Ester lotura

Enviado por Chuletator online y clasificado en Biología

Escrito el en vasco con un tamaño de 12,65 KB

2018 1B GALDERA
a)Marraztu ezazu aminoazido baten egitura, eta esan ezazu zein diren haren talde funtzional adierazgarrienak. Amino talde bat eta karboxilo talde bat daukate.


b)Adieraz ezazu zenbat aminoazido desberdin agertzen diren proteinetan, eta aipa itzazu ezagutzen dituzunen izenak. Zer dira aminoazido esentzialak?

20 aminoazido daude eta 4 taldetan banatu daitezke: aminoazido apolarrak, aminoazido azidoak, aminoazido polarrak eta aminoazido basikoak.

Organismo heteritrofoek, hala nola gizakiok, proteina aminoazido batzuk baino ezin dituzte sintetizatu konposatu bakunetatik abiatuta; gainerakoak ezin dituztenez sintetizatu, dietaren bidez hartu behar dituzte;  azken horiei nahitaezko aminoazidoak edo aminoazido esentzialak.



c) Bi aminoazido kimikoki lotzen direnean, zer molekula mota sortzen dira eta zer lotura mota eratzen da? Zer ezaugarri ditu lotura horrek? Zer izen dute ehunka aminoazidoz osatutako makromolekulek?

Peptidoak eta proteinak sortzen dira eta lotura peptidikoa eratzen dute. Amida motako lotura kobalentea da C-N lotura gehienak baino laburragoa. Lotura bikoitzeko izaera partziala du; ondorioz, zurruna da eta, lotura osatzen duten atomoen artean, ez da errotaziorik gertatzen. Hori dela eta, C-a eta N-a, baita horiei lotuta doazen O-a eta H-a ere, plano berean daude. C-alfa-ren badira bira egiteko gai. Karbonilo taldean O-a eta amino taldearen H-a, azkeniak, elkarren aurkako aldeetan kokatzen dira loturan;hau da, trans motako konfigurazioa dute.

2018 2B UZTAILA

A)Adieraz ezazu proteina bat zer den. Zer nolako unitateek osatzen dute?

Lotura peptidoaren bidez 100 baino gehiago aminoazido lotuta daudenean proteina sortzen da.

b)Adieraz ezazu zer-nolako lotura motek eratzen duten proteinen egitura. Marraztu lotura hori, eta azaldu haren ezaugarriak.

Peptidoak eta proteinak sortzen dira eta lotura peptidikoa eratzen dute. Amida motako lotura kobalentea da C-N lotura gehienak baino laburragoa. Lotura bikoitzeko izaera partziala du; ondorioz, zurruna da eta, lotura osatzen duten atomoen artean, ez da errotaziorik gertatzen. Hori dela eta, C-a eta N-a, baita horiei lotuta doazen O-a eta H-a ere, plano berean daude. C-alfa-ren badira bira egiteko gai. Karbonilo taldean O-a eta amino taldearen H-a, azkeniak, elkarren aurkako aldeetan kokatzen dira loturan;hau da, trans motako konfigurazioa dute.

c)Adieraz ezazu zer den proteinaren egitura tertziarioa eta zer erlazio duen proteinaren aktibitatearekin eta funtzio biologikoarekin.

Hirugarren mailako egitura, izatez ere, bigarren mailakoak espazioan hartzen duen banaketa da; beraz, aditzera ematen digu molekula osoaren hiru dimentsioko konfigurazio. Hiru dimentsioko konfigurazio horri konformazio esaten zaio. Bi motatako konformazioak daude:

-Konformazio globularra. Bigarren mailako egitura tolestu egiten da eta hiru dimentsioko forma zurruna hatzen du, esfera-itxurakoa gutxi gorabehera. Proteina globularrak disolbagarriak dira era funtzio dinamikoak betetzen dituzte. Mioglobina proteina globularren adibide da.

-Konformazio haritsua. Bigarren mailako egitura ez da tolesten, eta, hortaz, proteinak itxura luzanga du. Proteinok disolbaezinak dira eta egitura- funtzioak diruzte;kasu baterako, zetaren fibroina eta kolagenoa.

Kate peptidikoa osatzen duten aminoazidoen hondarren artean, hridrogeno - zubiak, Vander Wall-sen loturak, disulfuro zubiak... , eta horiei esker mantentzen da hirugarren mailako egitura.

2016 EKAINA 1BLmzNjJw4Gkc5D5Gkp3_ILFeL-vZekLHWnQOHp44Y

A)Identifika ezazu zer molekula mota diren eta zer molekula bakun daudenlotuta kasu bakoitzean

(A) Dipeptidoa. Lotura peptidikoen bidezko bi aminoazidoen loturak dira.

(B) Lotura O-glukosidiko dikarbonilikoa: Sakarosa. (alfa)-D-glukosa eta (beta)-D-fruktosa elkartzerakoan eta ur molekula bat askatzean sortzen da.

Zer lotura mota dago (A) atalean bi molekula bakunak lortzeko? Aipa ezazu loturaren ezaugarriak, eta adieraz ezazu zer makromolekula oinarritzen diren lotura mota horretan

Lotura peptidiko baten esku hartzen du, aminoazidoak lotzen ditu, peptidoak eta proteinak eratzeko. Aminoazido baten karboxilo taldearen eta amino taldearen artean eratzen da, ur-molekula bat askatzen.  

Ezaugarriak:1.Amida motako lotura kobalentea da, C-N lotura gehienak baino laburragoa.2. Lotura bakoitzeko izaera partziala du, beraz, zurruna, lotura osatzen duten atomoen artean, ez dago errotaziorik. 3.C(alfa)-ren (C(alfa)(flecha)C karboxilikoa eta N(flecha)C(alfa)) badira bira egiteko gai. 4. Karbonilo taldearen O-a eta amino taldearen H-a, elkarren aurkako aldeetan kokatzen dira loturan.Trans motako konfigurazioa.

b)Zer lotura mota dago (B) atalean bi molekula bakunak lortzeko? Aipa itzazu loturaren ezaugarriak, eta adieraz ezazu zer makromolekula oinarritzen diren lotura mota horretan.

Lotura O-glukosidikoa bi osako bi talde hidroxilo lotura eratzen da, betiere ur molekula bat askatuz. Lotura dikarbonilikoa, bi osan karbono anomerikoak esku hartzen dute. Sakarosa, (alfa)-D-glukosa+(beta)-D-fruktosa elkartzean eta ur-molekula bat askatzean eratzen da.


1A GALDERA 2016 UZTAILA

Molekula sinpleei dagokionez:

a)Defini itzazu  termino hauen esanahia: monosakarido, aldosa, zetosa, pentosa eta hexosa.  Monosakaridoa: monosakaridoak solidoak, kolorerk gabeak, kristalinoak eta uretan disolbagarriak dira. Gehienetan zapore 0.Gozoa dute. Monosakarido guztiek aldehido talde bat edo zetona talde bat eta erreduktoreak dira, oxidatuta azido karboxiliko bilakatzen den karbono karbonilikoaren eraginez. Dihridroxiazetonak izan ezik denek dute isomeria bat. Aldosa: aldeido bat duen monosakaridoa. Zetosa: zetona bat duen monosakaridoa. Pentoxa: bost karbono dituen manosakarido bat. Hexosa: sei karbono dituen monosakarido bat.

B)Defini ezazu termino hauen esanahia: dipeptido, aminoazido, lotura peptidikoa

Dipeptidoa. Lotura peptidikoen bidezko bi aminoazidoen loturak dira. Aminoazidoak monomeroak dira, eta peptidoak eta proteinak osatzen dituzte. Berrehun bat ezagutzen dira, eta horietako hogeik baino ez dituzte proteinak osatzen; horiei  proteina-aminoazido (aa) esaten zie eta berdinak dira izaki bizidun guztietan.

c)Defini ezazu termino hauen esanahia: gantz-azido, glizerol, triglizerol eta fosfolipido. gantz-azido:azido organiko monokarboxilikoak dira, eta lerro itxurako kate hidrokarbonatu bat eta muturreko karboxilo talde bat dituzte. Karbono atomoen kopuru bikoitia dute, hamabi eta hogeita lau bitartekoa. Glizerol: edo gantzak gantz-azidozko eta glizerinazko esterrak dira. Triglizerol; hiru gantz azido glizerinaren hiru alkohol taldeekin esterifikatzen dira. Fosfolipido: Fosfoglizeridoetan bi-gantz azido daude, bata asea eta bestea asegabea, glizerinaren bi alkohol taldeekin esterifikatuta daudenak. Fosfoglizeridoek azido fosforiko molekula bat eta aminoalkohol molekula bat dute, anfipatikoak dira.Fosfoglizeridoek egitura-funtzioa dute, zelulen mintzetan.


Entradas relacionadas: