Estatuaren lege organikoa iruzkina

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 25,93 KB

9.Gaia. Frankismoa: Frankismoa Espainian 1939tik 1975era arte egon zen erregimen politikoa da, diktadura izan zena. Elizak eta armadak autonomia zuten eta botererako borroka zegoen, barne aniztasuna erakutsiz, monolitismotik urrunduz. Beraz, esan daiteke erregimen erdifaxista izan zela. Diktadura hau pertsonala izan zen, hots, Francok zuzendu zuen, eta ez militarren kolektiboak. Gainera, oso autoritarioa izan zen, botere kontzentrazioa  Francon biltzen baitzen. Hau nazionalak boterera eraman zituen garaipen militarraren muinean oinarritzen zen. Frankismoak ez zuen ideologia markaturik izan hasieran, baina hura defendatu zuten talde politikoen ideia batzuk hartu zituzten:- Nazional katolizismoa eta antikomunismoa: Tradizionala eta kontserbadorea izan zen erregimena. Gainera, erlijio katolikoa soilik onartzen zuen, Jainkoak bera Franco Espainia salbatzeko aukeratu zuela argudiatuz. Honen eraginez, gorri komunisten aurkako errepresioa handia izan zen.- Nazionalismo espainiarra: Nazional abertzaletasuna bultzatu zen. Espainiaren ikuspegi unitario, tradizional eta zentralista: estatu autonomiak ezeztatu eta soilik gaztelania onartu zuten hizkuntza bezala. Modu honetan España: Una, Grande, Libre leloa betez.- Antiparlamentarismoa eta antiliberalismoa: Erregimenak arazo guztiak Errepublikari leporatu zizkion eta ondorioz, frankismoa askatasun politikoaren aurka agertu zen. Horrek Mugimendu Nazionala deiturikoa sortu zuen.- Despolitizazioa:Erregimena leuntzean, Francok gizartea politikatik urrundu nahi izan zuen. Berak izan nahi zuen botere handiena eta bere aurkako inor ez zuen nahi. Ondorioz, berak egiten zuen botere-banaketa eta pertsonal-aukeraketa./ Frankismoaren iraupena talde babesle hauei zor zaie ere:- Armada: Erregimenaren ardatz nagusia bilakatu zen. Guztiaren gainetik Francori zioten leialtasuna zegoen, haien sinbolo bihurtu baitzen. - Eliza katolikoa: Francok babes morala elizan bilatu zuen. Elizak hasieratik Francoren aldeko propaganda egin zuen, eta horregatik, gerra amaitzean, Estatu konfesional katolikoa deklaratzeaz gain, hainbat pribilegio izan zituen elizak. Hala ere, elizaren jarrera aldatuz joan zen diktaduran zehar.- Talde autoritarioak: Hainbat talderen defentsa izan zuen, guztiak autoritarioak, aniztasun politikoaren aurkakoak eta katolizismo zein tradizionalismoaren aldekoak:- Karlistak: Deszentralizazio txiki baten alde zeuden, foruak bultzatuz. - Falangistak: Talde handiena ziren. Faxismoaren bertsio espainiarra ziren, propaganda zein hedabideak kontrolatzeaz arduratu zirenak. 1


- Katolikoak: Bi familiak osatzen zuten: Asociación Católica Nacional de Propagandistas eta Opus Dei. Bigarren honek teknokrazia jarri zuen martxan.- Burgesia edo erdi mailako taldeak: Talde honen gehiengoak babestu zuen diktadura. Garapen ekonomikoaren eraginez, klase apolitikoa sortu zen, ongizatearen truke frankismoa onartzen zutenak. / Diktaduran zehar hainbat lege atera ziren. Konstituzioari ezezkoa egin zitzaion eta legeak soilik frankismoaren iraupenerako eta kanpoko gertakariei aurre egiteko egin ziren. Erregimenak demokraziaren oinarri politikoak ukatu zituen./ Garai honetan, 6 lege nagusi eman ziren: - Lanaren Forua (1938): Ekonomiaren antolaketaren oinarriak eman ziren bertan. Derrigorrezko sindikatu bakarra arduratuko zen antolaketaz.- Gorteak eratzeko Legea (1942): Honekin erregimenak herria estatuko zereginetan parte hartzera gonbidatzen du ganbera ordezkatzaile baten bidez, ofiziozko eta Francok aukeraturiko jendez osatuak. - Espainiarren Forua (1945): Itxuraz eskubideen aldarrikapena zen, baina benetan estatuaren egitura autoritarioa jarraitzen zuen. - Erreferendum legea (1945): Espainian sufragio unibertsala zegoela erakutsi nahian atera zen.- Estatuko Buruzagitzarako Ondorengotza Legea (1947): Espainia erreinua zela aldarrikatzen zuen. Benetan hori gezurra zen. - Mugimendu Nazionalaren printzipioen Legea (1958): Falangearen ideologia ezartzen zuen Espainian./ Frankismoaren lehen urteetan errepresioa eta erbesteratzeak nagusitu ziren. Bi aro bereizten dira: gerraostea eta irekitasunaren hasiera. Gerraostean, barne politikari dagokionez, falangea nagusitu zen, joera faxista zuena. Batasun Sindikalaren Legea lortu zuen, sindikatu guztien kontrola izatea, zehazki. Gainera, estatuko propagandaren monopolioa eskuratu zuen. Erantzukizun Politikoen Legearen eraginez, errepresioa izugarria izan zen. Kanpo politika erreparatuz, Espainia esku ez hartzeko politikatik neutraltasunera pasa zen, hots, Alemania eta Italia defendatu eta Dibisio Urdina eratzetik aliatuen alde agertzera pasatu ziren, II. Mundu Gerra zela eta. Baina, aliatuek (irabazleek) bizkarra eman zioten Espainiari eta ez zuten onartu hura NBEn sartzea, faxista zela argudiatuz. Horrek ondorio latzak eragin zituen nazioan, nazioarteko isolamendua eragin baitzuen. Ondoren, irekitzearen hasiera gertatu zen. Espainiari dagokionez, falangisten gainbehera etorri zen, katolikoak agertuz. Herrialde ez-faxista bezala agertu behar zen, eta makillaje politikoari ekin zion hainbat lege ezarriz. Horietako garrantzitsua Buruzagitzarako Ondorengotza Legea (1947) dugu, Espainia monarkia gisa definitzen zuena Frankoren diktadura amaitzean. 2


Gainera, talde katolikoak agertzen joan ziren, demokraziaren aldeko keinuak eginez. Kanpo politika behatuz, Gerra Hotza opari bat izan zen Espainiarentzat, bi blokeren eraketa eragin zuelako: kapitalista eta komunistak. Honen ondorioz, aliatuek erregimena onartu behar izan zuten, hainbat itun sinatuz: - Estatu Batuekiko ituna: Madrilgo ituna. Aliatuekin harremanak izateko balio izan zuen, babes zein ekonomian garapenak eragin zituena, hainbat baldintza beteta. - Vatikanoarekiko konkordatua: Espainiak konfesionalitate katolikoa aldarrikatu zuen eta gotzainak aukeratzeko eskubidea lortu. - Iberoamerika eta mundu arabiarra: Espainiak harreman onak mantendu zituen hauekin, nahiz eta beranduago Marokorekin arazoak egongo ziren./ Ekonomia erreparatuz, frankismoan egoera kaotikoa kontzen saiatu ziren, gizartea gosetetik atera ahal izateko. Gizartean ere modernizazioa nagusitzen joan zen, aldiz politikan inmobilismoa. / 40. Hamarkadan autarkia dugu. Ekonomiak bi zutabe izan zituen: - Estatuaren protekzionismoa eta interbentzionismoa: Nekazaritza bultzada eta produkzioaren kontrola. INI sortu zuten (1941) enpresa espainiarrak indartu nahian. - Autarkia:Protekzionismoa bultzatu zen, muga zergak ezarriz. Honakoak izan ziren ondorioak: - Ekonomiaren hazkunde erritmoa jaitsi zen eta ekoizpena jaitsarazi zuen. - Protekzionismoak barne produkzioa gelditu zuen eta gainera, merkatu beltza sortu zen. 50. Hamarkadan, atzerriaren onarpena bilatzen ari zirela, ekonomia liberalizatzeko urrats txikiak eman ziren: - Kanpoko enpresak alde batera utzi eta merkataritza liberalizatu: Atzerria erakarri, behar ziren lehengaiak lortzeko. - Produktuen prezioan askatasuna eman. Prezioek gora egin zuten eta protestak egon ziren. - Industria sektoreak garrantzi handiagoa izan zuen nekazaritza baino. Ondorio hauek izan zituen: - Ekonomian garapena eta industrian aurrerapena, baita nekazaritzak gora egin ere. - Langileak sektorez aldatzea - Merkataritzako defizita areagotu zen liberalizazioaren eraginez, eta ekonomiaren egoera txartzea eragin zuen, neurri sakonagoak hartuz. Oposizioari dagokionez, 40an errepresioa izan zen, faxismoa berreraikituz, zigorra bultzatuz. Hamarkada hau errepresio une gogorrena izan zen. Horren eraginez, oposizioa ahula izan zen, soilik atzerriko potentzien laguntzan zuten itxaropena. Azkenik makiak agertu ziren, frankismoari aurre egiteko osatutako gerrillari taldeak, mendi inguruetan ibili zirenak. 50. Hamarkadan ez zen ia oposiziorik egon. 3


9.Gaia. Frankismoa: Frankismoa Espainian 1939tik 1975era arte egon zen erregimen politikoa da, diktadura izan zena. Elizak eta armadak autonomia zuten eta botererako borroka zegoen, barne aniztasuna erakutsiz, monolitismotik urrunduz. Beraz, esan daiteke erregimen erdifaxista izan zela. Diktadura hau pertsonala izan zen, hots, Francok zuzendu zuen, eta ez militarren kolektiboak. Gainera, oso autoritarioa izan zen, botere kontzentrazioa  Francon biltzen baitzen. Hau nazionalak boterera eraman zituen garaipen militarraren muinean oinarritzen zen. Frankismoak ez zuen ideologia markaturik izan hasieran, baina hura defendatu zuten talde politikoen ideia batzuk hartu zituzten:- Nazional katolizismoa eta antikomunismoa: Tradizionala eta kontserbadorea izan zen erregimena. Gainera, erlijio katolikoa soilik onartzen zuen, Jainkoak bera Franco Espainia salbatzeko aukeratu zuela argudiatuz. Honen eraginez, gorri komunisten aurkako errepresioa handia izan zen.- Nazionalismo espainiarra: Nazional abertzaletasuna bultzatu zen. Espainiaren ikuspegi unitario, tradizional eta zentralista: estatu autonomiak ezeztatu eta soilik gaztelania onartu zuten hizkuntza bezala. Modu honetan España: Una, Grande, Libre leloa betez.- Antiparlamentarismoa eta antiliberalismoa: Erregimenak arazo guztiak Errepublikari leporatu zizkion eta ondorioz, frankismoa askatasun politikoaren aurka agertu zen. Horrek Mugimendu Nazionala deiturikoa sortu zuen.- Despolitizazioa:Erregimena leuntzean, Francok gizartea politikatik urrundu nahi izan zuen. Berak izan nahi zuen botere handiena eta bere aurkako inor ez zuen nahi. Ondorioz, berak egiten zuen botere-banaketa eta pertsonal-aukeraketa./ Frankismoaren iraupena talde babesle hauei zor zaie ere:- Armada: Erregimenaren ardatz nagusia bilakatu zen. Guztiaren gainetik Francori zioten leialtasuna zegoen, haien sinbolo bihurtu baitzen. 1


- Eliza katolikoa: Francok babes morala elizan bilatu zuen. Elizak hasieratik Francoren aldeko propaganda egin zuen, eta horregatik, gerra amaitzean, Estatu konfesional katolikoa deklaratzeaz gain, hainbat pribilegio izan zituen elizak. Hala ere, elizaren jarrera aldatuz joan zen diktaduran zehar.- Talde autoritarioak: Hainbat talderen defentsa izan zuen, guztiak autoritarioak, aniztasun politikoaren aurkakoak eta katolizismo zein tradizionalismoaren aldekoak:- Karlistak: Deszentralizazio txiki baten alde zeuden, foruak bultzatuz. - Falangistak: Talde handiena ziren. Faxismoaren bertsio espainiarra ziren, propaganda zein hedabideak kontrolatzeaz arduratu zirenak. - Katolikoak: Bi familiak osatzen zuten: Asociación Católica Nacional de Propagandistas eta Opus Dei. Bigarren honek teknokrazia jarri zuen martxan.- Burgesia edo erdi mailako taldeak: Talde honen gehiengoak babestu zuen diktadura. Garapen ekonomikoaren eraginez, klase apolitikoa sortu zen, ongizatearen truke frankismoa onartzen zutenak. / Diktaduran zehar hainbat lege atera ziren. Konstituzioari ezezkoa egin zitzaion eta legeak soilik frankismoaren iraupenerako eta kanpoko gertakariei aurre egiteko egin ziren. Erregimenak demokraziaren oinarri politikoak ukatu zituen./ Garai honetan, 6 lege nagusi eman ziren: - Lanaren Forua (1938): Ekonomiaren antolaketaren oinarriak eman ziren bertan. Derrigorrezko sindikatu bakarra arduratuko zen antolaketaz.- Gorteak eratzeko Legea (1942): Honekin erregimenak herria estatuko zereginetan parte hartzera gonbidatzen du ganbera ordezkatzaile baten bidez, ofiziozko eta Francok aukeraturiko jendez osatuak. - Espainiarren Forua (1945): Itxuraz eskubideen aldarrikapena zen, baina benetan estatuaren egitura autoritarioa jarraitzen zuen. 2


- Erreferendum legea (1945): Espainian sufragio unibertsala zegoela erakutsi nahian atera zen.- Estatuko Buruzagitzarako Ondorengotza Legea (1947): Espainia erreinua zela aldarrikatzen zuen. Benetan hori gezurra zen. - Mugimendu Nazionalaren printzipioen Legea (1958): Falangearen ideologia ezartzen zuen Espainian./ Frankismoaren lehen urteetan errepresioa eta erbesteratzeak nagusitu ziren. Bi aro bereizten dira: gerraostea eta irekitasunaren hasiera. Gerraostean, barne politikari dagokionez, falangea nagusitu zen, joera faxista zuena. Batasun Sindikalaren Legea lortu zuen, sindikatu guztien kontrola izatea, zehazki. Gainera, estatuko propagandaren monopolioa eskuratu zuen. Erantzukizun Politikoen Legearen eraginez, errepresioa izugarria izan zen. Kanpo politika erreparatuz, Espainia esku ez hartzeko politikatik neutraltasunera pasa zen, hots, Alemania eta Italia defendatu eta Dibisio Urdina eratzetik aliatuen alde agertzera pasatu ziren, II. Mundu Gerra zela eta. Baina, aliatuek (irabazleek) bizkarra eman zioten Espainiari eta ez zuten onartu hura NBEn sartzea, faxista zela argudiatuz. Horrek ondorio latzak eragin zituen nazioan, nazioarteko isolamendua eragin baitzuen. Ondoren, irekitzearen hasiera gertatu zen. Espainiari dagokionez, falangisten gainbehera etorri zen, katolikoak agertuz. Herrialde ez-faxista bezala agertu behar zen, eta makillaje politikoari ekin zion hainbat lege ezarriz. Horietako garrantzitsua Buruzagitzarako Ondorengotza Legea (1947) dugu, Espainia monarkia gisa definitzen zuena Frankoren diktadura amaitzean. Gainera, talde katolikoak agertzen joan ziren, demokraziaren aldeko keinuak eginez. Kanpo politika behatuz, Gerra Hotza opari bat izan zen Espainiarentzat, bi blokeren eraketa eragin zuelako: kapitalista eta komunistak. Honen ondorioz, aliatuek erregimena onartu behar izan zuten, hainbat itun sinatuz: - Estatu Batuekiko ituna: Madrilgo ituna. Aliatuekin harremanak izateko balio izan zuen, babes zein ekonomian garapenak eragin zituena, hainbat baldintza beteta. 3


- Vatikanoarekiko konkordatua: Espainiak konfesionalitate katolikoa aldarrikatu zuen eta gotzainak aukeratzeko eskubidea lortu. - Iberoamerika eta mundu arabiarra: Espainiak harreman onak mantendu zituen hauekin, nahiz eta beranduago Marokorekin arazoak egongo ziren./ Ekonomia erreparatuz, frankismoan egoera kaotikoa kontzen saiatu ziren, gizartea gosetetik atera ahal izateko. Gizartean ere modernizazioa nagusitzen joan zen, aldiz politikan inmobilismoa. / 40. Hamarkadan autarkia dugu. Ekonomiak bi zutabe izan zituen: - Estatuaren protekzionismoa eta interbentzionismoa: Nekazaritza bultzada eta produkzioaren kontrola. INI sortu zuten (1941) enpresa espainiarrak indartu nahian. - Autarkia:Protekzionismoa bultzatu zen, muga zergak ezarriz. Honakoak izan ziren ondorioak: - Ekonomiaren hazkunde erritmoa jaitsi zen eta ekoizpena jaitsarazi zuen. - Protekzionismoak barne produkzioa gelditu zuen eta gainera, merkatu beltza sortu zen. 50. Hamarkadan, atzerriaren onarpena bilatzen ari zirela, ekonomia liberalizatzeko urrats txikiak eman ziren: - Kanpoko enpresak alde batera utzi eta merkataritza liberalizatu: Atzerria erakarri, behar ziren lehengaiak lortzeko. - Produktuen prezioan askatasuna eman. Prezioek gora egin zuten eta protestak egon ziren. - Industria sektoreak garrantzi handiagoa izan zuen nekazaritza baino. Ondorio hauek izan zituen: - Ekonomian garapena eta industrian aurrerapena, baita nekazaritzak gora egin ere. - Langileak sektorez aldatzea - Merkataritzako defizita areagotu zen liberalizazioaren eraginez, eta ekonomiaren egoera txartzea eragin zuen, neurri sakonagoak hartuz. Oposizioari dagokionez, 40an errepresioa izan zen, faxismoa berreraikituz, zigorra bultzatuz. Hamarkada hau errepresio une gogorrena izan zen. Horren eraginez, oposizioa ahula izan zen, soilik atzerriko potentzien laguntzan zuten itxaropena. Azkenik makiak agertu ziren, frankismoari aurre egiteko osatutako gerrillari taldeak, mendi inguruetan ibili zirenak. 50. Hamarkadan ez zen ia oposiziorik egon. 4


Entradas relacionadas: