Etnozentrismoa euskara

Enviado por Chuletator online y clasificado en Lengua y literatura

Escrito el en vasco con un tamaño de 39,81 KB

9.UNITATEA

ELEBITASUNA

Elebitasuna definitzeko hitzaren esanahi biak izan behar ditugu kontuan.

- elebiduna den gizakiaren nolakotasuna adierazten du, hots, pertsona batek bi

hizkuntza erraztasun osoz eta arlo guztietan erabil dezakeenaren zera.

-
gizarte batean barne komunikaziorako bi hizkuntzen erabilpena ere

adierazten du. Bigarren esanahi honen arabera elebitasuna taldeari dagokio,

ez gizabanakoari.


Elebitasuna, beraz, ikuspuntu desberdinetatik azter dezakegu, psikologiari,

hizkuntzalaritzari eta soziolinguistikari baitagokio. Psikologia eta hizkuntzalaritza

arloetan gizabanakoari elebiduna izateak dakarkion aberastasuna eta aukera

aniztasuna argi daude. Hemen elebitasunarem maila soziolinguistikoari heldu nahi

diogu, gizarteari dagokiona, alegia.

Edozein gizartek edo gizataldek ditu partaide elebidunak, baina gizarte guztiak ez

dira elebidunak. Gizartea elebiduna izango da bere barne komunikaziorako bi

hizkuntza badarabiltza.

Zein neurritan da Euskal Herria elebiduna? Onartzen badugu Euskal Herria bere

osotasunean -Hegoealdea eta Iparraldea- ez dira bi hizkuntza erabiltzen gure

gizartean, hiru baino, nahiz alde bakoitzean bi baino ez erabili gizarte mailan.

Bestalde, bizilagun guztiek ez dakizkigu hizkuntza biak; euskara dakigun guztiok

erdararen bat ere badakigu, baina ez alderantziz.

Historian zehar, oro har, hiru iritzi aurkitu ditugula esan dezakegu : gizarte erdaldun

elebakarra, elebiduna edota euskaldun elebakarraren aldeko iritziak.

Elebitasun orekatua, zer da? : Euskal Herriko bizilagun guztiak elebidunak izatea

eta nahi dutenean nahi duten lekuan nahi duten hizkuntza erabiltzeko gai izatea nahi

da hots, eskolan, lagunartean, erakunde ofizialetan…

DIGLOSIA.

Hizkuntz komunitate batean bi hizkuntza elkarrekin bizi direnean eta hierarkizatuta

daudenean, egoera diglosiko baten aurrean gaudela esaten da. Bi hizkuntza

horietako bat gizarteko funtzio konkretu batzuetarako soilik erabiltzen da (lagunen

artean, etxean… esate baterako) eta besteak betetzen ditu prestigiodun funtzioak

(negozio harremanak, goi mailako erakunde eta instituzioetako zereginak…). Bi

hizkuntzak erabiltzen dira eremu bakar batean, baina bat funtzio batzuetarako eta

bestea besteetarako. Beraz, nolabaiteko gatazka egon ohi da bien artean.

diren baliapideak.


9. UNITATEA : SAIAKERA ETA BESTE PROSA LAN BATZUK

IDAZLEA TITULOA LAN MOTA URTEA BEREZITASUNAK


Salbatore

Mitxelena

(1918-1965)


Ama-semeak

Arantzazuko kondairan Antzerkia 1951


Une triste hartan Euskal Herriak bizi zuen kinka larria aurkeztu

nahi zuen. Kezka hau bere obra guztian agertuko zaigu. Gerrak

euskaldunen artean utzi dituen zauriak ia sendaezinak iruditzen

zaizkio. Batasuna, tolerantzia eta zintzotasuna aldarrikatzen

ditu.


Unamuno eta Abendats

Iñurritza goitizenaz Saiakera poetikoa 1958


Gai korapilatsu bati heldu zion: ezker-eskuinean inork aipatu

ere egiten ez zuen filosofo bilbotarraren pentsamoldea eta

jokabidea aztertu zuen. Unamunoren bizitza eta obra oinarritzat

hartuaz, S. Mitxelenak euskaltasunari buruzko hausnarketa

proposatzen digu.


Nikolas

Ormaetxea

“ORIXE”

(1888-1961)


Quito´n arrebarekin


Prosa erlijiosoa


1950-54

Zatika

1987an

liburua


Trebea da Orixe barne mundu nahasian gertatzen zaizkionak

adierazi nahi dituenean. Bere lema : “Gauza eder aunitz esan,

labur esan, arin eta laster esan” Hau da bere helburua.

Ondorioz, hizkera trinkoa eta kontzeptuala darabil.


Jainkoaren bila


1971


Jokin Zaitegi

(1906-1979)


Platon´eneko atarian


Saiakera 1962 Filosofo grekoaren pentsakera aztertzen du.


Luis Villasante

(1920-2000)


Kristau fedearen sustraiak:

+ Jainkoa 3 liburu

+Jesukristo dira

+ Eliza


Prosa erlijiosoa 1962

1969

1984


Kontzeptuak aurkezteko argitasuna eta zehaztasuna dira

Villasanteren dohairik nabarmenenak. Liburu hauen bidez garbi

ikus daiteke euskararen batasun prozesuaren nondik norakoak.


Jon Etxaide

(1920-1998)


Hamasei seme

Euskalerri´ko


Biografiak 1958 Etxeparengandik hasi eta Elizanbururenganaino, lau mendetako

eta Ipar nahiz Hego aldeko 16 idazleren xehetasunak ematen

dizkigu.


+ Joanak-joan

+ Etxahun´en

bertsoak gipuzkeraz


Nobela


1955

1969


Pierre Topet Etxahunen bizitza kontatzen du eleberri honetan.

Aurrerago, Etxahunen bertsoak euskara batura ere gokitu zituen


Etxaide jauna Prosa lana- Biografia 1987 Ignazio Maria Etxaideri buruzko lana da. Bere aita eta

Azkueren ondorengo euskaltzainburu izan zenaren biografia da.


Luis (Koldo)

Mitxelena

(1914-1987)


+ Mitxelenaren

idazlan hautatuak

+ Zenbait hitzaldi Saiakera


1972

1972


Bizi zela ez zuen euskarazko libururik argitaratu. PATXI

ALTUNAK batu zizkion “Mitxelenaren idazlan hautatuak”.

JUAN ANTONIO LETAMENDIAK argitaratu

zizkion. Mitxelenaren euskarazko lanek berezko pisua daukate

kopuruaren aldetik eta baita kalitatearen aldetik ere.


+ Euskal idazlan

guztiak


1988 Hainbat aldizkaritan sakabanaturik zegoen Mitxelenaren lana

bere heriotzaren ondoren argitaratu zuten. Denetarik aurki

daiteke: artikuluak, hizkuntza eta literaturari buruzko idazlanan

… Idazmolde eredugarri baina zailean, dotoreziarekin batera

zorroztasuna eta ironia jajoki erabiltzen ditu.


Jose Basterretxea

“Oskillaso”

(1911-1996)


Kurloiak Ipuin liburua 1962 Euskara batuaren auzian murgilduta, bere euskara osoatuan


egindako lana.


Jose Luis

Alvarez

Enparantza

“Txillardegi”

(1929-2012)


+ Huntaz eta

Hartaz

+ Euskal Herria

helburu


Saiakera


Autbiografia


1965


1994


Batuaren blakabidean eragin handia izango zuen liburua

argitaratu zuen. Hizkera bizi, moderno eta ausartaz garai

hartako gizartean pil-pilean zeuden gaiak garatzen ditu 10

saiakera laburretan. Hizkuntzalaritzatik kanpo gizarte gaiak

ditu gogokoen : politika eta soziolinguistika.


Rikardo Arregi

(1942-1969)


+ Herriaren lekuko

+ Politikaren

atarian


Aldizkarietako lanen

hautaketa.


1972

1969

Eragile bizkorra,, antolatzaile zuhurra eta oso langilea. Nazio

arteko egoera politikoaz idazten zuen, ez baitzegoen bertako

gorabeherak zuzenean kontatzerik. Bere bi liburuak hil

ondorengoak dira:

Entradas relacionadas: