Estatuaren Egitura, Botere Banaketa eta Globalizazioa
Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia
Escrito el en
vasco con un tamaño de 12,88 KB
II. ZATIA: ESTATUA
Estatuaren Barneko Botere Politikoaren Banaketa
Morfologia
Estatuaren barneko botere politikoaren banaketa aztertzeko, hainbat alderdi hartu behar dira kontuan:
1. Gobernu Forma
Botere gorenaren jardueraren eta antolaketa moduaren forma da.
- Errepublika
- Monarkia
Nafarroako Datuak: Monarkiaren gaineko Kontsulta
Nafarroako Legebiltzarrak monarkiaren gaineko kontsulta eskatu du. Nafarroako Legebiltzarreko bozeramaile batzordeak erreferenduma eskatu zuen astelehenean, monarkia edo errepublika herritarrek hautatu dezaten. Ezkerra alderdiak abiatutako iniziatiba Geroa Baik, EH Bilduk eta Ahal Duguk babestu dute. UPN, PSN eta PP alderdiak, berriz, aurka agertu dira.
2018ko ekaina
"La Junta de Portavoces del Parlamento de Navarra ha aprobado hoy una declaración institucional que pide la celebración de un "referéndum vinculante" en España para que la ciudadanía decida si quiere una Monarquía o una República como modelo de Estado."
2. Gobernu Sistema
Erabaki publikoak hartzeko prozesuaren gaineko kontrolen eta erantzukizunen funtzionamenduaren antolaketa forma da. Estatuaren botereen arteko harremana (legegilea-exekutiboa) aztertzen du.
Biltzar Sistema
- Hautesleek botoak eman eta, behin legebiltzarra osatuta dagoenean, biltzarrak exekutiboko kideak hautatzen ditu.
- Beraz, parlamentua osatzen duten alderdi guztietako kideek osatuko dute gobernua.
- Kasu honetan, 7 kidek osatzen dute gobernua. Eta gobernu horretan hartzen diren erabakiak aho batez hartu behar dira.
- Exekutiboko kide bakoitzak ministerio baten ardura hartuko du; beraz, Suitzan zazpi ministerio daude.
Sistema Presidentzialista
- Hemen aurkituko dugu bi botereen (exekutiboa-legegilea) arteko harremanik ahulena; autore askoren arabera, bien artean ez dago harremanik. Hautesle batzuek biltzarra aukeratzen dute, eta beste batzuek presidentea.
- Presidentea, erantzukizun politikoa duen bakarra, izango litzateke bai estatu buru eta baita exekutibo buru ere.
- Presidenteak beto eskubidea ere badu.
- Sistema presidentzialistetan ‘impeachment’ prozedura izango dugu, hau da, presidentearen epai politikoa.
- Hau konstituzioaren kontrako jardueraren bat egin denaren susmoa badago, honetara jotzen da.
Sistema Parlamentario Monista
- Hemen izango dugu botere legislatibo eta exekutiboaren arteko harremanik estuena.
- Horregatik, sistema honetan esaten da gobernuak biltzarraren konfiantzaz jarduten duela.
- Legebiltzarraren konfiantzaren adierazle ez da soilik inbestidura bozketa, beste bi bitartekari daude: konfiantza mozioa eta zentsura mozioa.
- Zentsura mozioa parlamentuak aurkeztuko dio lehendakariari, eta onartuz gero, kargugabetuak izango lirateke.
- Konfiantza mozioaren kasuan, berriz, presidenteak aurkeztuko du bere burua, hau da, berarengan konfiantza duten ala ez adierazten dute.
Inbestidura: Desberdintasunak EAE eta Estatu Espainiarraren artean
- EAE: Alde edo abstenitu. Lehen bozketan gehiengo absolutua, bigarren bozketan gehiengo sinplea.
- Estatu Espainiarra: Alde edo aurka.
Sistema Parlamentario Dualista (Sistema Semipresidentzialista)
- Hautesleek bi hauteskunderen bidez biltzarra eta presidentea aukeratzen dituzte; baina, hemen exekutibo eta legegileen artean lotura handiagoa dago.
- Gobernuburuak ministerioak izendatu eta kargugabetu ditzake, eta ministroek ministerioak zuzenduko dituzte. Sistema semipresidentzialistan bi gobernuburu daude: batetik, gobernua eta gobernuburua, eta bestetik, estatuburua (presidentea).
3. Erregimen Politikoa
Erregimen politikoa estatuaren eraketa, aginpidea eta gobernua zuzentzen dituzten lege eta arauen multzoa da. Sistema politikoaren ataletako bat da.
- Demokratikoak
- Ez-demokratikoak: Autoritarismoak eta totalitarismoak.
Adibidea: Egunkariaren Kasua
2003ko otsailean, Espainiako Audientzia Nazionaleko Juan del Olmo epaileak Euskaldunon Egunkaria —euskara hutsean argitaratzen zen egunkari bakarra— itxiarazi zuen, ETAren tresna izatea leporatuta, eta Egunkarian zuzendaritzako kide edo arduradun ziren hamar lagun atxilotu zituen, ETAri loturik izatea egotzita.
2010ean plazaratutako epaiarekin jakin zen Egunkaria ixteko eta hamar lagun horiek atxilotzeko neurriak inolako oinarririk gabekoak izan zirela, eta ETArekin loturarik ez zutela ez batak, ez besteek.
Egunkariaren Kasua: 2010eko Sententzia
2010eko sententziak honakoa adierazi zuen:
"el cierre del diario no tenía habilitación constitucional directa y carecía de una norma legal especial y expresa que la autorizara"
"tampoco se ha acreditado ni directa ni indirectamente que el periódico haya defendido los postulados de la banda terrorista, haya publicado un solo artículo a favor del terrorismo o de los terroristas ni que su línea editorial tuviese siquiera un sesgo político determinado".
4. Estatu Forma
1. Estatu Bateratua
Botere politikoa zentro bakar batean dago eta modu hierarkiko batean egituratzen da. Agindu guztiak estatu zentraletik emango dira.
- Zentralizazioa: Estatu bateratu purua (banaketa administratiborik gabe, adibidez, Monako edo Vatikano Hiria) eta estatu bateratu zentralizatua (eskualdetan banatuta dago, baina botererik gabe; legebiltzar bakarra, gobernu bakarra, adibidez, Portugal).
- Deszentralizazioa: Estatu bateratu deszentralizatuan, botere politiko lokalek deszentralizazio administratiboa edota politikoa jaso ditzakete.
Deszentralizazio Administratiboa eta Politikoa
- Deszentralizazio administratiboa: Programa publiko batzuen exekuzioa onartu egiten zaie botere politiko lokal horiei. Langabetuei zuzenduriko programak, adibidez. Hortaz, estatu zentralak bideratu eta garatutako politiken egokitzapena ez da soilik.
- Deszentralizazio politikoa: Espainiako estatua aipatu dezakegu, autonomien estatua.
2. Federazioa
Estatu federala eta estatu konfederala bereizten dira.
Estatu Federala
Botere zentral bat eskumen federalaz arduratzen dena da, eta beste eskumenak estatuen, probintzien edo kantoien esku daudenean. Kasu honetan, estatuak edo probintziak edo kantoiak ez dira independenteak, erakunde federalaren menpe daudenak dira.
Federalismo Motak
Federalismoaz hitz egiten dugunean, hainbat tipologiaz ari gara, eta bi federalismo mota bereiz ditzakegu:
- Simetrikoa: Estatu federatuek dituzten eskumenak berdinak dira. Adibidez, AEB.
- Asimetrikoa: Estatu federatuen artean desberdintasunak dituzte eskumenei dagokienez. Adibidez, Kanada (Quebec).
Estatu Konfederala
Estatu konfederala osatzen duten estatu guztiak subiranoak dira. Estatu subirano hauek hitzarmen bat osatu dute. Estatu bakoitzak bere armada du. Suitza XVIII. mende bukaera arte konfederazioa izan zen, Suedia eta Norvegia, Konfederazio Germanikoa, Amerikako estatu konfederatuak… Serbia eta Montenegro (2002-2006).
Estatuaz Gaindiko Erakundeak: Postestatalismoa?
Konfederazioak
Autore batzuen arabera, konfederazioak ez dira estatu mota bat, aldez aurretik egituratutako estatu desberdinen arteko batura izango litzatekeelako.
Gaur egun: Arabiar Emirerri Batuak Persiar Golkoaren ertzeko bederatzi printzerrietako zazpi hartzen ditu (monarkia absolutuaren federazioa?).
Berez, konfederazioa lege batzuk partekatzen dituzten estatu burujabeen batasuna da. Interes berdin batzuengatik elkarturik, atzerriko ordezkapenak, atzerriko merkataritza eta diru bera erabiltzen dituzte.
Termino politikoetan, konfederazioa, atzerriko ordezkapen bakarra duten estatu subiranoen batasunari deritzo. Gaur egun, autore askok Europar Batasuna konfederaziotzat jotzen dute.
Adibideak: Estatu Independenteen Erkidegoa (EIE)
Estatu Independenteen Erkidegoa edo laburtuta EIE eskualde-erakunde bat da, antzinako 15 sobietar errepubliketatik 11 estatuk eratua Sobietar Batasuna desegin ondoren.
Eraketa-hitzarmenaren arabera (Minsk eta Alma-Ata), EIEk ez du nazioarteko nortasun juridikorik. Horregatik, berez EIE ez da nazioarteko erakunde bat.
Globalizazioa
Autore batzuen arabera, mundializazioaren fenomenoa ez da berria; 1450 eta 1500 urteen artean hasi zen.
1871-1914 bitartean izan zen mundializazioaren lehen urrezko aroa.
«Garai hartan bizitza ekonomikoaren nazioartekotasuna ia osaturik zegoen», idatzi zuen Keynes ekonomialariak.
XX. mendeko azken urteetan, areagotu baino ez da egin lehendik zetorren joera.
Ulrich Beck soziologoak (1998:55) esaten du globalizazioari buruzko bibliografian oinarrizko eztabaida dagoela: globalizazioa aurrera daramana logika nagusi bat den, edo, ordea, globalizazioa zenbait modutan aldeztutako eta azaldutako arrazoi ugari eta konplexuren ondorioa ote den.
Bi jarrera ageri dira: batzuen ustez kaltegarria da, besteen iritziz mesedegarria.
Batzuentzat, fenomeno guztiz positiboa da: ekonomia mundialak gizaki guztien ongizateari lagunduko diolakoan daude.
Globalizazioaren ikuspegi ezkorra dutenek haren ondorio ekonomikoak gaitzesten dituzte bereziki: desberdintasunak handitu eta pobrezia areagotu dituela diote (goseteak kontinente afrikarrean, ingurumenaren suntsiketa, gatazken handiagotzea…).
Globalizazioa Euskal Herrian
Lau dira Euskal Herrian globalizazioaren inguruan dauden diskurtsoak (Martinez, 2002):
- Egokitzapen-diskurtsoa: Globalizazio-dinamikei loturiko aurrerapen ekonomiko eta teknologikoa geldiezina dela uste dutenek sortutakoa da. Kontraesaneko emaitzak sortzen dituela onartzen bada ere, epe luzera bizi-baldintzak hobetuz joango direla eta etorkizunean bizimoduak horrelaxe jarraituko duela uste dute. Diskurtso-mota horrek globalizazioaren aldeko irakurketa positiboa egiten du, aurrerapena, teknologia berriak eta informazioaren ugaltzean oinarritutako elkar trukatze onuragarria goraipatuz.
- Ezintasunaren diskurtsoa: Globalizazioaren defendatzaileez fidatzen ez direnen diskurtsoa da. Haiek planteamendu onak zabaltzen badituzte ere (mundu batuago bat, ekonomia bakarra...), errealitateak bestelakoa erakusten digulako: dirua, merkatua eta kontsumismoa jaun eta jabe direla eta biztanleriaren gehiengoa ustezko onura horietatik kanpo uzten dutela. Prozesua gidatzen duten politika eta ekonomiako elitek egoera alda lezakete, baina ez dute nahi, eta elkartasun-talde sozial batzuek, GKEek, esaterako, baino ez dute egoera aldatzeko zerbait egiten.
- Itxaropenaren diskurtsoa: Globalizazio neoliberalaren aurkako iritzia izanik eta globalizazioaren ondorio negatiboez kezkatuta egonik, kontsumismo eta diru-materialismoaren aldean giza balio alternatiboak berreskuratu behar direla uste dutenen diskurtsoaren ezaugarria da. Behartsuenei lagundu, hezkuntza solidario berria sustatu eta GKEekin batera lanean aritu behar dela defendatzen dute, gaur egungo garapen ereduari eutsi ezin baitzaio.
- Antagonismoaren diskurtsoa: Beren burua kapitalismoaren kontrakotzat jotzen dutenen eta argi globalizazioaren aurka eta mundua merkantzia bilakatu nahi duten enpresa transnazionalek biztanleriaren kopuru handi baten baitan sortu duten ametsezko sentsazioaren aurka agertzen direnen diskurtsoaren ezaugarri nagusia da. Enfrentamenduan eta salaketa ideologikoan oinarritutako diskurtsoa da, zeren, horren arabera, globalizazioa kapitalismoaren fasetariko bat baita; botere politiko eta ekonomikoek diseinaturiko eraikuntza politiko eta ideologikoaren eredu bat da, inperialismoaren, pentsamendu bakarren, kultura-hegemoniaren, desregulazio eta pribatizazio politika neoliberalen, eta immigrazio legeen bidez adierazten dena, lehiakortasuna, produktibismoa eta kontsumoa errazteko helburuarekin. Zentzu horretan, interesgarria da alderatzea, batetik, den-dena egindakotzat eman eta egungo globalizazio-egoera aldaezina dela uste dutenen determinismo soziala eta, bestetik, lehendabiziko zeregina gaur egun nagusi diren konformismoaren eta pasibitate soziala alienazioaren oinarria den eredu sinboliko-ideologikoa auzitan jartzea dela uste dutenen jarrera. Globalizazio neoliberalaren aurkako Euskal Herriko nahiz mundu osoko mugimenduak “posiblea da beste mundu bat” leloa aldarrikatu du, aldaketa sozialaren ezinbesteko bilaketa adierazteko eta gaurko globalizazio-prozesuari gatazka politikoaren bidez amaiera eman beharrarekin alde egiteko asmoz; eta, horretarako lantresna gisa gizabanakoen autodeterminazioa (bakoitzarena nahiz taldearena) sortzeko kritika soziala eta eztabaida kolektiboa aukeratu ditu.