Etnozentrismoa euskara

Enviado por Chuletator online y clasificado en Otras lenguas extranjeras

Escrito el en vasco con un tamaño de 9,58 KB

MOGELEN GARAIA…

XVIII. Mendeak, batetik, ILUSTRAZIOA izeneko pentsamendu korrontea ekarri zuen, eta ona izan zen hori kulturarako, kultura indartu nahi baitzuten, herria ANTZINAKO Erregimenaren iluntasunetik ateratzeko bidea zela pentsatuz. Baina horrekin batera, mende amaierako giroa istilutsua eta iluna izen zen.

XVIII. Mendeko azken urteetan Espainia eta Frantziaren arteko Konbentzio Gerra

XIX. Mendea hasi bezain laster, bestalde, berriro lehiatu ziren Espainia eta Frantzia(Independentzia Gerratea) gerrate hartan apaiz eta elizgizon asko komentuetatik bota, jazartu (persergir) edo erbesteratu (desterrar de España) zituztelako oraindik ere, apaizak ziren euskarazko idazle gehienak. Egon ziren euskarazko idazleak urte haietan ere (Hegoaldean gehiago)Juan Antonio Mogel da aipagarriena.

Joan Antonio Mogel Gipuzkoako Eibar herrian jaio zen 1745ean. Apaiz,Bizkaiko Markinan 1804an hil zen arte,hasieran gipuzkeraz idatzi mendebaldeko euskara erabili zuen bere euskarazko testuetan Bizkaiko apaizek eskatu ziotelako.

Harremanak, asmoak, ideiak. Harreman ugariko gizonal. Manuel Larramendi ezagunaren jarraitzaile izan zen.Euskal Herriko Adiskideen Elkartea izeneko erakunde ilustratuarekin ere izan zituen harremanak; erakunde honen helburuetako bat herritarren ezjakintasuna (ignorancia)  desagertaraztea zen, eta Mogelen idazkien asmo nagusia DIDAKTIKOA zen (hau da, irakurleen heziketa) eta zerabilen hizkera, herrikoia. Euskararen ikerketari dagokionez, Humboldt alemaniarra zen orduan euskararen ikerle nagusietako bat, eta Mogel haren laguntzailea izan zen.Erromatarrak heldu baino lehen, euskara zela Penintsula osoan hitz egiten zen hizkuntza. Teoria honen izena BASKOIBERISMOA da.

Hainbat liburu…eta lehendabiziko nobela? Bizitzako azken urteetan kaleratu zituen Mogelek bere obra guztiak, euskaraz zein gazteleraz. Euskarazko batzuk erlijio gaikoak dira (CONFESINO ONA, esaterako), baina ez-erlijiosoak ere idatzi zituen: azken hauen artean eskola umeentzako alegiak (fábula), hiztegitxo bat, eta baita Mogel ospetsu bihurtu zuen lana ere:Peru Abarca (1802).


Liburu hau Peru Abarka nekazari alfabetatugabearen eta Maisu Juan kaletar eskolatuaren arteko elkarrizketa da, eta helburu didaktiko argia du. Taberna inguru batean elkar topatu, eta Peruk bere etxera gonbidatu du Maisu Juan herriko bizitza ezagut dezan. Maisu Juan Barberua (medikua) da –orduko zirujau antzeko bat- eta eskolatua eta kaletarra denez Peru baserritarra baino gehiago dela uste du. Liburuan zehar argi geratuko da, ordea, benetako maisua Peru dela: berak daki Euskara ongien, berak ezagutzen ditu baserriko lan guztiak eta bera da kristaurik zintzoena. Bera da eredua. Maisu Juan, ordea, behar ez den bezalako euskaldunaren adierazgarri da; euskaldun kaskarra, baserrian ezjakina eta kristau hotza. Liburuaren tesia, beraz, oso tradizionalista da: euskal bizimodurik eta euskararik garbiena, euskaldunik zintzoena, herrian dago eta ez kalean. Hainbat urte beranduago Sabino Aranak EAJ-PNV sortzean lehendabiziko nazionalistek tesi hau defendatu eta aldarrikatu zuten.

Liburu baliotsua da Peru Abarca, XIX. Mendeko bizitza eta ohiturak ongi deskribatzen dituelako. Baina horretaz gain, asmatutako pertsonaien arteko fikziozko istorio bat kontatzen duenez, euskarazko lehendabiziko nobelatzat hartu izan da. Gaur egun ez da horrelakorik uste. Obrak ez du narratzailerik, eta elkarrizketa hutsa da. Lazarragaren XVI. Mendeko eskuizkribuaren aurkikuntzak, gainera, erabat argitu du ez dela Mogelena lehenengo nobela, hura baino 250 urte zaharragoa delako.

Edonola ere, horrek ez du Mogelen garrantzia apaltzen, mendebaleko euskara literaturara hurbiltzen lehena izan baitzen.

Hona hemen XIX. Mende hasierako beste zenbait idazle aipagarri:



  1. Pedro Antonio Añibarro bizkaitarra hartzen da, Joan Antonio Mogelekin batera, bizkaiera literarioaren sortzailetzat. Apaiz honek euskarazko lan kopuru handia sortu zuen:
    erlijio-liburuak, gramatikak, hiztegiak, itzulpenak, eta abar. Asmo didaktikoa nagusitu zen berarengan, Mogelengan bezala, nahiz eta bere hizkera Mogelena baino KULTOagoa izan. Escu-liburua izan zen Añibarroren libururik ezagunena.

  1. Juan Bautista Agirre.  Asteasun jaio eta bere herrian ibili zen apaiz bizitza osoan. Adituen ustez gipuzkoar idazle zaharretan onena izan zen. SERMOLARI ona izan zen eta Gipuzkoan gehien erabilitako doktrinetako baten egile izan zen.

  1. Joaquín Lizarraga. Agirre bezala, nafar hau ere bere herriko apaiz izan zen. 60 urte luzez aritu zen Iruñea ondoan dagoen ELKANO herrixkan abade. Bizi zen artean ez zuen libururik argitaratu, baina bere herritarrei kristau doktrina azaltzeko idatzi zituen eskuizkribuek 5.000 orritik gora biltzen dute. Orduko idazle nafar aipagarri bakarra da; Iruñea inguruko euskara desagertu zen aspaldi, eta bera da lekuko bakarra.

  1. Iparraldearen iluntasuna. XVIII. Mendetik aurrera gutxiengo bihurtu ziren Iparraldean

jaiotako euskarazko idazleak. XIX. Mende hasierako idazle aipagarri bakarrenetakoa Martin DUHALDE apaiz lapurtarra izan zen.

Entradas relacionadas: