Estatuaren lege organikoa

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 6,9 KB

9. Gaia: DIKTADURA FRANKISTAREN SORRERA (1939 - 1959)

1.- POLITIKA1939ko apirilaren 1ean amaitu zen gerra zibila eta frankismoa ezarri zen Espainian 1975 arte. Altxatu ziren tropa guztiak bateratu eta buruzagi bakar baten bidez biltzea erabaki zuten, bai gerrako eta ondorengo gobernua bermatzeko. 1936ko irailean Franco jenerala aukeratu Estatuko Gobernuburu. Hasieratik sistema politiko gisa faxismoa onartzearen alde zegoen.Bi sistema zituen eredu: Hitlerrena eta Mussolinirena.Bi diktaduretatik bi ezaugarri hartu zituen: 1.Bere burua definituko zuen titulua asmatzea (Caudillo), Italian “Duce”, Alemanian “Führer” bezala. 2.alderdi bakar batean biltzeko erabakia hartzea,(Falange).

Francoren errejimenak errepublikaren ideia eta monarkiaren berrezarpena baztertu zituen. Lehenengo, parlamentuaren sistema demokratiko eta konstituziogilea deuseztatzea erabaki zuen. Hurrengo erabakien artean alderdi politikoak eta erakunde sindikalak debekatzea egon zen, grebarako eskubidea eta adierazpen-askatasuna kendu, alderdi politiko bakarra (FET-JONS) osatu zen eta autonomia-estatutuak ezeztatu.Francok sistema totalitarioa ezarri zuen.

1.1.-Espainiaren jarrera Bigarren Mundu GerranBigarren Mundu Gerran Espainiaren jarrera aldakorra zen. Ez zuen inorrekin haserretu nahi. Teorian alemaniar eta italiarren aldeko ageri zen, baina ofizialki neutral deklaratu zen. Denbora hartan Espainia ia sartu zen gerran, Franco maiz hitzegin baitzuen Mussolini eta Hitlerrekin; azkenean EEBBkin eta Britainia Handiarekin zituen merkataritza akordioak, aleman eta italiarek eskainitakoa baino garrantzitsuagoak ziren.Boluntarioak zirelaren aitzakiarekin “Dibisio urdina” bidali zuen errusiarren aurka 1941ean, baina EEBBak gerran partea hartzeak, berriro Espainia neutraltasunera itzultzea bultzatu zuen.1945ean San Franciscoko konferentzia batean, demokrazian aurkako izateagatik, ez zuen NBEn sartzea lortu. Nazioarteko giro hura hondatzen hasi zen eta, 1947az geroztik Espainiak Gerra Hotzari esker bere egoera hobetzea lortu zuen.

Bigarren Mundu Gerra amaitu zenean Francok, isolamendua saihesteko asmoz, irekitasunaren aldeko joera zuten lege hauen bidez bere ospea hobetzen saiatu zen. 1947an onartutako “Estatuaren Buruzagitzaren Ondorengotzari buruzko legea” arabera Espainia erresuma gisa definitu zen, monarkia berrezarriz (erregerik gabe). Francok, bere karguari biziarteko izaera eman zion eta errege titulua izango zuen ondorengoa izendatzeko eskubidea bereganatu zuen.

1.2.-Erregimenaren sendotzea (1947 – 1956)Bigarren Mundu Gerraren ostean sortu zen egoera politikoa bi bloketan banatu zen: kapitalismoa eta komunismoa,Francoren mesederako izan zen. 1947tik aurrera Mendebaldeko herrialdeek erregimen frankista buruz zuten iritzia aldatu zuten. Hasieran demokraziaren aurkakoa izateagatik baztertua izan bazen ere, momentu hartan kontutan hartu zuten Espainia komunismoaren aurkako herrialde bat zela, eta horrek pisu handiagoa izan zuen erabakitzeko orduan. EEBBentzat Espainia lurralde interesgarria zen etorkizunean izan zezaketen gerrarako puntu estrategiko gisa. 1950ean Estatu Batuen Marshall Plana-ren barnean mailegu bat eman zitzaion Espainiari eta NBE-ren ebazpen berri batek erakunde hauetako kide ziren herrialdeei Espainiarekin harremanetan jartzeko aukera eman zien. Erregimenaren onespenaren seinalerik nagusienak 1953 Vaticanoarekin eta Estatu Batuekin sinatutako hitzarmenak izan ziren.

Vatikanoarekin sinatutako konkordatuak Francoren erregimena onartzen zuela adierazi zuen eta nazioarteko onespena eman zion herrialdeari. Eliza katolikoak indar handia zuzenbide eta hezkuntzaren esparruetan. Erregimenaren legitimitatearen eta Espainiarrei emango zitzaizkion laguntza ekonomiko eta militarren truke, EEBBk komunismoaren aurkako puntu estrategiko gisa Espainian zenbait base militar lortu zituen; Zaragoza ,Morón...Isolamendu egoera hori 1955ean, Espainia, Panamak eskaturik, NBEk herrialde kide gisa onartu zuenean amaiera eman zitzaion.


Entradas relacionadas: