Etika Ekintza Moralaren Hausnarketatzat Hartuta

Enviado por Chuletator online y clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,19 KB

Morala eta etika

Gure gizarteetan, gero eta gehiago hitz egiten da portaera etikoaz.

Moral: Mos hitza da jatorria eta ‘ohitura’ esan nahi du.

Etika: ‘egoitza’ zen jatorria, bizitzeko tokia, baina Aristotelesek esanahia zehaztu zuen: izateko modua ‘izaera’ esan nahi du.

Izaera, kontzientzia eta heldutasun morala

Gizarte portaeraren izaera aske hori da gizakiaren izaera moralaren oinarria (askatasunak)

Izaera egunetik egunera eraikitzen dugu gure ekintzekin. Izan ere, izaerak, behin eraiki eta gero, eragin handia izango du gure ekintza zehatzetan.

Gure kontzientzia moralak heldutasun-prozesu bati jarraitzen dio. Estadioak/etapak daude, bakoitza bere arrazoiketa moralekin:

1.ESTADIOA: Obedientzia eta zigorraren beldurra. Ez dago autonomiarik, kanpokoek ezartzen dute zer egin daitekeen eta zer ez. (Haurtzaroko estadioa da)

2.ESTADIOA: Norberaren interesen alde jardutea. Norberaren intereserako mesedegarriak dira, norberekeria da arau horiek betetzeko arrazoia.

3.ESTADIOA: Pertsonaren itxaropenak. Besteentzat atsegina izateko nahiak mugiarazten gaitu; besteek onartuak eta maitatuak izateko nahiak.

4. ESTADIOA. Ezarritako arau sozialak. Guztien ongia lortzeko ezarritako arau sozialak betetzea da zuzena. Hemen hasten da autonomia morala: erantzukizunak garamatza arauak betetzera. Kohlbergen ustez, estadio honetan daude herritar gehienak.

5. ESTADIOA. Lehen mailako eskubideak eta hitzarmen soziala. Mundura irekitze bat gertatzen da. Norberaren familiaz, taldeaz eta gerraidleaz gain, gizaki guztiek bizitzeko eta aske izateko eskubidea dutela onartzen da, eskubide horiek instituzio sozial guztien gainetik daudela.

6. ESTADIOA. Printzipio etiko unibertsalak. Jarraitu beharreko printzipio etiko unibertsalak daudela jabetzen gara, eta lehentasuna dutela betebehar legal eta instituzional konbentzionalen aurretik.

Unibertsalismoa eta erlatibismo morala

Maila historikoan unibertsalismoaren eta erlatibismo moralaren arteko aurkakotasuna planteatzen da Sokratesen eta sofisten jarreretan.

Unibertsalismo morala: Sokratesek esplizituki defendatu zuen, gizakiaren arrazoimenarekin lotura suntsiezina zeukala uste bazuen.

Konbentzionalismoa: (sofistak) Egiazkotzat jotzen ditu jokamolde sozial eta pertsonalak dituzten usadio eta ohiturak, printzipioak, balioak edo arauak. Horiek guztiak gizatalde baten adostasasunean oinarrituta daudela onartzen du. Konbentzionalismo etikoa erlatibismo moralari lotuta dago.

Moralaren oinarri antropologikoak

Arau juridiko eta moralak izateko arrazoi ezinbestekoa dago: gizakiak harreman sozialak ditu, bideratuta dago bere giza eskubideak onartzera.

Pertsona da bere burua zalantzan jartzen duen eta bere buruaz galdetzen duenizaki bizidun bakarra. Gizakiak bere burua ezagutu nahi du, bere buruaren etengabeko bilaketan ari delako. (Zeure burua ezagutu)

Entradas relacionadas: