Estamentuzko gizartea

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 17,33 KB

ILUSTRAZIOAK arrazoiaren erabilpena du oinarri. Arrazoia jakituriaren oinarri. Arrazoia erabiliz gizartearen aurrerapena zuen helburu. Horregatik, Erregimen zaharraren mugak salatu eta sistema zaharkituaren oinarriak (erlijioa, gizarte estamentala, monarkia absolutua eta egitura ekonomikoa) aldatzeko proposamenak egingo dituzte:

Ekonomian Frantziako fisiokraten eta eskoziatar Adam Smith liberalismoaren ekonomi ideia berriak iritsi ziren. Fisiokratek nekazaritzaren berritzea azpimarratzen zuten. Liberalismoaren teorialariek berriz norbanakoaren interesa ekimen pribatuari *emango zioten garrantzia.

*Gobernu esku hartzea (interebentzioa) kritikatu eta ekonomiaren iharduera librea defendatzen zuten, inongo trabarik gabe (Laissez faire, laissez passer,...)

Politikan, XVII. Mendeko filosofo ingelesek (Hobbes eta Locke) eta XVII. Mendeko pentsalari frantsesek absolutismoaren porrota eta gaur egungo parlamentu sistemaren oinarri doktrinalak proposatu zituzten.

-Montesquieu-k boterearen banaketa proposatu zuen botere despotikoa ekiditeko. -Rousseau-k herriaren agintea subiranotasuna defendatuko du, erregearen ginte jainkotiarra kritikatuz. -Voltair-ek, parlamentu baten beharra defendatu zuen.

Ilustrazioko  ideiak gizabanakoen askatasuna eta berdintasuna ziren. Estamentuetan banatutako gizartea eta absolutismoa kolokan zegoen.


Espainian XVIII. Mendeko monarkak, Borboindarrak, erreformak sustatu zituzten, baina beti ere beraien botere absolutuari uko egin gabe.
Despotismo ilustratua
sortuko da: “dena herriarentzat baina herria gabe”. Espainian politika agintea ulertu eta aplikatzeko modu berri honen adibidea Carlos III. izango da.

-Erreformak bai baino erregearen eta estamentu pribilegiatuen pribilejioak ukitu gabe.

-Antzinako erregimenaren jarraipena: monarkia absolutuak. Elizaren gaineko autoritatea indartuz (erregalismoa), armada indartuz. -Ilustrazioaren mentalitatea: erreformak beste arloetan= Administrazioa, ogasuna, nekazaritza, artisautza, merkataritza, kultura eta hezkuntza modernizatuz.


Erreforma guztiak epe luzera frakasatuko dute. Sistema sakoneko aldaketa behar zuen: absolutismoa eta estamentuen desagerpena. Benetako aldaketarik ezean, ideia liberalen defendatzaileak sistemaren aurka ekingo dute, batzuetan iraultza moduan, Frantzian gertatu zen moduan, bestetan, erreformak aplikatuz, prozesu makalagoa izango da eta gorabehera asko jasango ditu; sarritan etengo dena.

-------------------------

ANTZINAKO ERREJIMEN ETA BORBOINDARREN ERREFORMAK XVIII. MENDEAN

POPULAZIOA: -Orokorrean antzinako errejimeneko demografi ezaugarriak bete ziren.

·Jaiotze tasa altuak, heriotza-tasa altuak (umeena barne). Ondorioz, berezko hazkundea motela zen eta bizitza-itxaropena txikia.

Bizi iraupen krisiak gertatzen ziren. Populazio hazkundeak eskatzen zuen janari kopurua, aldiro, ez zen ziurtatzen. Nekazaritzaren errendimendu baxuak zirela eta uzta txarrak suertatu ez gero lehen gaien eskasia eta janari gabeziak herritar xeheak astintzen zituzten.

-Hobekuntzak eman ziren.. Txertoa, higiene eta elikadura hobekuntzak.

-Orokorrean hazkundea. 8´5 (1700)----11´5(1800). -Hazkundea ez zen homogeneoa eta konstantea izan.

-Desberdintasun geografikoak: periferia eta barnealdea.

·Barnealdean: Antzinako erregimeneko demografi ezaugarriak mantendu ziren: heriotza tasa altua; umeena barne. Hazkunde motela eta mende bukaerako geraldirik gabe.

·Periferian: jaiotze tasa altuenak Mediterraneoan (Valentzia). Euskal Herri Hezean jaiotze-tasa baxuak izan arren (gizonezko gutxi, ezkontzak berandu) dentsitatea, hau da, biztanle kopurua km2 altuena zen. Landare berria heriotza-tasa baxuagoa eman zen. Artoa elikagai segurua zen. Landare berria emankorra suertatu zen. Eta bizitza itxaropena luzatu zen, jendea zaharkituta hiltzen zen.

-Euskal Herri hezean desberdintasunak Bizkaia eta Gipuzkoan.

·Bizkaian Bilbo, Nerbioi bailara, kostaldeko portuak eta barnealdeko Industria herrietan bilduko da biztanleria.

·Gipuzkoan Donostia eta Tolosa nabarmendu arren populazioa berdinago banatua zegoen.

-Populazio gune garrantzitsuak: Bartzelona eta Madril (100.000 biztanle).


Entradas relacionadas: