Euskadi "itsasbazter aurreko mendikatea

Enviado por Chuletator online y clasificado en Geología

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,42 KB

EUSKAL AUTONOMI ERKIDEGOKO ERLIEBEA


Euskadiko erliebea bi unitate nagusik osatzen dute: Euskal Mendiak eta Ebroko Zokogunea.


EUSKAL MENDIAK:

Pirinioak eta Kantabriar mendilerroaren bertako  sektorean kokatuak. Altuera moderatukoak (tontorrik garaienak ozta-ozta gainditzen ditu 1.500 metroko altuera)
Eta orogenesi alpinoaren ondorioz tolestu eta eraikitako aro sekundario eta tertziarioko eraketa sedimentarioz osatuak (kareharrizkoa batez ere). Euskal Mendien artean ondorengo unitateak bereiztu daitezke:


UR-ISURUIALDEEN IPAR ALDEAN:

● Kostaldeko mendikateak: Higer lurmuturra eta Zumaia artean altxatzen diren mendiak, Jaizkibel (549m.), Ulia, Urgul, Igeldo, Mendizorrotz, oraintsuko materiaz osatuak, tertziariokoak eta altuera gutxikoak.


● Itsasbazter aurreko mendikatea: kostatik urrutiago dauden mendizerrak osatzen dutena. Eremu honetan erliebeak leuntasuna galtzen du eta mendiak garaiagoak bihurtzen dira, aldapa nabarmenagoak, desnibel  gogorrak eta haran estuak agertzen direlarik. Ekialdetik Mendebaldera ondoko mendiak nabaritzen dira: Uzturre, Ernio mendigunea (1.072m,), Pagoeta, Erlo eta Arno Gipuzkoa herrialdean, eta Bedartzandi eta Iluntzar Bizkaian. Kareharria nagusia denez karstifikazioa  oso fenomeno arrunta da.


● Bost Hirietako mendigunea: Gipuzkoa eta Nafarroa artean paleozoiko materialez osatutako mendi-estruktura tipikoa altxatzen da, Bost Hirietako mendigunea deritzona. Gehiengo altueretan ozta- ozta 1.000m.  gainditzen badu ere, (Urepele, 1.059m.) itsasotik gertu dagoelako eta haran zokoetatik duen desnibel gogorraren ondorioz menditsu eta zail itxura du.


● Erdiko ibaibideetako mendi eta haranak: Itsasbazter aurreko mendikate eta ibai nagusien sorburuen artean, hau da,  Kantabriar-Mediterraniar uren isurialdea mugatzen duten mendizerren magalean, ibai-arteria nagusien erdi- tarte osatzen duen  unitate litologiko bariatua hedatzen da (Oria, Urola, Deba, Butroi, Asua, Ibaizabal, Kadagoa). Mendi gailurrek ozta-ozta gainditzen dute 1.000 metrotako altuera (Murumendi, Izazpi, Irimo eta Urko Gipuzkoan; Oiz, Sollube, Ganekogorta eta Triano mendiak Bizkaian).


● Kantabriar-Mediterraniar uren mugaleorren mendikatea: Atlantiko eta Mediterraneo arteko uren mugaleorra markatzen duen mendikatea. 100 km. Inguruan ekialdetik mendebaldera hedatzen diren mendizerrek Euskadi ia erditik banatzen dute  fisiko eta giza ikuspegitik bi eremu desberdinduak markatuz. Mendilerroa ekialdean Aralarko mendiguneaz hasten da (Irumugarrieta 1.400m.) Gipuzkoa eta Nafarroa artean; Aratz mendizerra eta Aizkorri (Aitxuri 1.151m.) eta Urkila eta Elgea mendizerrak Gipuzkoa eta Araba artean; Durangoaldeko gailurrak (Anboto), Gorbeia mendigunea (1.475m.) Bizkaia eta Araba artean eta Salbaia mendizerra. Kare-harrizko litologiak morfologia karstikoa sortzen du.



Entradas relacionadas: