Estatuaren lege organikoa
9. Frankoren diktadura. Erregimenaren zutabeak.1.1Erregimenaren osagai ideologikoak: Nazionalkatolizismoa
Franco muturreko pentsaera nazionalkatolikoa izan zuen. Estatuak eta Elizak lankidetzan jardun zuten nazionalkatolizismoaren garapenean.
Militarismoa
Diktadura frankistarentzat garaipen militarraren erabilera funtsezko izan zen, kalea kontrolatzeko polizia armatua eta Guardia Zibila erabili zituen eta Espainia Europako estaturik polizialena izan zen.
Ultranazionalizmo zentralista
Militar garaileek eta Falangek sentimendu centralista nabarmesa zuten, eurek mendean hartutako Errepublikak onartu egin baitzituen katalanen eta euskaldunen eskakizun autonomistak.
Korporatibismo faxista
Doktrinaren arlon faxismoari jarraitu zion baina praktikan diktadura franquista kapitalista izan zen, jabetzaren printzipio liberala onartuz. Liberalismoaren aurkako ideologiari jarraituz, frankismoak ukatu egin zuen alderdi politikoen sistema, eta alderdi bakara ezarri zuen, Falange Española Tradicionalista y de las JONS.
1.2Erregimenaren gizarte osagaiak: Falangea
Franco ez zen inoiz benetako falangista izan baina Falangea ondo erabiltzen jakin zuen Primo de riveraren irudia erabiltzen zuen programa jartzeko. Flangek, erregimenak iraun zuen bitartean, ordezkariren bat izan zuen Francoren ministroen artean baina lehengo urteak igaro ostean garrantzia galtzen joan iren.
Eliza
Frankismoak eta Katolikoak lgundu zioten eta batak veste justifikatu nahi izan zuen. Francok elizako goi karguak kontrolatzen zituen eta Elizak berriz hezkuntza sistema. Elizak botere handia lortu zuen; ongizate ekonomikoa, benetako gizarte agintea…
Armada
Militarrek 1939tik 1945era indar handiena eduki zuten. Eragina izan zuen diktadorearengan baina Franco bere alboan zeuzkan Alonso Vega jenerala eta Carrero Blanco almiranteak nortzuk aholkuak ematen zioten. Gerra zibileko kideek arazoak sortzen zituzten, koroa berrezarri nahi zutelako.
Oligarkia, nekazariak eta burgesia txikia
Lur-jabe handiak, industria enpresaburuak etab. Frankismoari laguntzen zioten. Erdiko klase oso ugaria zen eta onartu zuten askatasun politikorik ez izatea ongizate militarraren truke. Katalunian eta gaurko EAEn aberasturiko burgesi txikiak pozik zeuden Frankismoarekin. Propagandako eta hezkuntzako mekanismoak erabat kontrolatuta zeuzkaten.
1.3 Estatuko lege nagusiak. Lanaren forua
1938an lan-munduko harremanak eta estatuko euskarriak ezarri ziren. Derrigorrezko sindikatu bakarrak Falangearen esku zeuden
. Gorteak eratzeko legeak
1942an: “Herriak Estatuaren lanetan parte hartzeko” deia egin zuten, horretarako ordezkaritza ganbera sortu zen, gorteetako prokuradoreek osatutakoa.
Itxura liberaleko legeak
1945ean Francok Espainolen Forua argitaratu zituen erregimena makilatzeko, eskubideak mugatuak ziren. Erreferendumaren legea: sufragio unibertsala zegoela erakustea zen. Estatuko burutzako ondorengotzaren legea, tranparik handiena zen, onetsi zuten. Espainia “erresuma” zen tradizio monarkikoa kontuan hartzen badugu. Franco ondorengoa izendatzeko eskubidea hartu zuen
. Diktadura finantzatzeko legeak
Francok mugimendu Nazionaleko Printzipioen legea aldarrikatu zuen. Lege horrek doktrina falangista erakundeetan sartu zen eta FET alderdi bakarra zela adierazi zuen. Erreferendum faltsua egin ondoren estatu buru eta gobernu buru karguak banandu egin ziren. Zazpi lege nagusiek ez zituzten pertsonen defentsa eta segurtasun juridikoa bermatzen. Gainera Estatu demokratikoaren printzipioak, aginte banaketa edo bizitza judizial normalizatua, baztertuak ziren.
(2 Erregimenaren bilakaera: gerraostea. 2.1Zapalkuntza politika eta soziala. Kanpoko harremanak: Ardatz faxistarekiko lotura.
Espainiak konpromisoa zeukan potentzia faxistekin. 1939an Alemaniaren eta Espainiaren arteko adiskidetasun ituna sinatu zuen Franco Hitlerrekin. Espainia ez zen Bigarren Mundu Gerran sartu. Hendaiako Mugan, 1940an, izan zen Franco eta Hitlerren arteko bilera. Bilera hartan ez zuten akordiorik lortu: Espainiak gerran parte hartzeko eskaturiko ordenei buruz.
Neutraltasuna
Francok hobetu nahi zituen aliatuekiko harremanak, Gomez Jordana anglolioan eman zuen Atzerri arazoetako zorra.
Nazioarteko isolamendua
Gerra amaitu baino lehen, AEB erakunde militarrak eta Francoren erregimenaren artean hurbilketa egon zen. Alemaniak eta Italiak gerra amaitu ondoren bere ezaugarri faxistak ezabatu nahi zituzten. Francok gobernu berria eratu zuen. Frantziako muga itxi zen eta NBEk kondena-ebazpena eman zioten. Blokeo diplomatiko eta ekonomiko arindua ezarri zion Espainiari. AEBko enpresak interesak zituzten Espainian. Berrogeiko hamarkadan isolamendua NBEtik kanpo zegoen.))
2.2Politika ekonomikoa: autarkia. Gerraren ondorioak
Gerra amaitu zenean suntsipen handiak egon ziren bonbardaturiko hiri-inguruetan. Errepideak alferrik galdu ziren. Trenbide-lineek eta zentral elektrikoek kalte larriak izan zituzten. Nekazaritzak eta abeltzaintzak %25eko murriztapena izan zuen. Industria-sektoreak narriadura askoz ere txikiagoa izan zuen. Gerrako bi taldeek konfiskazioak egin zituzten; ontzi-kanpainak atzerriko portuen babesa zeukaten. Nazio produktuaren ekoizpenak %25 murriztapena izan zuen.
Gosearen urteak
Gerra finantzatzeak hondamendia ekarri zion herri-ogasunei; eta hauek zorpetu ziren Italia eta Alemaniarekin. Pezeta %50an urritu zen. Inflazio erraldoia zegoen. Demografia suspertzen ari zen, jaiotza-tasa igo zen eta hilkortasuna murriztu zen. 1939-1942 urteetan, gose handi zegoen eta janari-hondakinak jan behar ziren.
Errazionamendua
Merkatu beltza sortu zen, janari urriak modu bidezkoan eta zentzuzko prezioetan banatzeko sortu zen. Ustelkeria orokorraren eraginez merkataritza-sare paraleloan hedatu zen. Burokrazia erraldoia sortu zen. Ustelkeriako nagusiak erregimenari atxikitako, taldeak erabiltzen zituzten fondo publikoak erabiltzen zituztenak.
Autarkia eta ekonomiako sektore publikoa
Industrializazioa sustatzeko gobernuak sektore publiko indartsu bat sortu zuen: Industriako Nazio Erakundea (INE). Telefono komunikazioak, aireko garraioa eta meatze-ustiapenak nazionalizatu egin ziren. Erregimenak herrilanak sustatu zituen. Erregimenak ere egin zuen industriaren aldeko apustua. Hamarkada osoan ia ez zen egon hazkunderik.
Frankismoaren aurkako politikoa
Nazioarteko egoeraren bilakaera barruko politikan islatu zen. Francoren buruzagitza finkatu egin zen. Joan Borboikoak Lausanako manifestuan berrezarkuntza monarkikoa eskaini zuen. Erregimenak erraz kontrolatu zituen oposizioaren erasoak, Guardia Zibilak gogor borrokatu baitzuen. Erbesteko oposizioak 1947an Bizkaiko 3.000 langile grebara atera zituen. Francoren aurkako erresistentziako langileen mugimenduaren abiapuntua zen.
3 Erregimenaren bilakaera. 3.1Kanpo harremanak. Gerra hotzeko testuingurua
Gerra hotza hasteak nazioarteko elkarteak erregimenari onartzeak erraztu zion. EB eta aliatuek frankismoa laguntzat hartzea nahi zuten. 1948an Frantziako muga ireki zen, merkataritza-hitzarmenak sinatu zen eta nazioartean Frankismoarekiko giro hobea egon zen. Nazio demokratikoaren elkartzeak ez zuen onesten Frankismoaren izaera autoritarioa. Erregimenaren nazioarteko onarpenak bi gertakari sinbolizatu zituzten: akordioak eta Vatikanoarekiko konkordatua.
Akordioak Amerikako Estatu Batuekin
AEB-ekin 1953an sinaturiko akordioak honako hau adostu zuen: Elkarrizketa prozesua egotea. O Merkataritza-harreman diskretuak egotea, Teknikarien eta militarren bisiten ondoriozkoak egotea, Defentsarako eta diru-laguntzarako politika ezarri zen, Estatubatuarrak Rotan (Zaragoza) instalatu ziren. Estatubatuarrek errazionamendua ezabatzeko merkatu beltza desegin zuten. Errentagarritasun handiena Francok lortu zuen erregimenaren nazioarteko onarpenaren frogatzat erabili baitzuen.
Elizarekin konkordatuak
1953an Espainiak eta Vatikanoak konkordatua sinatu zuten. Erregimenak emakida eman zion Elizari eta honek babesa jaso zuen. Erregimenaren konfesionaltasun katolikoa eta eliza-
Forua berritu zuten. Elizari zuzkidura ekonomikoa egin zioten eta irakaskuntzaren arloan eskubide asko zeuzkan. Elizak estatuaren diru-laguntza handia zuen.
3.2 Oposizioa : oposizioa eta gizarte mugimenduak
1955an NBEn sartu ondoren erregimenak barne-egonkortasuna hasi zuen. Erregimenak legeria zapaltzailea ezarri eta polizia kopurua handia eduki zuen.
Langileen mugimenduak
1951an langile mugimenduak errebindikazio-estrategia garatu zuen. 1956tik aurrera Espainiako ekonomiak zailtasunak sortu zizkion erregimenari. Alderdi komunista barruko oposizioko indar nagusia egin zen, ragin handia izan zuen sindikatuetan Unibertsitate-mugimenduak.
Ruiz-Gimenezek unibertsitateak ireki nahi zituen baina falangistek ukatu zioten. Lehenengo unibertsitate-krisi handiak tirabirak sortu zituen Falange eta sektore katolikoaren artean. 1956ko gertakariek Falangearen higadura politikoa agerian geratu zen. Unibertsitate-ikasleak politika frankistaren aurkaritzaren beso aktiboa zen.
Nazionalismoak
Katalunian eta Euskal Herrian nazionalismoa berpiztu egin zen. Gazte bilbotarrek, Euskadi eta Askatasuna (ETA) sortu zuten 1959an EH aurrerakuntza ekonomikoan eta immigrazioaren hazkunde nabarmenean oinarrituta zegoen. Sabino Aranaren abertzaletasuna Francoren diktadurari galera eman zion Marxismoaren aurka zihoan.
3.3Ekonomia. Irekiera ekonomikoa
Autarkiak desegite sintoma larriak ekarri zituen. 1951an Merkataritzako Arburúa, ministro berriak , merkataritza-interbentzionismo zurrunaren ikuskapen moderatua zen. Errazionamendua ezabatzean elikadura-produktuen prezio-askatasuna dekretua aldarrikatu ziten. Aldaketaren faktoreak AEB-ko diru laguntzak laster nabaritu ziren industrian. Industria-hazkundea iraunkorreko aldia ireki zuen.