Etika eta morala

Enviado por Chuletator online y clasificado en Psicología y Sociología

Escrito el en vasco con un tamaño de 7,29 KB

ZORIONTASUNAREN ETA JUSTIZIAREN ETIKAK:


1.-ZORIONTASUNAREN ETIKAK (Maximoen etikak):

-Aholkuak eskaintzen dituzte. -Ahalik eta zoriontasun gehien lortzeko aholkuak. -Ona hierarkizatuta aurkezten da. -Bizimodu onaren ereduak proposatzen dituzte.


2.-JUSTIZIAREN ETIKAK (Minimoen etikak): ç

-Justiziazko gizartean bizitzeko edonork bete behar dituen arauak. -Moralaren maila unibertsala aztertzen du. -Mundu osoari eska dakizkiokeen eginbeharrak dira. -Kanten inperatibo kategorikoa: duintasunari eta autonomiari garrantzia gorena.
----

ZORIONTASUNAREN ETIKAK. DOKTRINAK ETA EREDUAK:

1.- AUTORREALIZAZIOA:

1.1- EUDEMONISMOA (ARISTOTELES K.A. 384-322):

-ZORIONTSU izatea nork bere burua errealizatzea da, gure gaitasun guztiak garatzea, gizakiak berezkoak dituen helburuak lortzea.

-BERTUTEA gehiegikeria eta urritasunaren artekoa da. Jardutean lortzen da, ekintza onak jokabide ona ohitura bihurtzean, eta horretarako behin eta berriz errepikatu behar da. -Zoriontsu izatea denen azken helburua da. -
Zoriontasuna lortzeko bideak desberdinak izan daitezke.

NORK BERE BURUA ASKI IZATEA

1.-ZINISMOA (Diogenes Sinopekoa K.A. 412-323 ):

-ZORIONTASUNA gizabanakoaren askatasuna erradikala da, gizarteko arau eta erakundeen gainetik. -Horretarako, norberak bere burua menderatu behar du: 1.-Plazerak baztertu behar dira. 2.-Konbentzioak baztertu behar dira. 3.Dena kritikatu behar da.4.-Ahalegina eta zuhurtasuna baliotsi. 5.-Ekintza eta hitz-askatasuna praktikatu. 6.-Naturaren arabera bizi dena jakintsu. 7.-Aberritzat mundu osoa izan. 8.-Mundu politikoa mezprezatu behar da.

2.- ESTOZISMOA (K.A. III-K.O.II):-Zoriontasun iturri bakarra lasaitasuna da, izukaiztasuna; horrela lortzen da askatasuna. -Jakintsua naturaren arabera bizi dena da. Horretarako, kosmosaren ordena ezagutu behar da. -Dena patuaren menpe dago, beraz, barne bakea lortzeko:

1.-Sufrimenduari aurre egiten ikasi. 2.-Etorkizunari buruzko itxaaropen ustelik ez da egin behar. 3.- Norberaren emozioak kontrolatzen ikasi behar da. 4.- Besteen iritziei aurre egiten ikasi.


3.-HEDONISMOA (Epikuro K.A. 341-270) -Gizakiok plazera bilatzen dugu eta oinazea ekidin. -Jakintsua plazer bizien eta iraunkorrenen arabera bizi dena, bizitza osoan banatzen dakiena, ondorio mingarriak kalkulatuta. -Jakinduriak bi sustrai ditu: plazera eta adimen kalkulatzailea; hau da, ongi kalkulatutako gozamena.
----

BALIO MORAL UNIBERTSALAK:  ( 2 erantzun ditu)

1.- ERLATIBISMO MORALA: Ez du balio unibertsalik, justifikazioa: kultura bakoitzak, “pertsona ona”-ren eredu desberdina. Ez dago bat bestea baino hobea. Epaile morala: kultura berekoa dena edo balio berdinak partekatzen dituena bakarrik.

2.-SUBJEKTIBISMO MORALA: EZ du balio unibertsalik. Justifikazioa: subjektu bakoitzak, bere eredu pertsonala du. Ezin da bat bestearen gainetik jarri. Epaile morala: subjektua bera bakarrik.

3.-OBJEKTIBISMO MORALA: Bai du balio unibertsalik. Justifikazioa: diferentzia kulturalak eta pertsonalak izan badira. Baina pertsona eta kultura guztiek partekatzen dituzten oinarrizko balio komunak badira. Giza eskubideak (Tomas Akinokoa).


Entradas relacionadas: