Etika eta morala

Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en vasco con un tamaño de 5,26 KB

Zergatik esaten da Aristotelesen etika eudemonista dela?


  Grezieraz “eudaimonia” esaten zaio zorionari, horregatik eaten da Aristotelesen etika eudemonista delaa, gure bizitza zoriontsu izatean jartzen duelako indarra. 

2


“Logos-a duen animalia da  gizakia”

Aristotelesen esaldia da. Zer esan nahi du bertan?


Gizon-emakumeok dugun eta bereizten gaituen ezaugarririk garrantzitsuena arrazoimena eta mintzamena izatea da. Arrazoia eta hitza izatea, hain zuzen.

Zertan  oinarritu behar zen gizakia bere bizitza praktikoan zoriona lortzeko?

Bizitza praktikoan zoriona lortzeko bertutea landu behar dugula esan zuen Aristotelesek. 
Zer  esanahi du “arete” hitzak?

Areta hitzak bertutea esan nahi du


Nondik sortzen da “arete” hori Aristotelesen arabera

Bertutea, Aristotelesen esanetan ohituratik, praktikatik sortzen da. “arian-arian xehatzen da harria”  Zer da ataraxia?
Asaldagaiztasuna esan nahi du hitz honek. (Ikaragaitza) Minik ez, beldurrik ez, ezer gutxik afektatzen gaituenean ataraxia lortu dugula asaten da. 

Zein ETIKA proposatzen du Kantek Etika materialek dituzten eragozpenak  gainditzeko?


Kant-ek etika formala proposatzen du. 

Zein ezaugarri ditu  Kant-en  Filosofia Moralak?

Haren filosofia moralak, etika beharrezkoa, autonomoa eta apriorizkoa izan behar duela defendatu zuen. (Deon = betebeharrezkoa)

Etika material batek ezin izango du inoiz unibertsala izan Kant-en ustez. Zein da bere proposamena?

Etika forma bat da bere proposamena.  
Nola formulatzen da  “inperatibo kategorikoa”?

Jaka ezazu, beti, lege unibertsal bihurtzea bahiko zenukeen maxima bat jarraituz”

  

Zergatik esaten da Kant-en etika deontologikoa dela?


“  grezierazko “deon” hitzak “betebehar” esan nahi du. Ekintza bat moralki zuzena izango da baldin eta egin behar dugulako, egiten badugu, nahiz eta norberaren gustuko ez izan edota norberari kaltegarri gertatu. Gure betebeharra zein den, horixe baino ezin dugu pentsatu.

Zertan oinarritzen da  adostasunaren  etika? Zein autore  garrantzitsu  nabarmentzen dira bertan?

Gaur egungo gizarteak pluralak direnez, ez da beti erraza gertatzen ikuspegi guztiak uztartzea. Beraz, noiz esan dezakegu arau bat bidezkoa denik? Arau horren eraginpeko gizabanako guztiak arauaren edukiaz eta ondorioez argi eta garbi elkarrizketan aritu ondoren, denak hura onartzearekin ados daudenenan. Parte-hartzaile guztiei norberaren iritzia emateko aukera bermatu behar zaie; inolako derrigortzerik edo mehatxurik gabe.

Karl-Otto Apel eta Jurgen Habermas dira autore garrantzitsuenak


Entradas relacionadas: