Euskadiko Erliebea: Euskal Mendiak eta Ebroko Zokogunea

Enviado por Chuletator online y clasificado en Geología

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,26 KB

Euskal Mendiak

Pirinioak eta Kantabriar mendilerroaren bertako sektorean kokatuak. Altuera moderatukoak(1500m gehiena) eta orogenesi alpinoaren ondorioz tolestu eta eraikitako aro sekundario eta tertziarioko eraiketa sedimentarioz osatuak(kareharria)

Ur Isurialdeen Ipar Aldean

Kostaldeko mendikateak: Higer lurmuturra eta zumaia artean altxatzen diren mendiak, jaizkibel, ulia, urgul… oraintsuko materiaz osatuak, tertziariokoak eta altuera gutxikoak(hareharria). Itsasbazter aurreko mendikatea: kostatik urrutiago dauden mendizerrak osatzen dutena. Mendiak garaiagoak dira, desnibel gogorrak eta haran estuak, mendi batzuk: uzturre, pagoeta, erlo…(kareharria, karstifikazioa fenomeno arrunta).

Bost Hirietako Mendigunea

Gipuzkoa eta Nafarroaren artean paleozoiko materialez osatutako mendi-estruktura tipikoa altxatzen da. Altuera gehiengoa 1000m(urepele 1059m), desnibel gogoraren ondorioz menditsu eta zail itxura(granitoa). Erdiko ibaibideetako mendi eta haranak: itsasbazter aurreko mendikate eta ibai nagusien sorburuen artean, ibai-arteria nagusien erdi-tarte osatzen duen unitate litologiko bariatua hedatzen da(oria, urola, deba…). Mendigailurrek 1000m-ra(murumendi,izazpi,oiz, sollube…)(kareharria).

Kantabriar-Mediterraniar Uren Mugaleorren Mendikatea

Atlantiko eta Mediterraneo arteko uren mugaleorra markatzen duen mendikatea. 100km inguruan ekialdetik mendebaldera hedatzen diren mendizerrek Euskadi ia erditik banatzen dute fisiko eta giza ikuspegitik bi eremu desberdinduak markatuz. Mendilerroa ekialdean Aralarko mendiguneaz hasten da Gipuzkoa eta Nafarroa artean; Aratz mendizerra eta Aizkorri eta Urkila eta Elgea mendizerrak Gipuzkoa eta Araba artean; Durangoaldeko gailurrak, Gorbeia mendigunea Bizkaia eta Araba artean eta Salbaia mendizerra. Kareharrizko litologiak morfologia karstikoa sortzen du.

Uren Mugalerroen Hegoaldean

Lautada: zadorra ibaiak drainatzen duen orla menditsuak mugatzen duen haran zabala. Beraien altuera 500-600m. Araba erdiguneko mendizerrak: Lautada eta Trebiño arroaren artean hedatzen dira eta Arabako herrialdea ia bi zati simetrikotan banatzen dute. Ez altuera handikoak baina etenik gabekoa. Mendebaldeko haran eta mendizerrak: benetako multzoa, kareharrizkoa batez ere Arkamo, Arrato, Badaia eta Artzena mendizerrek osatzen dute; Kuartango, Omecillo eta Valdegobia dira mendizerra horien artean dauden haranak, material buztintsu bigunagoan induskatuak. Trebiñoko Arroa: haran zabala eta mendiz inguratua. Litologia bariatua duen tertziarioko arro sedimentarioz osatua. Hego Ekialdeko Haran eta Mendizerrak: Arabar mendia deituriko eskualdearekin bat dator. 1000m-tik gorako gailurrez osaturiko morfologia zaila duen eremua. Arabar mendiko gunerik zabalenetarikoa. Toloño-Kantabria-Joar Mendizerra: Araba erdiguneko eskualdeak banatzen ditu, alde batetik trantsizioko ozeaniar klima eremukoak eta Arabar errioxako mediterranear kontinental klimakoa. Kareharrizko eta topografikoki jarraitasun nabarmena duen lerrokadura da.

Ebroko Zokogunea

Toloño-Kantabriar-Joar mendizerraren eta Ebro ibaiaren artean Arabar errioxako eskualdea hedatzen da, zokoguneko zati txiki bat da. Tertziario eta Kuaternario garaiko materialez osatua eta hegoalderantz, poliki malda beherako erliebea duena.

Entradas relacionadas: