Euskal Administrazioa: Kupoa, Udal Zerbitzuak eta Tributuak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Economía

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,16 KB

1. Sektore publikoa

1.1. Zer da kupoa? Zergatik ordaintzen dio EAEk kupoa Estatuari?

Kupoa Euskal Autonomia Erkidegoak (EAE) urtero Espainiako Estatuari ordaintzen dion diru-kopurua da, Estatuak bere gain dituen baina Euskadira transferitu ez diren eskumenak finantzatzeko. Adibidez: defentsa, aduana-kontrola edo kanpo-harremanak.

1.2. Zer arautzen du Ekonomia Itunak?

Euskal Autonomia Erkidegoaren eta Estatuaren arteko finantza- eta zerga-harremanak arautzen ditu.

1.3. Non oinarritzen da Foru Aldundiek zerga-sistema propioa izateko eskumena?

Ekonomia Itunean oinarritzen da, eta Espainiako Konstituzioaren lehen xedapen gehigarrian eta 3/1979 Lege Organikoan (Gernikako Estatutua) du oinarria. Gernikako Estatutua EAEren oinarrizko arau instituzionala da.

1.4. Zeintzuk dira erakunde hauen goreneko ordezkariak?

  • Eusko Jaurlaritza: Lehendakaria.
  • Foru Aldundia: Diputatu Nagusia.
  • Udala: Alkatea.

1.5. Ikastetxea publikoa, itunpekoa ala pribatua al da?

Ikastetxearen motaren araberakoa da. Dirulaguntzak eta ordainketak ere horren arabera aldatzen dira.

1.6. Zer da Zeuk Esan? Zein da telefono zenbakia?

Zeuk Esan haur eta nerabeentzako laguntza-zerbitzua da. Telefonoa: 116111.

1.7. Nork kudeatzen ditu zergak Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan?

Foru Aldundiek dute zerga-bilketa, kudeaketa, ikuskapena, likidazioa eta arautzea egiteko eskumena.

2. Udal zerbitzuak

2.1. Udalerri guztiek eskaini behar dituzten zerbitzuak

  • Herriko argiteria, hilerria, hondakin-bilketa, kale-garbiketa, edateko ura, estolderia, bideetarako sarbidea eta kaleen zoladura.

2.2. 5.000 biztanletik gorako udalerriek eskaini behar dituztenak

  • Parke publikoa, liburutegi publikoa eta hondakinen tratamendua.

2.3. 20.000 biztanletik gorako udalerriek eskaini behar dituztenak

  • Babes zibila, gizarte-larrialdietako arreta, suteen prebentzioa eta itzaltzea, eta kirol-instalazio publikoak.

2.4. 50.000 biztanletik gorako udalerriek eskaini behar dituztenak

  • Hiri-garraio publikoa eta hiriko ingurumen-zerbitzuak.

3. Tributuak

3.1. Zer dira tasak?

Administrazioak emandako zerbitzu publiko baten truke ordaintzen diren diruak dira. Adibideak: unibertsitate-matrikula, zabor-bilketa eta kiroldegia.

3.2. Zer dira zergak?

Administrazio publikoek herritarrei eskatzen dizkieten ordainketak dira, trukean onura zuzenik jaso gabe. Adibideak: PFEZ eta BEZ.

3.3. Zer dira zerga zuzenak?

Pertsona edo enpresen errenta edo ondarea zuzenean zergapetzen duten zergak dira. Adibideak: PFEZ eta OHZ/IBI.

3.4. Zer dira zeharkako zergak?

Ondasun eta zerbitzuen kontsumoa zergapetzen duten zergak dira. Adibideak: BEZ eta ITP/OEZ.

Entradas relacionadas: