Etnozentrismoa euskara

Enviado por Chuletator online y clasificado en Otras materias

Escrito el en vasco con un tamaño de 5,01 KB

Aurrean daukagun testua, euskeldun batzokijaren estatuak, jatorriari dagokionez, lehen mailakoa dokumentua da. Formaren aldetik, juridikoa da Batzokiko partaideentzat eta zirkunstantziala beste guztientzat. Edukiaren aldetik, eduki erlijoso, politiko eta sozialak dauzka. Bestalde, Errestaurazioaren garaian kokatzen da, zehazki, 1894.Urtean. Idatzi honen egilea Sabino Arana euskal abertzalea da eta Bizkaitar jeltzaleei zuzenduta dago. 

Honen asmoa, baldintzak zeintzuk ziren Bizkaitar jeltzaleek argi edukitzea da eta jende berria animatzea ere


Idatziaren azterketari hasiera emateko, lehenik eta behin komeni da hitz hauek ondo argitzea, testua hobetu ulertu ahal izateko:


  • Batzokija: Bizkaitar jelzaleentzako aisialdi zentroa.

  • Jaungoikoa: gauza guztien gainetik, politikaren gainetik ezarriko dena, derrigorrez kontuan hartu behar dena; lelo horretako bigarren atzean defendatzen direnak foruak dira, sabinorentzat beharrezkoak zirenak berreskuratzea, Bizkaian, hain zuzen ere.


Idatzian azaltzen diren ideiak nagusiak honela labur daitezke:


Bilbon sortuko da aisialdirako gunea, Bizkaiko jeltzaleentzako izango dena, hauen arteko batasuna eta adiskideetasuna lortzeko. Batzokia, Bizkaiko batzarraren menpe geratuko dela dio eta Sabino Aranak estatutua idatziko duela. Horren ostean aipatzen da, Bizkaia, lurralde konfesionala izango dela eta foruak berrezarriko zirela.
Ondoren, euskal arrazako pertsonak biziko zirela adierazten da, euskara hizkuntza ofizialtzat hartuz. 


Horrez gain, Bizkaian, hain zuzen, politika eta erlijioa batera joango direla azpimarratzen du, elkarren artean ondo eramanez, haserretu gabe. Politika eta erlijioa banatu behar direla ere dio, politika erlijioaren menpe jarriz. Bukatzeko, Bizkaia beste 6 euskal lurraldeekin elkartuko dela goraipatzen du, Euskelerria sortuz, baina bakoitzak bere autonomia partikularra batere murriztu gabe.


Testuinguruari dagokionez, aurretik esan den bezala dokumentu hau Errestaurazio garaian idatzitakoa da. Garai horretan, alde batetik industrializazioarekin batera langile mugimenduek indarra hartu zuten euskal lurraldeetan eta bestetik, euskal nazionalismoaren sorrera ere eman zen.

  • Euskal Nazionalismoa (Euskal Nazionalismoari dagokionez, nazioa kontzeptua oso hetererogeneo da...)


Idatzia baloratzeko orduan nabarmentzeko dokumentua dela esan daiteke, izan ere,

honek lehen batzokijaren sorrera ekarri zuen eta ondoren batzoki gehiagoren etorrera. 

Bestalde, egia da ere, Primo de Riveraren diktaduran debekatuak izan zirela, baina, gaur egunerarte iraupena izan dute, nahiz eta arauak urteak joan ahala aldatzen joan diren.


Entradas relacionadas: