Esteban Urkiaga 'Lauaxeta': Bizitza, Poesia eta Esamoldeak
Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Lengua y literatura
Escrito el en
vasco con un tamaño de 3,51 KB
Esteban Urkiaga 'Lauaxeta' (1905-1937)
Esteban Urkiaga, ezagunagoa Lauaxeta ezizenaz, Laukizko baserri batean jaio zen. Gerra garaian Eguna egunkarian kazetari aritu zen, atxilotu eta fusilatu zuten arte. Bizi zela bi liburu argitaratu zituen: Bide barrijak (1931) eta Arrats-Beran (1935).
Lauaxetaren poesia eta estiloa
Lauaxetaren poesian, Lizardirenean bezala, sinbolismoaren eragina nabari da, eta izadiaren garrantzia handia da edertasunaren adierazpen gisa. Hala ere, Lizardik bizitasun eta indar handiagoa azaleratzen duela dirudi. Ulergarritasunari dagokionez, Lauaxetaren zailtasuna Aranak proposatutako garbizaletasunari orpoz orpo jarraitzetik dator; hau da, idazkera oso fonetizatua eta neologismoz josia erabiltzetik.
Euskal esamoldeak eta hiztegia
Esamoldeak
- Gurasoen lepotik: gurasoen dirutik bizi.
- Ixilka-mixilka: zaratarik atera gabe.
- Total eginik: mozkorturik.
- Oiloek txiza egin arte: inondik inora.
- Hagina dabilenean, sabela poz: jaten dugunean pozik gaude.
- Sankristoko atea: zirrikitua.
- Gaztako ederra hartu: kaskarreko ederra.
- Bere buruaz beste egin: bere burua hil.
- Tupustean aurkitu: bat-batean.
- Hizpidea jarri: hizketa gaia.
- Haginak berdindurik izan: heldua izan.
- Lehengo lepotik burua: berdin segitu.
- Ur handitako arraina: handi-mandia izan.
Bestelako esamoldeak
- Ez aurrera, ez atzera: egoera batetik ezin atera.
- Hurrengo kukua ez entzun: hil.
- Gaur-biharretan: bi eguneko tartean egin dena.
- Nora ezean ibili: joateko tokirik ez izan.
- (Goizeko 5ak) aldera: hor inguru.
- Arestian: orain dela gutxi.
- Zozo garbia izan: ergel hutsa izan.
- Harira joan: gaia kokatu edo lotu.
- Mutur joka ibili: kolpeka.
- Zazpi belarriz: arreta handiz aritu.
- Zenbat ditu hilak gaur?: egunaren zenbakia.
- Saltsatan ibili: erronkan jardun.
- Ezinean ibili: pattal edo makal egon.
- Begiz jo: zerbaitekin gustatu.
- Atzekoz aurrera: aldrebes.
- Sutan egon: haserre egon.
- Aurrera hartu: ekintza batean beste bat baino azkarrago ibili.
- Larrutik ordaindu: neke handiaz igaro.
- Lepoa egin: apustu egin.
- Gibel handia izan: barrunbeak eduki.
Sinonimoak
- Olgeta: jolasketa, jolas.
- Agudo: azkar, arin, bizkor.
- Laketago: gustukoago, atseginago.
- Okerrik: akatsik, errurik, hutsegiterik.
- Bihurrienak: zailenak, gaitzenak, okerrenak.
- Atarramentu: etekin, probetxu.
- Soseguz: patxadaz, lasaitasunez.
- Bolada: aldi, denbora.
- Xaxatu: zirikatu, akuilatu.
- Aiduru: espero, zain.