Estatu liberalaren eraikuntza ETA finkapena

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 6,93 KB

Helburua:dekretu eta lege horien bidez, Antzinako Erregimenarekin bukatzea eta estatu liberalaren oinarriak ipintzea.

1.Monarkia absolutistarekin bukatu eta Espainia monarkia liberal eta parlamentario bat bihurtu

2.Botere banaketan oinarrituriko antolaketa politikoa

3.Botere banaketan oinarritutako antolaketa politikoa

4.Berdintasun zibila (herritarren arteko desberdintasunekin bukatu)

5.Jabego pribilegiatuarekin bukatu eta jabego librea (pribatua) ezarri (lurren desamortizazio eta desbinkulaketa)

6.Erlijioa (gai polemikoa;  Inkisizioa deuseztea)

7.Gizabanakoen askatasunaren defentsa. (Denak berdinak/askeak dira)


Gorte hauen lan garrantzitsuena= CÁDIZEKO KONSTITUZIOA (1812)

Espainian liberalismoaren ideiak adierazten zituen (Iraultza liberalaren sinboloa izan zen.)Liberalek Cádizeko gorteetan izan zuten eraginaren ondorioz, konstituzioaren idazketan ere parte handia izan zuten. Ez zen praktikan eta bizitza politikoan aplikatu. Konstituzio honek denen gogoan iraun zuen XIX mendean zehar liberalismoa ezartzen zen momentuan.

Estatuaren eraketa berria definitzen zuen=estatu bateratua: eskubide historikoen gainetik espainiar guztien eskubideak ipini ziren. Burokrazia zentralizatua, probintzia eta udalerrietan antolaturiko estatua, zerga sistema bakarra, barne aduanarik gabeko merkatua, armada nazionala.

Sistema politikoaren ezaugarriak
:

1.Nazioaren subiranotasuna (nazio zen boterearen iturri, eta botere hau bere ordezkarien bidez (hauteskundeetan aukeratuak) erabiltzen zuen; absolutismoaren amaiera suposatzen du honek).

2.Monarkia parlamentarioa (legeak, Konstituzioak, mugatzen du erregearen boterea (betearazlea); subiranotasuna herriarengan dago).

3.Botere banaketa (legegilea gorteetan (ganbara bakarra), betearazlea gobernuari eta judiziala tribunaletan; erregearen botere kontzentrazioarekin bukatu zuten).

4.Ordezkaritzan eta parlamentarismoan oinarritutako sistema politikoa (erregearen boterea murriztu egin zuen Cádizeko konstituzioak, erregea konstituzioaren menpe gelditzen zen (ezin zuen erabakirik hartu gorteen onarpenik gabe eta ezin zituen gorteak disolbatu)).

5.Hiritarren parte hartzea erabaki politikoetan (diputatuak espainiar guztien ordezkari ziren; sufragio unibertsala zen baina ez zuzena (25 urtetik gorakoek ordezkari batzuk aukeratzen zituzten eta hauek beste ordezkari batzuk aukeratzen zituzten, hauek era berean beste ordezkari batzuk aukeratzen zituzten eta hauek izango ziren azkenean diputatuak izango zirenak hautatzen zituztenak).

6.Hiritarren berdintasuna legearen aurrean (estamentuen arteko desberdintasunak desagertu ziren (nobleziaren pribilegio militar, fiskal eta juridikoak); legearen aurreko berdintasunak ez zuen berdintasun ekonomikoa suposatu). Lurralde desberdinen arteko desberdintasunei dagokienez, konstituzioan ez zen esplizituki euskal probintzien eta Nafarroaren foruen egoera aipatu, baina liberal idazle, intelektual eta politikariak foruen aurkako jarrera zabaldu zuten. Beraien helburua gorputz politikariak foruen aurkako jarrera zabaldu zuten. Beraien helburua gorputz politiko bakar bat osatzea.

7.Gizabanakoen eskubide eta askatasunen onarpena (inprenta askatasuna, jabego eskubidea,.. Baina katolizismoa zen onartzen zen erlijio bakarra, askatasun erlijiosoa ez zen onartzen (elizaren eragina= estatu konfesionala).

8.Armadaren berrantolaketa (zerbitzu militarra; Armada kanpo erasoei aurre egiteko; Milizia Nazionala hiritar zibil armatuak osatua eredu liberala barne etsaietatik babesteko).

Entradas relacionadas: