Europar Batasunaren sorrera eta instituzioak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Francés

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,46 KB

Europar Batasunerako bidea

Europar Batasunaren eraikuntza prozesu historiko luze baten emaitza da:

  • 1951: Ikatzaren eta Altzairuaren Europako Erkidegoa (IAEE).
  • 1957: Erromako Ituna. Frantziak, Italiak, Belgikak, Luxenburgok, Herbehereek eta Alemaniako Errepublika Federalak Europako Ekonomia Erkidegoa eta Euratom sortu zituzten, helburu hauekin: muga-zergak kentzea, merkataritza-politika bateratua antolatzea, eta pertsonen, kapitalaren eta zerbitzuen joan-etorri librea segurtatzea. Nekazaritza eta garraio-politika bateratua antolatzea, Gizarte Funtsa eta Europako Inbertsio Bankua sortzea.
  • 1968: Aduana-batasuna.
  • 1973: EEEren lehen gehikuntza: Erresuma Batua, Irlanda eta Danimarka.
  • 1981: EEEren bigarren gehikuntza: Grezia.
  • 1986: EEEren hirugarren gehikuntza: Espainia eta Portugal.
  • 1987: Luxenburgon Agiri Bakuna onartu zen.
  • 1990: Alemaniaren batzea.
  • 1992: Maastrichteko Ituna: Europako Erkidegoak (EE) Europar Batasuna (EB) izena hartu zuen. Ekonomia eta Diru Batasuna abiarazi zen, azken buruan diru edo moneta bakarra ipintzeko: euroa.
  • 1995: Laugarren gehikuntza: Austria, Finlandia eta Suedia sartu ziren.
  • 2001: Nizako Ituna.
  • 2002: Euroa zirkulazioan jarri zen.
  • 2004: Estonia, Letonia, Lituania, Polonia, Txekiar Errepublika, Hungaria, Eslovakia, Eslovenia, Malta eta Zipre gehitu zitzaizkion EBri.
  • 2007: Bulgaria eta Errumania.
  • 2008: Kroazia.

Instituzioak

Europar Batasuneko Parlamentuak botere legegilearen erdia osatzen du. Biltzarrean alderdi politikoaren arabera esertzen dira eta bakoitzak eserleku kopuru desberdina dauka, populazioaren arabera. Parlamentuaren papera garrantzitsuagoa bihurtuko da.

Ministroen Kontseiluak botere legegilearen beste erdia osatzen du. Herrialde guztiek ordezkari bana bidaltzen dute, eta herrialde bakoitzak boto kopuru ezberdina dauka. Erregulartasunik gabe biltzen dira urtean zehar, kanpo-harremanak, ekonomia eta nekazaritza arloetan izan ezik; hauetarako hilabetero biltzen baitira.

EBaren justizia-boterea Europako Justizia Epaitegiak betetzen du, hitzarmenak interpretatuz eta aplikatuz.

Entradas relacionadas: