Estatu motak eta boterearen banaketa: Gida osoa

Enviado por Chuletator online y clasificado en Francés

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,3 KB

1. Estatu autoritarioa

Boterea duenak inolako mugarik gabe erabiltzen du bere autoritatea. Botere-banaketarik ez dago, gobernariak ez dira aukeratzen eta boterea erabiltzeko moduari buruzko desadostasunik ezin da adierazi. Bi estatu autoritario mota bereiz daitezke:

  • Estatu absolutista: Aro Modernoaren hasieran, Luis XIV.a erregea izan zen buru nagusia. Thomas Hobbesek aldezten zuen estatu-eredua da: gure eskubideak ematen dizkiogu eta hark, inolako mugarik gabe, boterea erabiltzen du bere agindupeko lurraldean. "Dena herriaren alde, baina herriarekin kontatu gabe."
  • Estatu totalitarioa: Eremu publikoa ez ezik, gizabanakoen eremu pribatua ere kontrolatzen du. Sinesmenak, komunikabideak, hezkuntza eta harreman pertsonalak zaintzen ditu, disidentziarik egon ez dadin. Adibideak: faxismoa eta nazismoa.

2. Zuzenbidezko estatua

Legeen bidez erregulatzen den estatu mota da. Botere politikoak ezin dira arbitrarioki erabili eta eskubide indibidualak babesten ditu. Absolutismoaren bukaeran sortu zen, Frantziako Iraultzarekin batera.

3. Zuzenbidezko estatu soziala

Eskubide indibidualak babesteaz gain, eskubide kolektiboak ere bermatzen ditu. Estatuak zuzenean esku hartu behar du berdintasun ezak murrizteko eta ongizatea sustatzeko (etxebizitza, enplegua, etab.). XIX. mendean sortu zen.

4. Utopia

Tomas Morok sortu zuen terminoa XV. eta XVI. mendeen artean; "ez-lekua" esan nahi du. Gizarte perfektu eta eredugarri baten ametsa da. Utopiaren funtzioak hauek dira:

  • Erreforma sozialak bideratzea.
  • Gizarteak egindako erreformak baloratzea.
  • Bidegabekeriak kritikatzea.
  • Itxaropena ematea.

5. Botereen banaketa

Estatu bat gobernatzeko eredua da. Ideia honen jatorrian Locke ingelesa dago, baina Montesquieu frantsesak ezagutarazi zuen XVIII. mendean. Absolutismoaren aginte-pilaketaren aurrean, aginte politikoa hainbat erakunderen artean banatu behar dela dio:

  • Botere legegilea: Legeak sortzen ditu.
  • Botere betearazlea: Gobernuaren eginkizunak betetzen ditu.
  • Botere judiziala: Boterea betetzen ez denean zigorra ezartzen du, konstituzioa zaintzen du eta auzitegiek kudeatzen dute.

Entradas relacionadas: