Estatuaren lege organikoa

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 7,65 KB

Kokapena

.Aurrean dugun dokumentu hau, historikoa da, lehen mailako dokumentu juridikoa, izan ere, lege frankista baten aurrean gaude, eta horrekin batera eduki politikoa du. Honen egilea Francoren gobernua zen, errepublikaren aurkako konspirazio militarrean parte hartu zuen eta Gerra Zibila aurrera joan ahala botere guztiak eskuratu zituen. 1936eko irailaren 28an jeneralisimo izendatu zuten eta baita diktadore.

.Legea BOE-n argitaratu zen, beraz publikoa zen eta batez ere Fronte Popularraren aldekoei zuzenduta zegoen. Dokumentuaren helburua Gerra Zibilaren ondorengo errepresioaren bermea eman eta aurkari politikoak suntsitzeko lege bat egitea zen.

.Gerra Zibila bukatu baino 2 hilabete lehenago, nazionalak garaipena hurbil ikustean.

Analisia

.Dokumentuaren ideia nagusia errepublikari leial mantendu ziren guztiak (alderdiak, sindikatuak, pertsonak…) suntsitzea da.

.Lehenengo bi paragrafoetan, bi ideia ageri dira. Alde batetik, legearen helburua agertzen da, hots, “matxinada gorria” suntsitu “beharra”, eta bestetik, zigorrak ezartzeaz arduratuko diren

epaitegien osaketa agertzen da.

.Lehenengo bi artikuluetan “erantzuleak eta erantzunkizunak” agertzen dira. Batetik, lehenengo artikuluan zein ekintza mota eta noiz egindakoak izango diren zigortuak irakur genezake. 

.Bestetik, hurrengo artikuluetan, 2. Eta 3. Artikuluetan, Fronte Popularra osatu zuten taldeak eta euren aliatuak debekaturik geratzen direla, eta eskubide eta ondasun guztiak galtzen dituztela irakur genezake.


Testuingurua

.II. Errepublikan gatazkak egon ziren ezkerraren eta eskuinaren artean. Eskuinarrek bi urteko erreformistako erreformen aurka zeuden eta Sanjurjada porrot egin zuen. Beste aldetik, ezkertiarrak, 1934ko iraultzan indarkeria nagusitu zen eta zapalkuntza itzela izan zen. Espainan militarren liskarrak ugaritu ziren.

.Fronte Popularrak hauteskundeak irabaztean, Estatu Kolpea etorri zen eta honekin Gerra Zibilaren hasiera. Ezkerra eta eskuina 3 urtez borrokatu ziren. Atzegarai frankistak ikaragarri zapaldu zituen gorriak, milaka hilketa egon ziren.

.Lege honetan erregimen frankistaren oinarri ideologikoak argi ikusten dira. Antiliberalismoa; alderdi politiko guztien debekatzea, alderdi bakarra (FET y de las JONS).

.Legea babes modura erabiltzen zen. Francoren ustez 1936ko altxamenduaren alde jarri ez zirenak matxinada militarrean parte hartu behar zuten. Ondorioz errepublikar asko kartzela berezietan egon ziren; zezen plasak, eskolak…

.Kontzentrazio esparruak baldintza txarretan zueden, beraz El Valle de los Caidos eraiki zen. 

Garbiketa ezarri zenean zapalketa profesionalak eta ekonomikoak egon ziren, askok egoera hauek sahiesteko erbestera joan ziren.

.Oso zaila da jakitea zenbatek jasan zuten Francoren zapalketa, baina lehen uneetan 250.000 preso egon ziren eta 50.000 fusilatu.

.Lege honekin politika errepresorea martxan jarriko zen eta honekin zuzenbide estatuaren bulnerazioa ekarriko zuen.

Garrantzia .Lege hau abiapuntu hartuta gauzatu zen Francok gidatutako zapaltzea eta garbiketa ideologikoa. Ere balio zuen aurkariak beldurtzeko tresnaz. Diru iturri handi izan zen errigimenarentzat, zigortutakideen ondasunak eskuratzen zituztelako.

.1934tik aurrera irudia leuntzen saiatu zen eta lege honen kausak eta zigorrak bigundu ziren.

Francok ez zuen barkamen-politikorik egin eta orduko gorabehera batzuk konpondu gabe daude oraindik. Ildo horretatik, Memoria Historikoaren legea izan daiteke konponbideetako bat.


Kokapena

.Aurrean dugun dokumentua Nazio-
intereseko industriak babesteko legearen zati bat da. Lehen mailako testu historikoa da, juridikoa eta eduki ekonomiko-soziala du. Testua publikoa ere bada, eta hartzaileak espainiarrak dira, baina bereziki industrian interesa dutenak. .Testuaren egileak, Francisco Francok eta haren gobernua izan ziren, eta Frankok legea berretsi zuen. Testuaren helburuari dagokionez, nazioaren intereseko industriaren laguntza, lur-jota zegoen ekonomiaren egoera hobetzeko. .Garaiari dagokionez, Gerra zibila bukatu eta 6 hilabete beranduago (ekonomiaren egoera larria gosea eta miseria nagusitu zen), 1939ko urriaren 25ean, BOE-n argitaratutako lege bat aztergai dugu.

Analisia

.Testuaren gai nagusia, nazioaren intereseko industriak bultzatzeko eta politika ekonomiko autarkikoa babesteko lege baten beharra da. .Bigarrenik, Espainiak ekonomia askatasuna eskuratu behar du. Eskaera horren alde egiteko gurutzada loraitsua bizitzatako esperientziaren argudioa erabiltzen da. Estatuak interes bereziko industriei lagundu behar ziela defendatuz. .Artikuluei dagokionez, 1.Artikuluan, industria aukeraketan aintzat hartu behar ziren irizpideak zehazten dira. 2.Artikuluan, enpresei eskaini behar zitzaien abantailak finkatu ziren; nola, lantegia jartzeko behar ziren lurrak desjabetzeko gaitasuna, edo zergak murriztea. Ere, kapitalak estatuaren %4ko bermea eskuratu ahal izatea edo tresneriaren inportazioei muga-zergak murriztea. 3.Artikuluan, laguntza honen trukez, Espainiako estatuak esku hartu ahal izango du intereseko industrietan. Horretarako, kontu-hartzailea eta ordezkaria izendatu. Azkenik, 6.Artikuluan enpresak behien martxan jarrita, Estatuaren laguntzatik kontroletik askatzeko aukera izendatu zuten.

Garrantzia .Politika autarkikoaren ondorio larriak luze iraun zuten. Nahiz eta politika horrek zenbait sektore sustatu, enpresak ez ziren lehiakorrak izan eta estatuaren laguntzarekin biziraun ziren. .Ekonomia kontrabatzeak, burokrazia eta ustelkeria eragina izan zuten, gehienak gosea pasatzen zuten bitartean, gutxik ziren etekin handiak lortzen zituztenak. 


Testuingurua

.Gobernu frankistak politika autarkikoa zuen, hau da, bere burua aske zuen ekonomian.

Espainaren ahalmen ekonomikoa goraipatu zen. Ekonomia kontrapezu euki nahi izan zuen eta honek burokrazia eta ustelkeria gora egitea egin zuen. Horrela hasi zen, interbentsionismoaren, ustelkeriaren eta autarkiaren aldia, 1959 urtera arte egon zena indarrean.

.Estatuak prozesu ekonomikoetan hainbat neurri hartu zituen. Inportazioak mugatu ziren, oinarrizko produktuen produkzioa eta salmenta kontrolatu zen eta errazionamendua ezarri zen, honek merkatu beltza ekarri zuen. Prezioen kontrolagatik, premiazko produktuak garestitu ziren.

.Ondoren, politika industriala etorri zen, naziorentzat garrantzitsuak ziren politikak babestu eta kontrolatu behar ziren. Horretarako lege hau atera zen. Industria batzuk aukeratu eta onura eman zuten. Eta onuren truke Estatuak horretan inbertituko zuen. 

Industria bultzatzeko sektore publikoa indartu behar zen.

.Produktuak ez ziren lehiakorrak izan baina estatuari esker bakarrik iraun ziren. Hala nola, CINE edo RENFE enpresek nazionalizatu ziren, hauen helburua, buruaskitasun ekonomikoa lortzea eta kanpo harremanak eta trukekak sahiestea zen.

.40.Hamarkada oso gogorra izan zen, ez zen aurretiko bizi maila berreskuratu eta politika ekonomiko autarkikoak susperraldia eragotzi zuen.

.Azkenik, Espainiaren garapena ostopatzeko 3 arazo nagusi egon ziren; Lehenengoa, autohorniketa oso zaila zela Espainiak ez zituelako funtsezko baliobideak, nola energia edo lehengaiak. Bugarrena, lehengairik ez zegoenez babestutako produktuak garestitu ziren. Gainera nekazaritza ekoizpena jaisti zenez, elikagaiak urritu ziren eta inflazioak gora egin zuten. Eta azkena, bizi maila txarragoa zela, prezioak igo ziren eta gosea nabarmena zen. Gutxi batzuk ziren ondo bizitzen zirenak.

Entradas relacionadas: