Etxepare errenazimendua euskal herrian

Enviado por Chuletator online y clasificado en Otras materias

Escrito el en vasco con un tamaño de 5,31 KB

Linguar vasconum primitiae (1545)

“Primitiae”: lehen urratsak (latinezko).Lehenago idatzitako euskal testuak ere aurkitu dira.Euskarazko bi ere bai, horien artean “izioqui dugu”, “Guec ajutu ez dugu”. X. Mendekoa da kode hori.XII. Mendean Compostelara erromes joan zen frantses batek egindako euskal hiztegitxo bat: Aymeric Picaud, egilea.XVI eta XVIII.Mendeetako historiagile batzuek,XIV eta XV.Mendeetan gertatutakoen eresiak, zatikaturik bada ere, ezagutzera eman dizkigute: Garibaik, Zaldibiak eta abarrek. Horrela iritsi zaizkigu bestela galduak ziratekeen ahoz ahoko  kantu eta kopla zatiak.

1545ez aurretik ere badugu euskal testuak, baina Etxepare lehena izan zen idatzi eta argitaratu zuen lehen euskal liburua, besteak ez zuten liburu mailara iristen. Badakigu zergaitik ez dagoen euskal literaturarik idatzita XVI.Mendera arte: Alde batetik: Europar kulturan grekoz eta latinez egitenn zen literatura eta geroago latinetik etorriak diren erromantzeetan. Bestetik euskal gizartea artzain, arrantza eta laborantzan mugitzen zen XIX.Mendera arte.

LIBURUAREN EDUKIA

1545 argitaratu,52 orrialde ditu.31 lerrotako prosazko sarreraz aparte, beste guztia bertsoz idatzia da. 15 silabatako laukoak, gehienak, laurek errimatzen dutelarik. Badira salbuespenak neurrian eta erriman.3 atal:

Erlijio gaiak

: -”Doctrina Christiana” izenburuz datozen bertsoak.-Iudizio Jenerala.-Amorosen Gaztiguya.

Gai profanoak

:emakume eta maitasun gaiak.

Kontrapas eta  Sautrela


:Dantzarako eginak diruditen olerki berezi eta alaiak.
Euskara goraipatzeko xedea dute hauek.

Gai proganoak:Liburuaren zatirik handiena amodio gaiak.Badirudi autobiografikoak badirela. Badakigu Etxepare urtez heldua zelarik sartu zela apaiz; beraz, bere gaztaroko esperientziak kontatzen ditu.Errealismoz,ezer ezkutatu gabe.XII-XIII. Mendeko proventzal lirikarekin badu zerikusia,hartan trobadoreek lantzen zituzten gaiak erabiltzen baititu:- Maitasuna,goi mailako balore bezala.-Damaren maitasuna.- Poetaren samina, maitatua ez denean.- Urruti dagoen maitearen oroimena.- Bi maitaleen arteko elkarrizketa isila.Guztiak aurki daitezke Etxepareren poemetan.Etxeparek asko goratzen ditu emakumeak.

Kontrapas  eta Sautrela:Kontrapas neurri berezian egina da. Biek ere dantzarako eginak dirudite. Etxeparek bazekien zertan ari zen. Euskara plazaratu nahi du eta lortu duenean, dantzara deitzen ditu euskaldunak



Entradas relacionadas: