Estamentuzko gizartea

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 11,83 KB

1.ANTZINAKO ERREGIMENA

Europako gizartean, politikan eta ekonomian egon zen egitura XVI, XVII, XVIII.Mendeetan. Hiru ezaugarri zituen  1.Nekazaritzan oinarrituta zegoen 2.Estamentutan banatuta zegoen 3.Estatuak monarkia absolutuaren bidez gobernatzen ziren.

  1. Ekonomia

Iraupen ekonomia zen. Nekazariek, nobleen eta elizaren lurrak lantzen zituzten.

Nekazaritza eta abeltzaintza ziren aberastasun iturri nagusiak. Biztanleen %80 nekazariak ziren. Ustiapena urria zenez, pobrezian bizi ziren. Teknologikoki gutxi garatuta zeuden eta klimaren menpe egoteaz gain, bi ziren oztopo nagusiak: 1.zergak oso altuak 2. Jaurgo- erregimenaren zapalkuntza.

Jabetza- sistemaren oinarria jaurgoa zen. Jaurgoaren eskubideak: 1.Lurrari zegozkionak: jauntxoak nekazariari lantzen usten zizkion lurrak eta horren truke errenta jasotzen zuen. 2. Jurisdikzio-eskubideak:jauntxoak gobernatzeko eta erregearen izenean justizia emateko eskumena zuen.

Jauntxoen pribilejioak:1.Zerga bereziak 2.Zerbitzu pertsonala 3.Zerbitzuen monopolioa

XVIII.Mendeko hazkunde demografikoak eskaria gehitu zuen eta irabaziak igo egin zituen noblezia eta elizaren mesederako.

  1. Merkataritza

1.Barne merkataritza:
Oso urria zen.XVIII. Mendean, bideak hobetzeari esker hobetu zen. 2.Kanpo merkataritza:Koloniekiko merkataritza eta nazioarteko merkataritza izugarri hazi zen.

  1. Eskulangileen ekoizpenetik manufakturen ekoizpenera

Ekoizpena gremiotan antolatzen zen. Lantegi txikiak ziren. XVIII.Mendean, egoera aldatzen hasi zen merkataritza-burgesian. Gremioak ekoizpen sistema berri horien erabat aurka agertu ziren, baina manufaktura burgesiak monarken babesa lortu zuen.


2.ESTAMENTUZKO GIZARTEA

Hiru estamentu zeuden: noblezia, kleroak eta herri xehea, Noblezia eta kleroak pribilegiatuak ziren, herri xehea, muturreko pobrezian bizi zen.

  1. Noblezia eta kleroa

Pribilegio ugari:1.ez zuten zergarik ordaintzen 2.estatus juridiko propioa 3.errentak jaso 4.administrazioko postuak betetzen zituzten.

Noblezia: Nobleziaren barnean alde nabarmenak zeuden, Goi mailako aristokrazia: botere politiko handia zuten. Behe noblezia eta kapare txikiak: estutasunak igaro behar zituzten euren izaera sozial pribilegiatuari erakusteko.

  • Lur jabeak ziren, zergak ez ordaindu, kargu publikoak zituzten, lege eta eskubide bereziak, talde heterogeneoa.

Kleroak: Goi-kleroak,elizaren ondasunak kontrolatzen zituzten. Eragin sozial eta politiko handia. Behe-kleroak, modu apalagoan bizi ziren.

  • Ondare-aberastasuna, botere ideologikoa eta gizartean ospea,talde heterogeneoa.

  1. Herri xehea

Biztanleriaren gehiengoa zen.Talde heterogeneoa honen lotura pribilegioen eza zen.

Landa eremua: Bi talde zeuden: lurrik gabeko nekazariak eta errentari pobreak, gehienak ziren eta nekazari dirudunak,talde txiki bat.

Hiri eremua:mailarik baxuenean baztertuak eta eskaleak zeuden. Herri xehea artisauek eta morroiek eta eskulangileek osatzen zuten. Horien gainetik, burgesia, merkatari txikiak, funtzionarioak eta negozio gizon handiak zeuden. Azken hauek, kolonietako merkatuari esker aberastuak.

  1. Burgesian gorakada

XVIII.Mendeko hiriak hazi ziren. Burgesak aberastu egin ziren.Haien aberastasunak nobleziarekin berdinetik berdinera tratatzea ekarri zuen. Haien boterea haien enpresek, gehienbat komertzialak eragindako aberastasunetik zetorren.Burgesen talde horiek gero eta gehiago eta boteretsuagoak ziren eta nobleziaren eta kleroaren pribilegioarekin amaitu nahi zuen.


Entradas relacionadas: