Estatuaren lege organikoa iruzkina

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 5,84 KB

9. SORRERA(39-59)Franco, konspiratzen aritu zen II.Errepu zehar Mola eta beste jeneral batzuekin batera, sistema demokratikoarekin amaitzeko asmoz. 1936an Gerra Zibila hasi zen estatu-
Kolpe saiakeraren porrotaren ondoren, eta 1939ko apiri 1ean nazionalen garaipenarekin bukatzean, ordurarte Francok diseinatutako estatua martxan jarri zen.

Estatu berrian, ordena militarren esku zegoen eta goikarguetan ideologia frankistako jendea baino ez zegoen. Nazioartean, Alemania eta Italiaren babesa izan zuen, eta Aliatuek ez zioten traba handirik jarri. Barnean, eskuindarren babesa izan zuen hasieratik eta laster eskuratu zuen monarkikoena. Elizak altxamendua justifikatu zuen. Gurutzada Santua bezala, beraz pribilegio handiak eskuratuko ditu, estatuarekin lotura estua baitzuen sistema nazionalkatolizistan.

Frankismoak ez zuen prinztipio ideologiko zehatzik, botere autoritarioa baten inguruan eraiki baitzen, baina 3 izan ziren bere iturriak: Falangea/faxsi), Karlismoa (antikom) eta Eliza Ultrakontserbadorea (katol), Mugimendu Nazionala izeneko indar politiko berria gorpuztu zutenak.

Politikoki, helburua dena kontrolpean izango zien diktadura lortzeaa zen, eta asmo horrekin instituzionalizazioa gauzatu zen (38-67): La forua, Espainolen forua, Erreferen legea.
Gorteak eratzeko legea, Estatu burujabetza ondorengotza eta Estatu Lege Organikoa onartu ziren, baita Mugimendu Nazionala indar bakarra bezala sendotu ere, FET alderdi bakarra zelarik.

Sozialki, erregimenak talde desberdinetan babesa izan zuen: militarrak, apaizteria, lur-jabe ertain eta handiak, penintsula erdiko nekazariena, eta baita hiriko erdiko klaseena ere. Azken hauek ez ziren asko, eta Franco babestu zuten egonkortasunaren alde zeudelako, ez bere ideologiarekin bat egin zutelako.

Ere horretan, frankismoaren lehen urteetan (39-50) zapalkuntza politikoa izugarria izan zen, pentsamoldea imposatu nahi baitzuten, eta milaka espetxeratu, erbesteratu edo exekutatu ziren. Erregimenak kontrol ideologiko zein sozial zorrotza gauzatu zuen, eta intelektual gehinek alde egin behar izan zuten, diktadura kritikatzea larri ordaintzen baitzen.

Nazionartean, Hitleri lagundu zion, baina gerran neuktraktasuna deklaratu zuen. Hala ere, AEBk zein NBEk bakartzea erabaki zuten, eta herrialdea isolatuta geratu zen. Ondorioz, autarkia ezarri zen, ekoizpen guztia estatuaren menpe zegoen, eta gosea nagusitu zen, errazionamendua ezarriz.

Oposizioari zegokienez, indar gutxirekin zebilen, Alderdi politikoak erbestera eta klandestinitatean igaro ziren, baina lehen urteetan zaila izan zen egoera. Unibertsitateetan protestak izan ziren, eta langile-mugimenduak grebetara deitu zuen, Guardia Zibilaren aurka zebiltzan gerrillak ere harrapatu eta fusilatu egin zituzten gehienak.

Ondorengo hamarkadan (50-59) erregimena sendotu egin zen, batere nazioarteko egoerak bultzatuta. Izan ere, gerra hotzean Francoren antikomunismoak AEBrekin ituna ahalbidetu zuen.

Gainera, Vatikanoarekin Konkordatua egin zen, konfesionaltasuna lortuz Elizari pribilegio handiak emanez. Era horretan, erregimena ireki eta nazioarteko onespena lortu zuen, 1955ean NBEn sartuz.

Oposizioa pixkanaka berrantolatzen joan zen, baina oraindik ere ez zuten indr askorik eskuratu. Protestez gain, aipatzekoa da EH ETA talde terrorista sortu zela.

Ekonomikoki, AEBrekin akordioak industria goratu zuen, eta autarkia bukatu zen azkenean. Horretarako falangisten politika ekonomikoa baztertu zen, porrota izan zelako eta horien ordez Opus Deiko teknokratak arduratu ziren, euren arloan adituak zirenak.

Ekonomiaren liberalizazioa bultzatu zuten, austeritatean oinarrituz; gastu-publikoa murriztu, pezeta debaluatu eta kanpo-inbertsioak sustatu ziren. Ondorioz, kanpo-diru sarrerak igo ziren, baina bultzatutako zerga-eigoeraren bidez barneko sarrerak ere igo ziren. Era horretan, egoera ekonomikoa hobetu zen, baina jende askok emigratu behar izan zuen.


Entradas relacionadas: