Estatu zentralizatua

Enviado por Chuletator online y clasificado en Economía

Escrito el en vasco con un tamaño de 9,83 KB

ESTATUAREN LURRALDE-ANTOLAMENDUA

Estatuak lurralde-
Unitate txikiagotan antolatzen dira, lurraldea hobeto administratzeko. Banaketa horiek izen jakin bat dute herrialde bakoitzean: autonomia-erkidegoak, kantonamenduak, departamenduak... Horregatik, estatu batean, bi gobernu-
erakunde mota egon ohi dira: estatukoak, eta eskualdekoak eta tokikoak.

·Estatuko erakundeek estatuaren lurralde osoari eragiten dioten erabakiak hartzen dituzte.
Estatuko erakundeak dira parlamentu nazionala, herrialdeko gobernua eta auzitegi gorenak.

·Eskualdeko eta tokiko erakundeek beren lurralde-eremuari (eskualdeari, probintziari, udalerriari...) eragiten dioten erabakiak soilik hartzen dituzte.

Estatuko erakundeen eta eskualdeko eta tokiko erakundeen arteko harremanak nola antolatzen diren, estatu zentralizatuak eta estatu deszentralizatuak bereiz ditzakegu.

ESTATU ZENTRALIZATUAK

Estatu zentralizatu batean, Administrazio zentralak gobernatzen du estatuaren lurralde osoa. Badaude eskualdeko eta tokiko erakundeak, baina ez dute gobernu-autonomiarik, eta estatuko erakundeen mende daude. Administrazio zentralak aukeratzen ditu eskualdeko eta tokiko erakundeetako funtzionarioak.

Estatu zentralizatuen adibide dira Frantzia, Ekuador eta Zeelanda Berria.

ESTATU DESZENTRALIZATUAK

Estatu deszentralizatu batean, estatuko erakundeek estatu osoan agintzen dute, eta lege batzuk lurralde guztietarako dira. Dena den, eskualdeek badituzte beren erakunde propioak: parlamentu bat, gobernu bat eta epaitegi batzuk. Herritarrek aukeratzen dituzte eskualdeko eta tokiko gobernuetako eta parlamentuetako kideak; gobernu eta parlamentu horiek ez daude estatuko erakundeen mende.

Erakunde horiek botere handia dute beren lurraldeetan. Konstituzioan zehazten dira haien eskumenak; hau da, beren agintepean dauden gaiak. Eskualdeko erakundeek gai horiei buruzko arauak soilik eman ditzakete, eta arau horiek beren lurraldean soilik balio dute.

Estatu Batuak estatu deszentralizatu bat da.

NAZIOARTEKO HARREMANAK ARAUTZEA

Estatuek harremanak ezartzen dituzte; normalean, baketsuak.

·Harreman diplomatikoak ezartzen dituzte beste herrialde batzuekin.

·Ekonomia-trukeak izaten dituzte, behar dituzten salgaiez eta zerbitzuez hornitzeko eta sobera dutena saltzeko.

·Biztanleak estatu batetik beste batera joaten dira lanagatik, ikasketengatik, turismoagatik...

·Kultura-harremanak ezartzen dituzte, hala nola unibertsitateen eta ikerketa—guneen arteko harremanak.

Harremanak errazteko, akordioak, hitzarmenak eta itunak izenpetzen dituzte estatuek. Horretaz gainera, nazioarteko zuzenbidea sortu da; hau da, estatu guztiek bete beharreko arau batzuk.

NAZIOARTEKO ERAKUNDEAK

Estatuek erakunde batzuk sortu dituzte, borondatez sortu ere, denei interesatzen zaizkien gaiak jorratzeko, erabakiak hartzeko gai horiei buruz eta gatazkak konpontzeko.
Nazioarteko erakundeak dira erakunde horiek.

Nazioarteko erakunde batzuk mundu mailakoak dira. Beste batzuek, berriz, eremu jakin bateko herrialdeak biltzen dituzte; horren adibide dira EB eta Arabiar Liga. Batzuek —hala nola NBEk— askotariko helburuak dituzte. Beste batzuk, berriz, gai bakar batez arduratzen dira; horren adibide da NATO, 28 estatuk osatutako erakunde militar bat, helburutzat duena defentsa-sistema bateratu bat sortzea.

Nazio Batuen Erakundea (NBE) da estatuen arteko bitartekaritzarako nazioarteko erakunde nagusia.

LABORANTZA-BARIETATEA

Nekazaritza-ustiategi batean zenbat espezie-barietate landatzen diren, monolaborantza eta polilaborantza bereizten dira.F

·Nekazaritza-ustiategi batean labore bakar bat landuz gero, monolaborantza da. Monolaborantzak sinplifikatu egiten du makinen erabilera, eta helburutzat du ahalik eta ekoizpen handiena lortzea kostu txikienarekin, lehiakorra izan dadin, salmentarako erabiltzen baita ekoizpena, batik bat. Oro har, ustiategi handietan egiten dute monolaborantza.

·Nekazaritza-ustiategi batean landare-espezie bat baino gehiago landuz gero, polilaborantza da. Polilaborantza lursail txikietan egiten da, eta nekazarien kontsumorako erabiltzen da ekoizpena, batik bat. Baratzeetan ere polilaborantza egiten dute.

Entradas relacionadas: