Estatu Frankistaren sorrera (1939-1959)

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 20,84 KB

1.DIKTADURA ERREGIMENA

Frankismoaren ezaugariak:

  • Totalitarismoa. Eredu faxista. 1931ko konstituzioa kendu, parlamentua itxi eta alderdi eta sindikatuak debekatu (alderdi eta sindikatu bakarra).

  • Kudillismoa. Franco zen estatu burua eta gobernu presidentea.

  • Ikusmolde zentralista. Autonomia estatutuak ezeztatu eta nazionalismoen eraginpeko lurraldeetako biztanleak espainoltzea bultzatu zuen.

  • Oposizioen zapaltzea. Errepublikazaleen kontrako jazarpena.

  • Komunikabideak kontrolatzea. Zentsura zorrotza.

Hiru zutabe handiak zeuden;
armada (euskarri nabarmena, esku hartze handia, ministro eta gobernadore asko militarrak ziren), alderdi bakarra eta Eliza katolikoa
. Alderdi bakarraFET y de las JONS zen, komunikabideak kontrolatzeaz eta administrazioa kargu ugariz hornitzeaz arduratzen zen. Gizartea erregimenaren alde bultzatzeko biztanleria lau taldetan antolatu zen. Eliza katolikoak eginkizun garrantzitsua zuen, Estatua konfesional katolikoa zela aldarrikatzen zuen, erregimenaren finantziazioaren truke. Elizak hezkuntza sisteman ia kontrol osoa zuen.

Herritarren jarrera: laguntza, pasiboa, arbuioa. Nekazaritza jabe txiki eta ertainen, Ekonomia eta gizarte eliteak diktaduraren alde egon ziren (lurjabeak, merkatariak…), boterea berreskuratu zuten eta. Erdiko klaseak pasibo eta apolitiko bihurtu. Herri sektore asko, galtzailetzat jota, goseak eta miseriak egonda, pasibotasun politikora jo zuten.

2.ZAPALKETA INSTITUZIONALIZATUA

Matxinoek errepublikanoen kontra egin zuten bortizkeria (atxiloketak…). Errepresioa instituzionalizatu egin zen. Lege zapaltzaile orokorra Erantzukizun Politikoen Legea izan zen. Komunismoa eta Masoneria Zapaltzeko legea onetsi zen, honek akusatuei espedientea irekitzen zitzaien. Ordena Publikoko Auzitegia sortu zen, delitu politikoak epaitzeko jurisdikzio zibil berezia. Espetxeetan eta kontzentrazio-eremutan presoen metaketa eta higiene eta elikadura baldintzak heriotza eragiten zuen.

Zigortuetako langileak langile batalioietara bidaltzen zituzten. Soldadu Langileen Diziplina Batailoiak sortu ziren, hauetan errepideak, zubiak… berreraikitzen zituzten. Agintariek herritarren artean beldurra zabaldu zuten eta desidentzia saiakerak isildu. Joera nagusia iragana ezkutatu eta politikaz ez hitz egitea zen.

Gerrako garaituen ondasunak konfiskatzeko eta indarrez kentzeko prozesuari ekin zen: politikari errepublikar eta erbesteratu gehienen ondasunak konfiskatu zituzten; ondasunak erregimeneko erakundeen ondarea handitzeko erabili ziren. Ideia errepublikarren aldeko langileak kaleratu ziren, funtzionarioen garbiketa egin zen. Enpresa partikularretan berdin egin zen.

Garaipenak Katalunian, Galizian eta Euskadin eragin bereziak izan zituen: gaztelaniaz egiten ez ziren hizkuntza -kultura adierazpen guztiak debekatu ziren. Lurralde hauetako hizkuntzak dialekto sozialtzat jo zituzten, ondoren baztertzeko. Nazionalismoarekin konprometituen intelektual eta irakasleak erbesteratu behar izan zuten.

3.NAZIOARTEKO HARREMANAK ETA ERREGIMENAREN BILAKAERA

II. Mundu Gerra hastean(1939-45), Francok Espaina neutral mantendu zuen. Alemaniak Frantzia garaitzean ez-beligentziara pasatu zen. Espainak gatazkan parte hartzeko aukerak aztertu ziren, Francok uzte zuen etekinak atera zitekeela. 1941an Dibisio Urdina (10.500 boluntario) bidali zuen SESBera Alemaniako soldaduekin borrokatzeko.

1943an gerra herrialde faxisten aurkakoa izaten hasi zen. Erresuma Batuko eta AEBtako gobernuek estutu egin zuten Francoren erregimena, Ardatzetik kentzeko. Dibisio Urdina erretiratu eta desegin zen, Espainia neutraltasunera itzuli zen. Frankismoak onartu behar izan zuen faxismotik aldendu behar zela.

Nazioarteak bakartu eta arbuiatu egin zuen frankismoa. Frantziako gobernuak muga itxi zuen, eta Nazio Batuen batzar nagusiko akordio batean enbaxadoreak Madrildik kentzea gomendatu zen.

Mundu Gerraren ondoren, Nazioarteak bakartzearen ondorioz, laguntza gutxiago jaso zituen Espainiak. Ez zuen onurarik atera Ipar Amerikak Europari laguntzeko programatik. Mendebaldeko defentsa-aliantza berritik kanpo utzi zuten.

1947tik aurrera, Gerra Hotza hasteak egoera aldatu zuen; garrantzitsuagoa zen aliatu on bat izatea erregimen frankista demokratizatzera behartzeko estutzea baino. Erregimena nazioartean onartzen joan ziren. Gobernua berregituratzea erabaki zen, mendebaldeko herrietara gerturatzeko eta arrakastak lortzeko; garrantzi handiagoa ematen zen katolikoei. 1953an, Francok erregimenaren behin betiko onarpena jaso zuen nazioartean; EEBBrekin akordioak eta Vatikanoarekin konkordatua izenpetuta. Vatikanoak bi eskaera egin zituen:

  • Espainia estatu konfesionala

  • Eliza katolikoarentzako abantaila estatus nabarmena

EEBBrekin egindako akordioek defentsa eta ekonomia alderdiak hartu zituen. Gatazkak gertatzerakoan elkarri lagunduko ziren, eta instalazio militarrak ezarri eta erabiltzeko eskubidea izango zuen. Trukean Espainiak materiala eta laguntza ekonomiko-teknikoa lortuko zuen. Espainia eta Mendebaldeko blokeko herrialdeen arteko merkataritza harremanak erregularizatzeko balio zuen.

Egoera ekonomikoa zaila zen: ekoizpenak motel hazi, bizi maila apala. Langileen protesta bolada gertatu zen, oposizio mugimenduak. Autarkiarekin amaitu eta ekonomia liberalizatu behar zela ohartuta zeuden agintariek. Ekonomia egoera, protestak eta harreman berriek gobernua aldatzera behartu zuen: falangistak baztertu eta sektore katolikoak bultzatu ziren. Politikari belaunaldi berria gertatu, eta kideek frankismoaren hurrengo etapako protagonistak izan ziren, hazkunde ekonomiko bizia izatea lortu zuten.

4.ESTATU BERRIAREN EGITURA-.-

Francok legezkortasunaren irudia eman nahi izan zuen, Funtsezko Legeak onetsita, ez zegoen konstituziorik, eta Gorte jakin batzuk sortu zituen parlamentu-sistema itxura emateko. Estatuko Lege Organikoa promulgatu zuen. Kaudilloak bere lehen gobernua 1938an izendatu eta erregimena eraikitzeko lana hasi zen. Francok botereak metatzea zen lehen ezaugarria. Lanaren Forua ere ezarri zen. 45an aliatuen oniritzia lortzeko Espainarren Forua ezarri zen, herritarrek askatasun politiko batzuk zituztelako itxura emateko. Erreferendum Nazionalaren Legea onetsi zen (herritarrek eskubidea zuten testu legalak baieztatzeko). Ondoretza Legeak Francoren ondorengotzari Errege izendatzeko bidea ematen zuen. Edozein kargu militar edo zibil izateko Mugimendu Nazionalaren Printzipioa zinatu behar zen.

Frankismoaren sistemari Demokrazia organikoa izena eman zioten. Legezkotasuna eman nahi zioten, baina demokraziatik urrun zegoen. Gorteak eratzeko Legean herritarrek Estatuko erakundetan ordezkariak izatea gauzatu zen. Botereak produktoreak (ordezkari guztiak) izendatzen zituen, hauek hiri handietako alkateak eta Elizaren hierarkiako ordezkariak ere baziren. Gorte frankistak ez ziren demokratikoki hautatzen, ez zuten egiazko botere legegilea, gobernuak erabakitzen baitzuen zein lege onartu zuzenean. Gobernadore zibilen instituzio zaharraren bidez gauzatzen zen gobernuaren boterea. Probintzia bakoitzean ghobernadore militar bat zegoen. Sindikatu bertikalak Espainako Sindikatu Erakundea izan zen, enpresaburu eta langileak sindikatu berean satuta zeuden. Langileak Estatuaren mendean zeuden, Estatuak lan baldintzak ezartzen zituen.
Greba legez kanpo geratu zen.

FUNTSEZKO LEGEAK

5.AUTARKIA ETA ERRAZIONAMENDUA(39-59)

Helburu nagusienetariko bat buruaskitasun ekonomikoa lortzea zen (autarkia). Kanpoaldetik isolatzearen aldeko politika, Estatuak ekonomian esku hartzearen aldeko politika. Hiru fase:

  1. Kanpo merkataritza arautzea. Estatuak inportazioak eta esportazioak kontrolatzen zituen. Inportazioak murriztu ziren eta kontsumo ondasunak gutxitu.

  2. Industria bultzatzea. Enpresa publikoak sortzea eta ezinbesteko sektoreak nazionalizatzea (legeen bidez eta laguntza oublikoen bidez). Trenbide konpainia guztiak nazionalizatu. Renfe sortu, adb. Industria Institutu Nazionala sortu zuen gobernuak, enpresa publiko ugari sortzea bultzatuz.

  3. Nekazaritza.Estatuak ekoizpena, merkaturatzea, prezioak eta kontsumoa arautu zituen. Prezio ofizial baxuek ekoizpena gutxitzea eragin zuen.

Geldialdi ekonomiko handia izan zen autarkiaren ondorioz. Kontsumo eta bizitza mailak behera egin zuten. Estatuak merkatua kontrolatu nahi izatea elikagai eskasia eragin zuen, ondorioz, errazionamendua. Elikagaien prezioa balio zutenaren azpitik saldu beharraren ondorioz ekoizpena eskutatu egiten zen merkatu beltzean saltzeko, etekin handiagoak ateratzeko. Prezioak ofizialak baino hiruzpalau aldiz handiagoak izaten ziren. Soldata baxuak, produktu-urritasuna eta prezio altuak bizitza kostua gareztitu eta bizi mailak behera egitea eragin zuen. Osasun arazoak egon ziren elikagaia zela eta; heriotza tasa handitu zen. Hazkunde begetatiboa jaitsi zen.

6.OPOSIZIOA

400.000 errepublikar erbestera jo behar izan zuten. Agintari frantsesek errefuxiatu-esparruak antolatu zituzten ihes egindakoak hartzeko. Alemaniak Frantzia okupatu zuenean errefuxiatuek Britaina Handira edo Ameriketara joatea erabaki zuten. Errepublikako erakunde politikoek eta Kataluniako eta Euskadiko gobernuek jardunean jarraitu zuten erbestean, sindikatu-erakunde gehienek bezala.

Francoren aurkako alderdiak eta sindikatuak desegituratuta gelditu ziren, hauek klandestinitate osoan lan egin behar zuten poliziaren errepresioa saihestuta. Oposizioak hiru alditan bana daiteke:

  1. 1944: Barneko erresistentziaren jardun mugatua ezaugarri zuen. Errepresio frankistaren unerik gogorrenak baitziren.

  2. 1944-1947: batasun-plataformak sortzea ekarri zuen oposizioko indarren artean. Sozioalistek, errepublikarrek, eta cenetista batzuek Indar Demokratikoaren Aliantza Nazionala sortu zuten. Anarkistak eta komunistak altxamendu armatua saiatzearen alde egin zuten.

  3. 1948-1951: Francoren diktadura sendotzeak eragin zuen. Herrialdeak ez zeuden prest Franco boteretik kentzeko. Horrek erbestean zeudenak Espainako politikaren errealitatetik gero eta urrunago egotea egin zuen.

Herri protestetan langile klaseak protagonista ziren, bizi eta lan baldintzen kontra egiten zuten. Diktadura despreziatzen zuten. Gizarte eta lan errebindikazioak planteatzen hasi ziren. 1946tik aurrera lan gatazkak izan ziren ehungintzan, kimikan eta ontzigintzan. Ikasle erreboltak gertatu ziren ere.

Entradas relacionadas: