Euri azidoa definizioa

Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Geología

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,4 KB

-ATMOSFERAREN KUTSADURA: Airearen ohiko konposizioan egon ohi ez diren zenbait sustantzia edo energia motaren bat agertzea edota aireak berezkoa duen osagairen baten edo gehiagoren kontzentrazioa ohi baino handiagoa izatea. -ATMOSFERAREN KUTSATZAILEA: Airean pertsonei, bizidunei edo materialei kalteak edo eragozpenak eragiteko edota klima aldarazteko moduko kontzentrazioan dagoen sustantzia, osagaia edo energia mota.
-BEROTEGI EFEKTUA: Atmosferan dauden gas jakin batzuek Lurrak askatutako energiaren parte bat hartzen dutenean gertatzen den tenperaturaren igoerari deritzo. -EURI AZIDOA: Euri arrunta (pH=5,6) atmosferan pilatzen diren sufre oxidoarekin eta nitrogeno oxidoarekin nahastean sortzen da. Honen ondorioz, azido sulfurikoa eta azido nitrikoa eratzen dira euria azidotuz (pH 5,6 baino baxuagoa lortuz). -INMISIO MAILA: Hartzaileari iristen zaion kutsatzaile kopurua da, garraiatua eta zabaldua izan ondoren. -SMOG AZIDOA: Hiri mailako kutsadura mota da (smoke+ og). Ke eta kedar partikulak lainoarekin nahasten direnean sortzen da, laino trinko eta kutsatzailea eratuz. Airearen partikulak eta sufre dioxidoa (SO2) pilatzean, negu hotz eta lanbrotsuak dituzten hirietan sortutako lainoari deritzo. -SMOG FOTOKIMIKOA:

Eguzki-erradiazioen eraginez sortutako 2. Mailako zenbait kutsatzailek (0

3...9 eratzen duten laino arre eta mehea. -AGENDA 21: Nazio Batuek 1989an abian jarritako egitasmoa, garapen iraunkorra sustatzeko asmoarekin. Besteak beste, baliabide hidrikoen babesa eta banaketa egokia adierazten dira. -AINTZIRA EUTROFIKOAK: Prozesu naturalen ondorioz, eta gero eta gehiago prozesu antropikoen eraginez, ugaldu eginten dira aintziretako mantenugaiak, aintzira eutrofiko (ondo elikatua) bilakatuz.


Entradas relacionadas: