Europar Batasuna eta Estatu Demokratikoaren Oinarriak

Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,92 KB

Europar Batasuna

Europar Batasunaren historia

Bigarren Mundu Gerrak Europa suntsitu zuen. Europako herrialdeak elkartu ziren gerrarik ez sortzeko eta ekonomiaren garapena sustatzeko. 1957. urtean Erromako Itunak sinatu zituzten Europako Ekonomia Erkidegoa (EEE) sortzeko. 1992. urtean EEEko kideek Maastrichteko Ituna sinatu zuten eta, horregatik, Europako Erkidegoa Europar Batasuna (EB) bihurtu zen. Europar Batasuna handitu da; gaur egun 27 herrialdek osatzen dute.

Gaur egungo Europar Batasuna

EBk 4 milioi km² inguruko azalera du eta 500 milioi biztanle ditu gutxi gorabehera. EBren azken helburua estatu handi bat osatzea da.

  • Batasun ekonomikoa: Aurreratu da; herrialde guztiek dituzte politika ekonomiko bateratuak eta diru komuna dute: euroa.
  • Batasun politikoa: Ekonomikoa baino atzerago dabil. Zenbait gaitan elkarlanean aritzen badira ere, arlo batzuetan ez dago politika bateraturik; adibidez, justizian, segurtasunean, nazioarteko politikan eta defentsan.

Beste arazo bat herrialde kideen artean dagoen alde handia da. Estatu batzuk munduko garatuenen artean daude, baina beste batzuk atzerago daude.

Estatua demokratikoa

Bi estatu mota bereiz daitezke: estatu demokratikoak eta diktadurak. Demokrazia hitza grezierazko bi terminotatik dator: demos (herria) eta kratos (gobernua). Demokrazia hitzak herriaren gobernua esan nahi du.

Zuzenbide-estatua

Pertsona guztiek errespetatu behar dituzte legeak, baita agintean dauden pertsonek ere. Lege gorena Konstituzioa da; lege horretan herritarren eskubideak eta betebeharrak zehazten dira. Gobernuak pertsona baten eskubideak urratzen baditu, pertsona horrek epaileengana jo dezake.

Herritarren parte-hartzea

Estatua pertsona askok osatzen dutenez, zaila da denek gobernuan zuzenean parte hartzea; horregatik, herritarrek ordezkariak hautatzen dituzte. Sistema demokratikoa izateko, baldintza batzuk bete behar dira:

  • Adin nagusiko herritar guztiek botoa emateko aukera izan behar dute.
  • Nahi duten pertsona eta alderdi politiko guztiek hauteskundeetara aurkezteko aukera izan behar dute.
  • Aurkezten diren guztiek beren programa askatasunez azaltzeko aukera izan behar dute.
  • Hauteskundeak aldizka egin behar dira.
  • Emaitzen gardentasuna bermatu behar da.
  • Hauteskundeak irabazten dituzten alderdiek galtzaileak errespetatu behar dituzte.

Botereen banaketa

Estatu demokratikoetan boterea banatuta dago:

  • Parlamentuak botere legegilea du.
  • Gobernuak botere betearazlea du.
  • Epaileek botere judiziala dute.

Agintea dutenek egin ditzaketen gehiegikerietatik herritarrak babesteko egiten da botere-banaketa.

Entradas relacionadas: