Estatuaren Eginkizuna eta Merkatuaren Hutsegiteak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Economía

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,3 KB

1. Merkatuaren hutsegiteak

Merkatuaren hutsegitea merkatuak modu eraginkorrean funtzionatzen ez duenean gertatzen da. Merkatu libreak arazo hauek sor ditzake:

  • Desberdintasun sozialak
  • Kutsadura
  • Monopolioak
  • Langileen gehiegikeriak

Adam Smith-ek "esku ikusezina" defendatzen zuen, merkatuak bere burua erregulatzen duela argudiatuz, baina praktikan hutsegiteak agertzen dira.

1.1 Ondasun ez-errentagarrien eskasia

Ekonomikoki errentagarriak ez diren baina gizartearentzat beharrezkoak diren ondasunak dira. Enpresa pribatuentzat ez dute irabazirik ematen, beraz, Estatua arduratzen da.

Adibideak

  • Herri txikietako errepideak
  • Itsasargiak
  • Landa eremuko trenak

Ondasun publikoak

Ondasun publiko garbiak

Denek erabil ditzakete eta ez dago lehiarik (adibidez: itsasargia).

Ondasun publiko ez-garbiak

Denek erabil ditzakete, baina lehia dago (adibidez: bekak edo ospitale publikoak).

Estatuak ondasunak emateko moduak

1. Ekoizpen propioa

Estatuak zuzenean eskaintzen ditu zerbitzuak: Polizia, Justizia, Armada eta Hezkuntza publikoa.

2. Enpresa pribatuei erosita

Estatuak enpresa pribatu bati zerbitzua erosten dio (adibidez: errepideak, zubiak edo argiteria).

3. Diru-laguntzak

Estatuak laguntza ekonomikoak ematen ditu (adibidez: sendagaiak edo garraio publikoa).

Kontsumitzaile parasitoak

Ondasun bat erabiltzen duten baina ordaindu nahi ez duten pertsonak dira.

1.2 Ekoizpenaren kanpo-eraginak

Ekonomia-jarduera batek hirugarrenengan sortzen dituen ondorioak dira, prezioetan islatzen ez direnak.

Barne-kostuak

Enpresak ordaintzen dituen kostuak dira (soldatak, makineria, elektrizitatea).

Kanpo-kostuak

Enpresak sortzen dituen baina ordaintzen ez dituen kalteak dira (adibidez: fabrikek eragindako kutsadura).

Kanpo-eragin positiboak

Gizarteari onura ematen diotenak (teknologia berriak, berrikuntza, txertoak).

Kanpo-eragin negatiboak

Kalte egiten dutenak (kutsadura, zarata, hondakin toxikoak).

Kutsaduraren aurkako neurriak

  • Debekuak: Kutsadura debekatzea.
  • Gehienezko mugak: Kutsadura maila mugatzea.
  • Zerga ekologikoak: Gehiago kutsatzen duenak gehiago ordaintzen du.
  • Kutsadura-baimenak: Kutsatzeko baimen bereziak.

1.3 Errentaren banaketa desorekatua

Aberastasuna ez dago berdin banatuta. Estatuak aberastasuna birbanatzen saiatzen da bekak, laguntzak, pentsioak eta zerga progresiboen bidez.

1.4 Lehia ez-perfektua

Enpresa batzuek botere gehiegi dutenean gertatzen da (adibidez: monopolioak). Europar Batasunak lehia askea babesten du monopolioak saihesteko eta prezio bidezkoak mantentzeko.

Informazio asimetrikoa

Pertsona batek besteak baino informazio gehiago duenean gertatzen da (adibidez: mekanikariak bezeroak baino gehiago daki), eta horrek engainuak sor ditzake.

1.5 Ziklo ekonomikoen ezegonkortasuna

  • Hedaldia: Ekonomia hazten denean (enplegua eta kontsumoa handitzen dira).
  • Atzeraldia: Ekonomia jaisten denean (langabezia handitzen da eta kontsumoa gutxitzen da).

Ikuspegi ekonomikoak

  • Neoliberalak: Merkatuak bakarrik konpondu behar ditu arazoak; Estatuak gutxi esku hartu behar du.
  • Neokeynesiarrak: Estatuak ekonomian esku hartu behar du, krisi garaian gastu publikoa handituz.

2. Ongizate Estatua

Estatuak herritarren ongizatea bermatzen du osasuna, hezkuntza, pentsioak eta langabezia-laguntzen bidez. Gaur egungo erronkak: biztanleriaren zahartzea, aldaketa teknologikoa eta zerga-ihesa.

3. Politika makroekonomikoa

Estatuak ekonomia kontrolatzeko erabiltzen dituen neurriak:

  • Politika kointurala: Epe laburreko neurriak.
  • Zerga politika: Zergak eta gastu publikoa.
  • Moneta-politika: Diru kopurua eta interes-tasak.
  • Kanpo politika: Inportazioak eta esportazioak.
  • Errenta-politika: Soldatak eta prezioak kontrolatzea.

Entradas relacionadas: