Estatu Frankistaren sorrera (1939-1959)

Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 6,12 KB

Estatu Frankistaren sorrera (1939-1959) 9.Gaia

1936an estatu kolpea eman zen


Errepublikako gobernuaren aurka, baina porrot egin zuenez, hiru urteko gerra zibila hasi zen. Gerra zibila garaian, Nazionalen helburua Madrilen sartzea zen, bertatik Espainia osoa kontrolatzeko. Horregatik, lehenengo Afrikatik sartu ziren Gibraltarren, eta bertatik Badajozera iritsi ziren; geroago, Iparraldetik sartu ziren. Baina bi kasuetan miliziak geldiarazi zituzten. Beraz, estrategia aldatu zuten,eta Iparraldea pixkanaka-pixkanaka okupatzen joan ziren. 1937ko ekainean, Bizkaia okupatu zuten, eta Kantabriarantz eta Asturiaserantz abiatu ziren.

Errepublika ez zegoen bere egoera hoberenean, beraien artean banaketak sortu zirelako, beraz egoera hori aprobetxatuz, Nazionalek Teruel hartu zuten. Ondorioz, errepublikanoak guztiz banandu ziren. Nahiz eta egoera kaxkarrean egon, errepublikanoak kontraerasoa egin zuten Iparraldean, Ebro zeharkatu zuten baina gerran Francok irabazi zuen. Errepublikaren egoera okerrera joan zen eta azkenean ,1939ko lehen asteetan, Nazionalek Katalunia hartu eta 1939 ko apirilaren 1ean gerra bukatu zen, Erregimen diktatorial berria hasiz. Frankismoa 1939-1975.
Erregimen politiko autoritarioaren burua Franco jenerala izan zen, hil zen arte.

Estatu frankistaren ezaugarriak hauek ziren: Francorengan botere guztiak batzea,
Italiako erregimen faxista eta Alemaniako nazionalsozialistan oinarritutako totalitarismoa(Alderdi politikoak eta sindikatuak debekatu ziren,eta sindikatu ofiziala besterik ez zen baimendu, Falangea), Estatuaren izaera zentralista eta unitarioa(autonomia estutuak abolitu), garaituen eta oposizioaren aurkako errepresioa eta komunikabideen zentsura.
Armadarena izan zen erregimenak izan zuen babesik nabarmena, izan ere, errepresio tresna izan zen.
Beste aldetik, Eliza katolikoa ere garrantzia izan zuen, erregimena estatu konfesional katolikotzat zuen bere burua. Honen ondorioz eliza onura ekonomikoak lortu eta hezkuntzan indarra izatea lortu zuen. Ezarritako errepresio gogorra , propaganda bidezko kontrol soziala eta erresistentzia politikoari esker, eta ere erakundeen babesa: Eliza,Armada eta falangea, Frankismoak ia 40 urte iraun zuen.

Erregimenaren ezaugarri garrantzitsua konstituzio falta izan zen


. Haren ordez, oinarri juridikoa ziren zazpi Oinarrizko Legeen bidez gobernatu zuen.
Legeak ezarriz joan ziren erregimenaren behar politikoak agertu ahala: Lanaren Forua(1938); Gorteak Eratzeko Legea(1942); Espainolen forua (1945); Erreferendumaren Legea(1945); Estatuko Burutzako Ondorengotzaren legea(1949); Mugimendu Nazionaleko Printzipioen Legea(1958) eta Estatuko Lege Organikoa (1966).

Ondoren, dekretu legeen bidez gobernatu zen


Bigarren Mundu Gerra hasi zenean, Kanpo harremanak zirela eta, Espainia 1939an Alemania Naziarekin Ardatzerekiko loturaren ituna zinatu zuen. Horrela, 1941an, dibisio Urdina Hornidurarekin kolaboratu zuen
Alemanek SESBekin aurka zuten borrokan, baina Francok gerran sartu nahi ez zuenez, Espainia neutrala izatera eraman zuen 1943an.Hori dela eta, Gerra bukatzean, Espainia isolamendua izan zuen(Alemaniarekin harremanak izateagatik);
Frantziak mugak itxi zituen, NBE-tik kanpo geratu zen(1946)
eta blokeo diplomatiko (OTAN-etik kanpo) nahiz ekonomikoa (Marshall planetik kanpo). Gerra Hotza hastea, goitik behera aldatu zuen nazioarteko egoera. Izan ere, Amerikako Estatu batuentzat eta Mendebaldeko herrialdeentzat, komunismoaren aurkako aliatu on bat izatea garrantzitsuagoa baitzen Erregimen Frankistari bere sistema politikoa demokratizatzeko presioa egitea baino.
Hori dela eta, poliki-poliki erregimena nazioartean onartu zuten, eta 1947an Amerikako estatu batuek uko egin zioten Espainiari zigor berriak ezartzeari ,eta 1950ean, Espainiatik NBE-an enbaxadorerik ez izateko akordioa baliogabetu zen.Isolamenduaren ondorioz Espainia ekonomia autartikoa izan zuen, autosufizientzia ekonomikoa helburu. Hau lortzeko hiru  jarduera-esparru nagusi izan zituen: Kanpo-merkataritza arautzea(zenbait produktu garestitu ziren), Industria sustatzea(industria institutu nazionala sortu zuen), eta Estatuak merkataritza eta prezioak arautzea. Politika autartiko hau geldialdi ekonomiko batean murgildu zuen herrialdea, gainera gerra zibila ekarritako suntsipena eragina izan zuen industrian nahiz hirietan, finantzak ondatuta zeuden eta demografia gora egin zuen, hau guztia gosea ekarri zuen,Hau ikusita ,Franco errazionamendua ezarri behar izan zuen nahiz eta produktuen prezio arautua, ondorioz, Estatua merkatuaren kontrola izatean produktore askok nahiago zuten bere produkzioa eskutatu eta garestiagoa saldu merkatu beltzean.
50. Hamarkadan, Espainiak nazioarteko testuinguruak onartu izanak arnasaldia eman zion frankismoari, hori dela eta,  egoera ekonomikoa oso zaila zen;
Produkzio poliki hasten zen eta bizi-maila oso baxua zen.
1956tik 1958ra, greba mugimendu garrantzitsuak hasi ziren, soldata igotzeko batez ere enpresa metalurgiko eta kimikoetan, eta ikasleen disidentzia lehen zantzuak gertatu ziren ere. Ekonomia arloan EEBB-en diru laguntzak industriaren hazkundea eragin zuen eta turismoaren garapena gertatu zen. Baina elementu garrantzitsuena Egonkortze Planak izan ziren (1959) teknokraten eskutik, politikari kontserbadoreak, nahiz ekonomian modernoak izatea, eta Opus Dei erlazioa zutenak. Egonkortze planak hainbat aldaketa ekarri zituen;
Gastu publikoa urritzea, soldatak izoztea, aparteko orduak kentzea, industriari kontrol zorrotza kentzea eta bar...Aldaketa honen ondorioz, soldatapekoak pobretu ziren eta Burgesia bikoiztu, emigrazioa ekartzen.

Entradas relacionadas: