ETAren sorrera eta Trantsizio Demokratikoa Euskadin

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,63 KB

ETAren sorrera eta bilakaera (1959-1975)

ETAren sorrera (1959)

1959an, ETAren sorrera Euskadiren historiako gertaera garrantzitsuenetako bat izan zen. EAJ alderdiaren eta alderdiko gazteen taldearen (EKIN) arteko tentsioek krisi larria eragin zuten, eta, azkenean, EKIN EAJtik banandu zen. EKINetik ETA sortu zen. Euskal Herriaren autodeterminazioa eta borroka demokratikoa ziren erakunde horren helburu nagusiak.

ETAren erradikalizazioa

ETAren eta beste talde nazionalisten arteko harremanetan aldaketa egon zen, EAJrekin adibidez. Azkenean, bi erakundeen arteko harremana hautsi zen. Denbora igaro ahala, ETAren politika-tesiak erradikalizatu egin ziren, borroka armatuaren eta indarkeriaren alde egin baitzuten beren helburu nagusia lortzeko: Euskal Herriaren independentzia. Erradikalizazioaren ondorioz, hilketak hasi ziren. Lehenbizikoetako bat Melitón Manzanas komisarioarena izan zen. Ekintza horiei erantzuteko, frankismoak terrorea erabili zuen.

Burgosko prozesua (1970)

Euskadiko giroa are gehiago gaiztotu zen Burgosko prozesuaren ondorioz. Prozesu horretan, zenbait ETAkide epaitu zituzten, eta Gerra Kontseiluak horietako batzuei heriotza-zigorra ezarri zien. Protesta eta greba ugari izan ziren. Azkenean, heriotza-zigorrak kendu zituzten, baina gobernu frankistak salbuespen-egoerak ezarri zituen protestei aurre egiteko.

ETAren ekintzak (1968-1975)

1968tik 1975era bitartean, ETAk zenbait industrialari bahitu eta 43 pertsona hil zituen, besteak beste, Carrero Blanco. Franco hilzorian zegoela, gobernuak, ETAren ekintzei erantzuteko, bi ETAkide fusilatu zituen.

Trantsizioa (1975-1982): 1978ko Konstituzioa eta 1979ko Gernikako Estatutua

Frankismoa Francorik gabe: Arias Navarroren gobernua

Arias Navarro frankismoaren jarraipenaren irudikapena zen, eta kritika ugari piztu zituen. Bere gobernuaren immobilismoak areagotu zituen lan-gatazkak eta konfrontazio politikoa. Arias Navarroren eta erregearen arteko harremana oso hotza izan zen, monarka erreformen aldekoa baitzen. Erregeak presidentea dimititzea lortu zuen 1976an.

Oposizio politikoaren koordinazioa

Oposizio antifrankista 1974 eta 1975 artean antolatu zen, eta Koordinazio Demokratikoa sortu zuten, Platajunta izenaz ezagunagoa. Hauek ziren bere eskakizunak: behin-behineko gobernu bat, amnistia orokorra, askatasun politikoak eta sindikalak, eta prentsa-, iritzi- eta informazio-askatasuna. Gizarte-protestek aurrera jarraitu zuten. Arias Navarrok dimititu behar izan zuen, erregearen babesik ez zuelako.

Frankismoaren deuseztapena eta adostasuna

Monarkiaren lehen urratsen ondoren hasi ziren. Adolfo Suárezen izendapenak aldaketak bizkortu zituen, eta oposizio antifrankistarekiko akordioak erraztu zituen.

Adolfo Suárezen gobernua

Erregeak Adolfo Suárez izendatu zuen gobernuko presidente. Immobilistatzat jotzen zuten, baina Suárezek ondo jokatu zuen, gizartearen askatasun-nahia entzunez eta erreformak bizkortuz. Elkarte politikoak despenalizatu eta greba-eskubidea arautu zituen. Askotariko protesta-ekitaldiak antolatu ziren, eta agerian geratu zen aldaketaren aldeko jarrera. Preso politikoen amnistiaren aldeko mobilizazioek, askatasunen aldekoek eta nazionalitate historikoen autonomiaren aldekoek izugarrizko presioa egin zuten. Gobernuak erreformak azkartu behar izan zituen. EAJk Autonomia Estatutuaren bidea antolatzen hasi zen.

Entradas relacionadas: