Europar batasuna definizioa

Enviado por Chuletator online y clasificado en Geografía

Escrito el en vasco con un tamaño de 11,48 KB

 

GEOGRAFIA: Lur planeta aztertzen duen zientzia da eta honen alderdi fisiko, politiko, ekonomiko eta populazioa ikertzen du.

ERROMAKO ITUNA:

Erromako Ituna

1957komartxoaren 25ean sinatu zuten
Alemaniako Errepublika Federalak, Frantziak, Herbehereek, Luxenburgok, Belgikak eta
Italiak

. Itun hau Europako Batasuna eraikitzeko prozesuan aurrerapauso garrantzitsua izan zen; bertatik sortu zen

Europako Ekonomia Erkidegoa,
1958kourtarrilaren 1ean indarrean sartu zena.

AUTONOMIA ERKIDEGOA:Espainiako antolamendu konstituzionalaren barnean dagoen lurralde-entitatea da. Probintzia bakarrez, artxipielagoz eta hiri autonomoz osatuta dagoena.

EUROPAR BATASUNA: Europako 28 estatuk osatzen duten nazioz gaindiko erakundea da.
1993koazaroaren 1eanMaastrichteko Itunarekin sortu zen.
1950eko hamarkadan sortu zen.
Brusela da Europar Batasuneko erakundeen egoitza nagusia, han daude
Kontseiluaren,
Komisioaren eta
Legebiltzarreko egoitza administratiboak.

EE-tik 1993an Mastricheko itunaren ondoren srtutako nazioz gaindiko erakundea da eta bere 28 kideen arteko lankidetza ekonomikoa, politikoa, soziala eta kulturala sendotzea da helburua.

MENDIGUNE ZAHAR: Aro tertziarioan orogenia alpetarrak material gogorrez sortutako unitate morfoestrukturala. Bertan, modelatu granitikoa nagusi delarik.

TOLESTURIKO MENDIKATEA:Aro tertziarioan orogenia alpetarrean itsas ondoko material sedimentarioak kanporatzean sortutako unitate morfoestrukturala

MENDIKATE:  bata bestearen atzean doazen mendi taldea da. Gune tolestuak edo tolesten ari direnak dira.


ARRO SEDIMENTARIO sedimentuen metaketa garrantzitsua da, lurgainaren higaduraren ondorio dena


DESERTIFIKAZIO/BASAMORTUTZE:  Landarediaren degradazioaren ondorioz, basamortuak agertzearen prozesua

MODELATU KARSTIKO/ERLIEBE KARSTIKO: Uretan disolbatutako gatzak, baldintza zehatz batzuetan, berriz kristalizatu daitezke. Adibide bezala, leizezulo baten sabaitik tantak erortzen hasten badira, estalaktitak eta estalagmitak sortzen dira, edo, barrunbe baten barnean geratzen badira, geodak sor daitezke.

Beste forma karstiko asko ere badago, lurrazalean edo lurrazpiko barrunbetan sortzen diren arabera. Lehenengo kasuan, exokarstikoak deitzen dira eta, bigarrenean, endokarstikoak.

ARRO HIDROGRAFIKO:
 lur eremu bat da, non euritik, elurretik edo izotzetik datorren ura maldan behera ibai, aintzira, urtegi edo beste ur multzo berera isurtzen den. Ur multzo hori ibaia, aintzira (lurrazalekoa nahiz endorreikoa), urtegia, padura, itsasoa edo ozeanoa izango da.

LANDAREDI POTENTZIAL: Ingurune jakin batean gizakiaren presiorik gabe, baina eragile naturalen menpe,  egon beharko litzatekeen landare formazioa


Entradas relacionadas: