Estatuaren lege organikoa 1967

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 6,73 KB

Testuinguru historikoa

1939an, Gerra Zibilari bukaera eman zioten frankistek, hauek erabilitako armadaren indarrak errepublikanoak zapaldu zituenean. Orduan hasi zen 1975era arte iraungo zuen diktadura frankista. // Urte horietan zehar Francoren eta Mugimendu Nazionalistaren nahiak bete ziren estatuan, baina horien erregimen totalitario-faxistak Espainia nazioartetik at geratzea eragin zuen. Nahiko egoeralatza igaro zen lehenego urte horietan, bereziki ekonomia arloan. // Dena den, pixkanaka-pixkanaka, estatua nazioarteratzen hasi zen eta egoera hobetuz joan zen. Horrela hasi ziren erregimenaren aurkako lehenengo mobilizazioak
. Egoeragatazkatsu horri aurre egiteko, buruzagiak hainbat lege atera zituen baina ez zen izan 1967an Lege Organikoa atera zuen arte, guztia berriro bere menpe izatea lortu zuela. /// Hasieran legeak haren helburua bete arren, ideologia ezberdinen artekogatazkak areagotu ziren diktaduraren azken urteetan. Diktadura buruzagia hil zenean bukatu zen; orduan, berak izendatutako Juan Carlosek hartu zuen estatuaren zuzendaritza, monarkiakonstituzionala ezarriz.

Testuaren garrantzia

Testu honek berebiziko garrantzia du frankismoarenoinarria izanez, diktadura garaian zegoen estatuarenkonfigurazioa zehazten baitu. Lege Organiko hau garai hartan zegoen konstituzioarenaurka doa, botere banaketa eta eskubide guztiak kontuan hartzen ez baititu. Horretaz gain, gaur dugun dinastiaborboikoarenarrazoia da; 14.Artikuluan aipatzen den moduan, Francok Juan Carlos Borboikoa izendatu baitzuen haren ondorengo izateko. /// Laburtzeko, Lege Organiko honek garai totalitario eta faxistaren oinarriak adierazten ditu.

Entradas relacionadas: