Estatuaren eta Demokraziaren Oinarriak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,4 KB

1. Diktaduraren ezaugarriak

  • Diktadura batean, pertsona edo talde bakar batek du botere guztia.
  • Askotan bortizki bereganatzen dute boterea, estatu-kolpe bat emanez.
  • Ez dira giza eskubideak aitortzen, eta ez dago herritarrak babesteko erakunderik.
  • Gobernuak zapalkuntza erabiltzen du oposizio politiko guztia ezabatzeko.

2. Espainia gizarte-estatua

Espainia gizarte-estatua da, estatuak gizarte bidezkoago bat lortzeko esku hartzen duelako (doako osasun eta hezkuntza sistema, pentsioak, langabetuentzako laguntzak, etab.).

3. Espainiako Konstituzioa eta Autonomia Estatutua

Konstituzioa 1978koa da.

Autonomia Estatutua

Gernikako Estatutua indarrean dago, 1979an erreferendum bidez gehiengoaren onespena jaso zuenetik. Autonomia erkidegoak bere gain hartzen ditu eskumen batzuk: osasuna, hezkuntza, hirigintza, enplegua, besteak beste.

1980an lehen hauteskunde autonomikoak egin ziren eta EAJ/PNV izan zen garaile. Karlos Garaikoetxea demokraziaren lehen lehendakaria izan zen. Orduz geroztik, 9 hauteskunde autonomikoetan EAJk gobernatu zuen (Ardanza, Ibarretxe, etab. lehendakariak izan ziren). 2009an, Patxi Lopez, euskal sozialisten burua, lehendakari izendatu zuten Alderdi Popularraren babesarekin. 2012tik Iñigo Urkullu lehendakaria da, EAJ alderdikoa.

4. Demokraziaren oinarriak

Askatasun mailaren arabera, estatu batean demokrazia edo diktadura egon daiteke. Estatu demokratiko batean bi baldintza bete behar dira:

  • Nazio subiranotasuna: herritarrek gobernuan parte hartzen dute. Hauteskundeetan sufragio edo botoaren bidez, ordezkariak aukeratzen dituzte. Alderdi guztiek parte hartu ahal dute eta herritar guztiek bozkatu dezakete.
  • Botereen banaketa: estatu demokratikoetan boterea banatuta dago (Parlamentua legegilea, gobernua betearazlea eta epaileak judiziala). Boterea banatua dago, pertsona edo talde batek estatu osoa kontrola ez dezan.

5. Euskadi osatzen duten lurralde historikoak

Euskadik hiru lurralde historiko ditu:

  • BIZKAIA: hiriburua Bilbo da.
  • GIPUZKOA: hiriburua Donostia da.
  • ARABA: hiriburua Gasteiz da.

6. Espainiako botere legegilea: erakundeak eta funtzioak

Bi erakundek osatzen dute botere legegilea:

  1. Diputatuen Kongresua: 350 diputatu daude eta 4 urtetik behin sufragio unibertsalez edo botoaren bidez hautatzen dira.
  2. Senatua: Sufragio bidez hautatutako 4 senatari daude probintzia bakoitzeko, parlamentu autonomikoek hautatuak (erkidego bakoitzeko 1 eta beste bat milioi biztanleko).

Funtzioak: legeak egin, aurrekontuak onartu, gobernuaren presidentea hautatu eta gobernua kontrolatzea dira.

7. Sistema demokratikoaren 3 ezaugarri

  1. Herritarren parte-hartzea: demokraziak aukera ematen die herritarrei erabaki politikoetan parte hartzeko, botoa emanez eta iritziak adieraziz.
  2. Norbanakoen eskubideak eta askatasunak: demokraziak oinarrizko eskubideak eta askatasunak bermatzen ditu (adierazpen, prentsa, erlijioa, elkartzekoa, etab.).
  3. Erantzukizuna: demokrazian buruzagi politikoek herritarrei kontuak (azalpenak) ematen dizkiete.

8. Espainiako botere betearazlea

Gobernua, presidentea eta ministroak osatzen dute. Bere funtzioak dira: barne eta kanpo politika zuzendu, Konstituzioa jarraituz erabakiak hartu eta administrazioa zuzendu.

9. Euskadiko botere legegilea

Eusko Legebiltzarra da. Gasteizen du egoitza, 75 legebiltzarkidez osatuta dago (25 lurralde bakoitzeko). Funtzioak: legeak egin eta moldatu, aurrekontuak onartu eta Eusko Jaurlaritza kontrolatzea.

10. Udaletako gobernua

Udal gobernua bi elementuz osatuta dago:

  1. Zinegotziak: herritarrek hautatzen dituzte (sufragio unibertsalaren bidez).
  2. Alkatea: zinegotziek hautatzen dute. Bilbon, Juan Mari Aburto da alkatea, EAJ/PNV alderdikoa.

11. Estatua: definizioa eta elementuak

Estatua lurralde bat gobernatzen duen batasun politiko eta administratiboa da. Estatuaren elementuak dira:

  1. Lurralde bat.
  2. Herritar multzoa.
  3. Lege multzoa bizikidetza arautzeko (demokrazietan Konstituzioa da lege nagusia).

Entradas relacionadas: