Etnozentrismoa euskara

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 16,26 KB

SABINO ARANA

  • 1865ean jaio zen, Abandon, karlista familiakoa.

  • Euskal abertzaletasunaren gidari nagusia izan zen. Anaia Luisi esker, argi ikusi zuen Euskal Herriko arazoei bilatu behar zitzaien irtenbidea ez zuela karlismoak  bilatuko

  • Karlistaldian Lapurdira joan zen etxekoekin. 1876an itzuli ziren. Urduñan jesuitetan batxilergoa egin eta Bartzelonara joan zen zuzenbidea, filosofia, letrak eta izadi jakintzak ikastera. Euskal Herrira itzultzean, euskara ikasten hasi zen. 

  • Hogeita zazpi urterekin idatzi zuen “Bizcaya por su independencia”(1892) bere lehen liburua. Independentziaren aldeko zabalkundea egin zuen gero ia Euskal Herri osoan.

  • 1893an, JEL, ,”Jaungoikoa eta Lagi Zarra” leloa sortu zuen. Gero, halako batean, EAJ bilakatu zena, “Euzko Alderdi Jeltzalea”, alegia 1895.Urtean. Horren lehendakaria bilakatu zen.

  • 1894an Euskeldun Batzokija sortu zuen euskaldun garbientzat eta 1895ean, abertzaletasuna zabaltzeko asmoz, Bizkai Buru Batzarra, EAJren lehen erakundea.

  • Haren ideologia Bizkaitarra aldizkarian zabaltzen zen; garai hartan, kazetaritza zen alderdi politikoek beren ideiak zabaltzeko zuten bide bakarra.

  • Sabino Arana diputatu atera zen Bilbotik 1898ko hauteskundeetan. 1901ean Euzkadi hiruhilabetekaria argitaratzen hasi zen. Bere ideiak plazaratzeagatik behin baino gehiagotan sartu zuten kartzelan. 1903an oso gaixorik irten zen espetxetik, bertan urte bete pasatu ondoren. Urte berean hil zen, Sukarrietan, 38 urte zituenean.


-Alderdiarentzat ikur asko sortu zituen; horiek, geroago, Euzkadiko ikur bihurtu ziren:

  • Ikurrina (lehendabizi nazionalismoaren ikurra izan zen)  

  • Euzkadi hitza, ordu arteko Euskalerriaren ordez. 

  • Euzko abendaren ereserkija.

  • Aberri eguna. 

  • Sabino Aranaren ustez Euskal arraza zen oinarria. Horregatik Euskal arrazari edo abendari eta Euzkadiri garbi eusteko, maketoak (etorkinak) kanpora bidali behar ziren.

Sabino Aranaren abertzaletasuna Jaungoikoan, Lagi Zarrean, arrazan, euskaran, independentzian eta nekazarien bizimoduan oinarritzen zen.


EAJren bilakaera

- 1903an, Sabino Arana hil zenean, EAJ alderdiaren eragina izan zen, Bizkaian bereziki. Geroxeago, Gipuzkoan ere hasi zen sumatzen eta poliki-poliki indartzen joan zen.


-1907an bi joera garbi ziren:

- Euskalerriakoak: Beren ideiak Euskalduna aldizkarian zabaltzen zituzten, Ramon Sota industrialaria buru zela. Liberal foruzale joerakoak ziren, autonomistak.

- Aberriarrak deiturikoak, Aberriaren ideiak barreiatzen zituztenak: Luis Arana buru zela, Anjel Zabala, Kizkitza... Independentista eta sabiniano ziren: arraza, euskara, nekazaritza…


- 1920an: mantendu euskalherrikoak eta sabindarrak
.

-1921an: Nazionalistak EAJ eta comunión nacionalista vasca taldeetan sakabanatu ziren.

-1930ean aurreko tendentzia biak elkartu ziren, EAJ bezala geldituz.

-1930an ANV taldea sortu zen aurreko taldetik urrunduz, hauek talde laikoa, ezkertiarragoa.


-Primo de Riveraren diktaduran jazarpen gogorra jasan zuten eta II.Errepublikan autonomiaren alde borrokatu zuten. Horren ondorioz, gerra zibilean lortu zuten  Autonomia estatutua onartzea, baina frankismoan autonomia estatutu hori anulatua izan zen.


Entradas relacionadas: