Europar batasuna definizioa

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 10,21 KB

13. 3 Globalizazioa

  1. Zer da? Mundu mailako prozesu ekonomiko, teknologiko, politiko, sozial, enpresa eta kulturala da, non komunikazio eta elkar-dependentzia maila gero eta handiagoa den. Hau da, munduko herrialdeen arteko komunikazioa gero eta estuagoa da eta berdin gertatzen da elkarren arteko dependentziarekin. Honek guztiak herrialdeen eraldaketa dakar , eraldaketa soziala, politikoa eta ekonomikoa, alegia.


  1. Globalizazio motak: 5 mota ezberdin bereizten dira

    1. Globalizazio ekonomikoa

    2. Globalizazio politikoa

    3. Globalizazio soziala

    4. Globalizazio teknologikoa

    5. Globalizazio kulturala

13.4 Integrazio ekonomikoa

  1. Zer da? Integrazio ekonomikoa merkatuak bateratzeko prozesuari deritzaio, hau da, bi herrialde edo gehiagok, beraien arteko traba edota muga ezberdinak kentzeko jarraitutako prozesuari deritzaio. Prozesu honetan integrazio ekonomiko ezberdinak bereizten dira:

  1. Merkataritza askeko eremuak: kideen arteko mugak kentzen dituzte eta bakoitzak beste herrialdeei euren mugak finkatzen dituzte.

  2. Aduana batasuna: kideen arteko mugak kentzen dituzte eta beste herrialdeekin  muga amankomuna finkatzen dute.

  3. Merkatu bateratua: aduana batasuneko erabakiak hartzeaz gain, kapital edota langileen zirkulazioa errazten du.

  4. Moneta eta ekonomia batasuna: Merkatu bateratuaren ezaugarriak betetzeaz gain, moneta eta ekonomia inguruko politikak bateratuak ditu.

Erabateko integrazio ekonomikoa: Kasu honetan, batasun ekonomikoaren ezaugarriak betetzeaz gain, zerga politika bateratua aplikatzean datza eta agintaritza berdin baten agindupean.

14.1 Europar Batasunaren jatorria eta aurrekariak

Zenbat herrialde osatzen dute orain EB?

  • Europar Batasuna 27 herrialdez osatuta dago

Hona hemen data garrantzitsuenak

  • 1952: Europako ikatz eta altzairuaren Erkidegoa → Ikatz eta Altzairuaren arteko elkarrekiko - dependentzia sortu, horrela nazio batek ezin du bestearen aurka egin, beste herrialdeak konturatu gabe. II.Mundu gerra zegoen mesfidantza gutxitzea zuen helburu.

  • 1958: Erromako Ituna → Europako Ekonomia erkidegoa martxan jartzea, besteak beste.

  • 1959: EFTA → Merkatu bateratua sortu egin zen.

  • 1987: Europako Akta bakarra → Merkatu bateratua. Erakundeen erreforma Espainia eta Portugalen bateratzea prestatzeko; merkatu bateratuan erabaki hartze prozesua erraztu.

  • 1993: Maastricht-eko ItunaEuropar batasuna sortu egin zen Itun honetan. Europar moneta batasuna prestatu, elkarganatze irizpideak idatzi (3 fasetan) eta politika bateratzeko zenbait prozesu idatzi.

  • 1999: Amsterdam-eko Ituna: → EB-ko erakundeak egokitu etorkizunean erantsiko diren herrialdeen harrera prestatzeko.

  • 2003: Nizako Ituna →  EBa 25 herrialdeekin modu eraginkorrean iharduteko erakundeak birmoldatu.

  • 2009: Lisboako ituna → EBsun demokratikoagoa, efizienteagoa eta gai ezberdinetan iharduteko gaitasun handiagoa izaten bilakatu.


Entradas relacionadas: