Estatuaren erronkak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 5,47 KB

DIKTADURAK:


Diktaduretan, pertsona edo talde bakar batek ditu estatuaren botere guztiak. 


Maiz, pertsona horiek bortizki bereganatzen dute boterea. Hortaz, herritar gehienek ez dute gobernuan parte hartzen. 


Gobernuak ez ditu giza eskubideak aitortzen; berak ematen dituen legeak soilik errespetatzen ditu.


Gobernuak zapalkuntza erabiltzen du oposizio politiko oro ezabatzeko. Herrialde askotan daude. Diktadura estaliak. Gobernuaren kontrako alderdiek hauteskundeetan parte harzten dute baina emaitzen iruzur egiten da botoak ez eskuratzeko.


MONARKIAK ETA ERREPUBLIKAK:


Estatuburutzat errege bat duten estatuak dira monarkiak.


Bi motatako monarkia demokratikoak daude: 


  • Monarkia konstituzionala, monarkak gobernu zereginetan parte hartzen du.

  • Monarkia parlamentarioa, monarkak gobernu zereginik egiten ez badu. 


Esaterako Espainia.

Estatuburutzat presidente bat duten estatuak dira errepublikak. 


Bi motatakoak izan daitezke errepublika demokratikoak: 


  • Errepublika parlamentarioa, parlamentuak aukeratzen badu estatuburua, eta estatuburua eta gobernuburua ez badira pertsona bera.

  • Errepublika presidentzialista, estatuburua eta gobernuburua pertsona bera badira eta herritarrek zuzenean aukeratzen badute estatu-burua. 

Esaterako, Estatu Batuak.


Entradas relacionadas: