Estatu demokratikoa

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 7,5 KB

7.Liberalismoa, anarkismoa eta totalitarismoa

7.1.

Liberalismoa

Aro modernoaren hasieran aurreneko estatu sendotu izana absolutismoaren garapenarekin lotuta gertatu zen. Monarkia absolutu batean. Erregearen agindupean dauden gizabanakoak haren medekoak dira, koroak ezarritako arau eta erabakiak bete beharra baitaukate haiek. Absolutismoak ez bezala, liberalismoak estatuaren boterearen aurrean gizabanakoaren askatasuna eta independentzia gorde beharra aldarrikatzen du. Doktrina politiko horren arabera, erregimen politiko bat legitimoa izateko, nahitaezko baldintza da biztanleen onespena izatea. Liberalek diotenez, estatuaren botereari zenbait muga eta kontrol zorotz jarri behar zaizkio, gizabanakoaren askatasunaren kontra erabil ez dadin. Pentsalari liberalek estatua instituzio tiraniko bat bihur zedin eragotzi nahi zuten, kosta ahala kosta. Halakorik sekula ez gertatzeko, gizabanako guztiek bete behar dituzte legeak, edozein dela ere norberaren gizarte-maila. Horrela antolatuta dagoen sistema politiko orok legearen imperioa du ezaugarri, legeek agintzen baitute zer egin behar den, eta ez pertsona batek.

Askatasunari bermatzeko eta tirania eragozteko beste mekanismo bat garrantzi handikoa, botere-banaeta da. Mekanismo horiek beti errespeta daitezen bermatzeko, konstituzio batean jasota egon behar dutela esaten du liberalismo politikoak. Montesquie pentsalari frantsesak biziki defendatu zuen botereak banatzearen garrantzia, eta ildo horretattiko, estatuaren barruan hiru botere mota bereiztea proposatu zuen:botere legegilea,betearazlea eta judiziala.

7.2. Anarksimoa.Gizartea antolatzeko modu gisa estatua agertu izana ez da beti gauza ontzat hartu izan. Anarkismo deritzon teoria politikoak, esate baterako, uko egiten dio estatua izateari berari. Postulatu anarkisten arabera, estatuak gizabanakoak menderatzen ditu, haien askatasuna mugazten du eta nork bere burua garatzeko aukerak itotzen ditu. Estatua desagertutakoan soilik lortu ahalko da, ez bestela, guztiz gizarte aske eta oso-betea eraikitzea, gizon-emakumeen arteko harremanak orduan baizik ez baitira izango askatasun eta naturaltasun erabatekoak. Estatua abolitutaoan, jada ez da izango hertsadurarik, ez espetxerik, ez poliziarik, ez armadarik. Institzuio errepresibo horiek ez dira jada beharrezkoak izango gizarte anarkista batean gizon-emakumeak azkenean aritu ahal izango balira askatasun osoz lankidetzean, mundu hobe bat sortzeko.

7.3. Totalitarismoa. Erregimen totalitario batean, estatuaren bterea hain da handia, bizitzako eremu guztietaraino heltzen baita, tartean direla ekonomia, gizartearen antolaketa, bai eta gizabanakoen bizitza pertsonala, ideiak eta ohiturak ere. Estatuak bizitzako eremu guztietan duen kontrol absolutu hori alderdi politiko bakarrean diktaduraren bidez gauzatzen da; alderdi politiko hori buruzagi eztabaidaezin baten agindupean egon ohi da, eta hark, buruzagiak, masak mobilizatzen dtu, hedabideak manipulatuz eta eragin itzeleko propaganda moduak erabiliz.


8.Demokrazia

8.1. Herriaren gobernua. Demos (herria) kratos (boterea). Antzinako atenasen, erabaki politiko garrantzitsuak bozketa bidez hartzen zituzten batzar batean. Atenastar guztiek har zezaketen parte batzar horretan, baldin eta hiritar baziren. Horrek esan nahi zuen jende asko geratzen zela zistema demokratikotik kanpo. Atenastarren sistema politikoa zuzeneko demokrazia zen, hiritar guztiek har baitzezaketen parte eta esku poitikagintzan.Sistema bikaina izan bazen ere, Atenasko demokraziak ez zuen luze iraun.

8.2.

Mendeko izatetik herritar izatera

Denbora luzean demokrazia erabat desagertuta egon ondoren, gobernu-sistema demokratikoa berriro agertu zen. 18.Mendearen amaieran. Garai hartan garrantzi handiko bi gertaera historiko jaio ziren: Ameriketako Estatu Batuen independentzia, bata, eta Frantziako Iraultza bestea. Bai estatu Batuak eta bai Frantziak, antzinako Atenas hura baino askoz handiagoak ziren. Zuzeneko demokraziaren bidez ezin goberna daitezke, beraz. Eta arazo hori konpondu nahain, bestelako sistema bat garatu zuten, ordezkaritzako demokrazian oinarrituta. Ordezkaritzazko demokrazia batean ere herritarrek parte hartzen dute erabakiak hartzeko prozesuan, baina ez zuzenean. Aldian-aldian hauteskundeak egiten dira, eta haien bidez, herritarrek ordezkariak hautatzen dituzte, beren izenean aritu daitezen. Gero, ordezkari horiek biltzen dira elkarrekin gaiak eztabaidatu, legeak egin eta erabakiak hartzeko, baina ez batzar irekietan baizik eta parlamentuan.

8.3. Demokraziak bete beharreko baldintzak.Estati bat benetan demokratikoa dela esan ahal izateko, ezinbestekoa du oinarrizko baldintza batzuk betetzea. Lehenik, legearen inperioa eta botere-banaketa errespetatzea. Sistema demokratiko orotan, legearen aurrearen berdintasuna dute herritarrek. Bestalde, hauteskunde libreak egin behar dira, sufragio unibertsalean oinarrituak, herritarrek zenbait alderdi politikoren artetik libreki beren ordezkariak hautatu ditzaten.



Entradas relacionadas: