Etika eta morala

Enviado por Chuletator online y clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en vasco con un tamaño de 19,42 KB

Teoria etikoak

Moral konbentzionala

Sofistek

Morala konbentzionala da ez baitago ahobatezko irizpiderik modu absolutu batean esateko zer den ona edo zer den txarra, zer den bidezkoa edo bidegabea. Balioak eta arauak denboran zehar aldatu egiten dira eta desberdinak dira kultura batzuetan eta besteetan.

Intelektualismo morala

Sokrates

(K.A. V)

Inork ez du nahita gaizki jokatzen. Ongia ezagutzen duenak zuzen jokatuko du. Beraz, jakintza bertutearen mailan jartzen du. Ikuspuntu honi kasu eginez, ez dago errurik, ezjakintasuna baizik. Bertutea ez da kanpoko zerbait, ez da sozial, barne-hausnarketa baten ondorioa da. Bertutea ezagutza da. Pertsona bertutetsua den ala ez jakiteko, lehendabizi, bertutea, ongia, justizia zer diren definitu behar da.

Eudemonismoa

(zoriontasunaren etika)

Aristoteles

(K.A. IV)

Gizaki guztiok jarraitzen dugu ongi gorena zoriontasuna da, hortaz, hausnarketa etikoaren lana izango da zoriontasuna zer den eta nola lor daitekeen ikertzea. Pentsatzeko eta arrazoitzeko gaitasuna da bakar-bakarrik gizakien jarduera propioa. Horregatik, gure bizitza zenbat eta arrazionalagoa izan, orduan eta hobeak eta zoriontsuagoak izango gara. Hori lortzeko bidea Aristotelesek bertute deitzen dituen bi arau mota errespetatzea da:

Bertute etiko edo moralak. Gure emozioak, sentimenduak eta desirak erdibidean eustean datza.
Bertute dianoetikoak edo intelektualak. Zuhurtzia eta jakituria.

Hedonismoa

Epikuro

(K.A. IV-III)

Ongi gorena, gizaki guztiek jarraitzen dugun eta zoriontasunera eramango gaituen hori, plazera(hedonea) da. Plazera maximizatzea eta mina minimizatzea da gure bizitzako lehentasunezko helburua. Ataraxia minik ezak dakarren plazer-egoera da. Epikurok hiru desira mota bereizi zituen:

Berezkoak eta beharrezkoa. Oinarrizko beharrak dira, behar biologikoak.
Berezkoak eta ez beharrezkoak. Aldatzeko eta bizitzan plazer gehiago lortzeko gizakien desiratik jaiotzen dira.
Ez berezkoak eta ez beharrezkoak. Luxua, boterea, aberastasuna…

Estoizismoa

Zenon

(K.A. IV)

Unibertsoa eta bertan gertatzen den guztia lege, printzipio edo arrazoi unibertsal batek arautua, zuzendua eta ezarria da. Dena dago lege horren mende eta lege horrek kontrolatzen du dena.

Gizakiak naturaren beharren menpe egon behar du (bizi naturaren arabera). Patuaren onarpen horrek garamatza ideal etikora, gogoaren lasaitasunera eta baretasunera (apátheia). Gure helburua aldatu ezin dugun hori ulertzea eta onartzea da, autokontrola eta pasioen ezabatzearen bidez.

Kristaua

Jainkoaren aurrean duinak izatean datza eta, horrela, betiereko bizitza merezi izatean. Hori naturaren legearen aginduak betez lortzen da. Gizakiak berez du naturaren legeari jarraitzeko joera. Legearen oinarrizko agindua da ongia egitea eta gaizkia ekiditea.

Utilitarista

JohnStuartMill

(1806-1873)

Gure jokabidea baliagarritasun-printzipioak edo gehienen interesak arautu behar dute. Ekintza bat ona da ahalik eta pertsona gehienei ahalik eta zoriontasun handiena sortzen dienean.

Nahimen ona

ImmanuelKant

(1724-1804)

Jokabide bat jokabide on bilakatzen duena ez da jokabidea bera, baizik eta jokabidea zer asmorekin egin dugun. Jokabidea moralaren aldetik ona izango da betebeharrarekin bat datorrena eta betebeharrari errespetuz egin dena.

Jaunen eta mirabeen morala

FriedrichNietzsche

(1844-1900)

Jaunen morala: pertsona indartsuak dira, nagusiak, ospetsuak, boteretsuak, arauek diotenari lotzea onartzen ez dutenak, masa izatea onartzen ez dutenak. Menperatzaileen morala da. Autonomoak dira beren buruei jokabide arau propioak ematen dizkietelako, horrela beren balio propioak sortuz (betetasuna, boterea, indarra, gogortasuna,…)

Mirabeen morala: pertsona ahulak dira, menpekoak, plebeioak, arruntak, koldarrak, artaldea, masa. Ez dira gai beren haserrea kanporatzeko, hortik datorkie arrangura, herra eta mendeku-gosea, eta aldi berean, masa izateko beharra, ez baitute indarrik ezta ausardiarik ere. Ez dute moral autonomoa, heteronomoa baizik, ez baitira gai artaldeak ezarritakotik atera eta beren arauak asmatzeko (errukia, gupida, goxotasuna, hurkoari maitasuna, berdintasuna,…)

Mendebaldeko kulturan mirabeen morala nagusitu da Greziako arrazionalismoaren eta kristautasunaren ondorioz eta pertsona guztiak berdinak garenaren ideia zabaldu dute. Gauzak bere lekuan jartzeko balioen transmutazioaaurkezten du, ustez ona den lekuan benetan ona denak ordezkatu behar baitu (umiltasunari harrotasunak, gupidari krudeltasunak, erosotasunari arriskuak,…)

Existentzialista

Jean Paul Sartre

(1905-1980)

Gizakia izaki askea da, proiektu ireki bat, bizitza eginkizun duena. Gizakia aske izatera kondenatua dago. Gizakia proiektu indibiduala eraikitzen saiatzen da egin behar duena aldez aurretik argitzen lagunduko dioten baliorik eta ideiak izan gabe. Gure izenean beste batzuk erabaki dezatela aukeratzen dugunean, fede txarrez jokatzen dugu eta inmoralak gara. Fede txarraren kontrakoa benekotasuna da, hau da, gure askatasunaren zama saihestezina geure gain hartzea.

Komunikatiboa eta diskurtsoaren etika

JürgenHabermas

(1929-)

Komunitate batek, elkarrizketaz baliaturik, bere balioen, arauen eta helburu moralen inguruko adostasun unibertsala lortzeko baldintzak ezartzea. Arauek hauek ez dira behin betikoak, historian berrikus daitezkeen arauak dira.

Gutxieneko eta gehienekoen etika

Adela Cortina

(1947-)

Gutxieneko etika: guztiok ados egon gaitezkeen, eta bizikidetza eta tolerantzia ahalbidetzen duten oinarrizko osagaiek osatzen dute. Errespetua eta bizitza demokratikoa bermatzeko gutxieneko maila da, uko ezin diegun printzipio, balio, jarrera eta ohiturak dira, eta iraunkorrak eta orokorrak. Honen ideala justizia da.

Gehienekoen etika: bizitza onaren idealak dira, pertsona bakoitzak perfektuentzat jotzen duen eta helburutzat duen bikaintasun eredua. Hauen izaera indibiduala da, eta ezin dizkiogu mundu guztiari eskatu, guztiok ez dugulako balioen hierarkia bera. Honen helburua zoriontasunada.

Entradas relacionadas: