Euskal Aditzak eta Antzerkiaren Historia: Gida Osoa

Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Latín

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,27 KB

Euskal Aditz Jokatuak: Sailkapena

Aditzak modu ezberdinetan sailka daitezke euskaran:

  • Trinkoak: Hitz bakarrekoak dira (adibidez: daude, gatoz).
  • Iragagaitzak: Izan, egon, ibili, joan, etorri.
  • Iragankorrak: Ukan, ekarri, eraman, eduki, jakin.
  • Perifrastikoak: Bi hitzez osatuak (adibidez: jarri zigun; aditz nagusia: jarri, laguntzailea: zigun).
  • Aditz-lokuzioak: Hiru hitzez osatuak (adibidez: hitz egiten dute).

Aditzaren Ezaugarriak eta Aspektua

Aditz jokatuak hainbat elementuk zehazten dituzte: aspektua, aldia, pertsona, pluralgilea eta modua. Aspektua aditz nagusian markatzen da, eta gainerakoak (pertsona eta pluralgilea) aditz laguntzailean.

Aspektu motak

  • Puntukaritasuna: Ekintza une jakin batean gertatzen ari da (adibidez: idazten ari naiz).
  • Burutugabea: Ekintza amaitu gabe dago (-ten/-tzen atzizkiak; adibidez: Jokin menditik etortzen ari da).
  • Burutua: Ekintza amaituta dago (-i, -tu, -du atzizkiak; adibidez: Jokin menditik etorri da). Formula Formula
  • Geroa: Ekintza gertatzear dago (-ko, -go, -en atzizkiak; adibidez: Jokin menditik etorriko da).

Sinonimoak eta Atzizkiak

Sinonimoak: Kezkatu-larritu, entzun-aditu, mugitu-higitu, hodi-tutu, ile-bilo, bidali-igorri, hurbildu-hurreratu.

Atzizkiak: -gale, -gura, -nahi, -larri.

Antzerkiaren Hastapenak eta Generoak

Antzerkia Grezian sortu zen K.a. VI. mendean, Dionisos jainkoaren omenez egindako jai erlijiosoetan oinarrituta. Garaiko antzerkagile ospetsuenak Eskilo, Sofokles eta Euripides izan ziren. Erroman, Greziako tradizioari jarraitu zioten, Seneka nabarmenduz.

Antzerki Generoak

  • Tragedia: Amaiera zorigaiztokoa izan ohi zuen.
  • Komedia: Eguneroko arazoak modu barregarrian azaltzen zituen edo ohitura kaltegarriak salatzen zituen.
  • Tragikomedia: Tragediaren eta komediaren erdibidean zegoen; egoera komikoak agertzen ziren, baina amaiera zoritxarrekoa izan zitekeen.

Antzerkia Euskal Herrian

XVII. mendean, Iparraldean herri-antzerkiak bizirik zeuden: Pastoralak (erlijio-misterio zaharrenetan) eta maskaradak (inauterietako ospakizunetan). Hegoaldean, errandoak eta artazuriketak ziren nagusi, antzerki barregarri eta herrikoiak.

XVIII. mendean bi antzerkigile nagusi nabarmendu ziren:

  • Pedro Ignazio Barrutia: Gabon Gaberako Ikuskizunak lanaren egilea. Jesukristoaren jaiotzaren misterioa lantzen du, tragedia eta umorea uztartuz.
  • Xabier Maria Munibe (Peñafloridako kondea): El Borracho burlado eta Gavon Sariac antzezlanen egilea.

Entradas relacionadas: