Etika klasikoa eta modernoa: Platon eta Kant

Enviado por Chuletator online y clasificado en Otras materias

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,7 KB

Platonen bertutearen etika

Bertutea gizakia hobetu eta bere perfekziora eramaten duen gaitasuna da. Grezieraz arete deitzen zaio, eta bikaintasuna esan nahi du. Platonen ustez, pertsonak bertuteak garatzen dituenean ondo jokatzen du eta zoriontasuna lortzen du. Bertuteen araberako ekintzak onak dira, eta kontrakoak bizioak.

Platonek esaten du gizakiak arima hilezkorra duela, eta hiru zatitan banatzen dela: arima arrazionala, emozionala eta desiratsua. Zati bakoitzak bere bertutea du: arrazionalak zuhurtzia, emozionalak sendotasuna eta desiratsuak neurritasuna. Hiru bertute horiek ondo lantzen direnean, justizia sortzen da, arimaren barruko oreka eta harmonia bezala.

Politikan ere ideia bera aplikatzen du Platonek. Gizartean hiru pertsona mota daude: langileak, zaindariak eta agintariak. Bakoitzak bere lana eta bere bertutea garatu behar ditu. Horrela, pertsona bakoitzak bere funtzioa betetzen badu, gizartea justua eta zoriontsua izango da. Sistema horri aristokrazia deitzen zaio, hau da, hoberenen agintea.

Kanten etika autonomoa eta nahimen ona

Autonomia eta betebeharra

Immanuel Kant (XVIII. mendea) filosofo alemaniarraren ustez, etikak "autonomoa" eta "deontologikoa" izan behar du. Etika "autonomoa" izateak esan nahi du pertsona bakoitzak eman behar diola bere buruari jarraitu behar duen araua, eta ez duela besteek kanpotik ematen dizkioten arauak jarraitu behar (kulturak, erlijioak, gizarteak, familiak, etab.). Pertsona bakoitzak, bere arrazoia bakarrik erabiliz, jakin dezake zein den bere betebehar etikoa egoera eta momentu bakoitzean.

Etika "deontologikoa" dela esan nahi du betebeharra betetzea bilatzen duela. Betebeharra (el deber), pertsona bakoitzak egoera bakoitzean zuzen jokatzeko egin behar duena da. Kanten ustez, etikak ez du zoriontasuna edo bertutearen garapena bilatu behar, soilik betebeharra betetzea.

Inperatibo kategorikoa

Baina nola jakin dezake pertsona bakoitzak egoera bakoitzean zein den bere betebeharra (besteen aginduak jarraitu gabe)? Kantek horretarako formula arrazional bat ematen du, "inperatibo kategorikoa" ("egoera guztietan jarraitu beharreko agindua") deitzen dena. Inperatibo kategorikoa bi arau arrazionaletan banatzen da: ekintza bat 1) unibertsalizagarria bada eta 2) giza duintasuna errespetatzen badu, ekintza moralki zuzena izan daiteke, betebeharra betetzen duelako.

Unibertsalizazioa

"Jokatu zure ekintza beste pertsonek beti bete beharko luketen arau unibertsal bihurtuko balitz bezala". Hau da, nik aukeratuko dudan ekintzak unibertsalizagarria izan behar du.

Adibidez: Azterketan galdera ez badakit, txuleta erabiliko dut edo erantzun gabe utziko dut? Txuleta erabiltzen badut pertsona guztiek berdina egingo dute eta azterketa guztiak faltsuak izango dira. Hori jokaera okerra litzateke, ez-unibertsalizagarria. Beraz, nire betebeharra galdera hori txurian uztea da, denek egin beharko luketen bezala.

Giza duintasuna

"Jokatu beti pertsonak helburu bezala tratatuz eta ez baliabide gisa". Kantek dio objektuek balioa edo prezioa dutela, baina pertsonen balioa infinitua da, pertsonek "duintasuna" dute (dignidad) eta ezin dira objektu bezala edo zerbait lortzeko tratatu.

Adibidez: Irakaslea errespetuz tratatuko dut, nire adiskide izan dadin, eta nota ona jarri diezadan. Jokaera hori okerra litzateke, irakaslea, pertsona izanda, nota hobea lortzeko tresna gisa erabiltzen ari naizelako. Nire betebeharra irakaslea beti errespetuz tratatzea da, ez interesagatik, baizik eta pertsona duina delako, ezer lortzeko bera erabili gabe.

Betebeharraren aurreko jarrerak

Hala ere, errealitatean betebeharraren aurrean hiru jarrera mota daude:

  1. Betebeharraren aurka jokatzea: Askotan gertatzen da, bete behar duguna ez eginez.
  2. Betebeharraren arabera jokatzea, baina intentzio okerrengatik: Interesagatik, zerbait irabazteko edo kalte bat saihesteko egiten denean.
  3. Betebeharra betetzeko jokatzea (cumplir el deber por el deber): Jokabide zuzen bakarra da, zintzoki eta beste interesik gabe egiten dena.

Soilik azken "nahimen on" honekin (recta voluntad) jokatuz egiten diren ekintzak dira moralki zuzenak Kantentzat: betebehar arrazionala "bete nahi" dutenak.

Entradas relacionadas: