Estaldura-epitelioak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Biología

Escrito el en vasco con un tamaño de 1,72 KB

Gure organismoaren kanpoaldeko nahiz barrunbeetako gainazalak estaltzen eta babesten dituzte. Haien funtzioa da gainazalak babestea, mugatzea eta substantzien trukea ahalbidetzea. Zelula-geruza bakar batez edo gehiagoz osatuta egon daitezke.

Epidermisa

Bata bestearen gainean jarritako zelula-geruzaz osatuta dago. Larruazalaren geruzarik kanpokoena da.

Muki-mintzak

Barrunbeak babesten dituzte, hala nola digestio-hodiaren barnealdea eta arnas aparatuarena.

Endotelioak

Eskuarki, zelula-geruza bakar batez osatuta egoten dira; besteak beste, odol-hodien eta bihotz-aren barrualdea estaltzen dute.

Guruin-epitelioak

Guruinak eratzen dituzten ehunak dira eta jariatzeko substantziak sortzea dute funtzioa. Guruinak exokrinoak, endokrinoak edo mistoak izan daitezke.

Hezur-ehuna

Bere zelulek, osteozitoek, zelularteko matrize solidoa eratzen dute, kaltzio eta fosforozko gatz mineralez osatua. Hezurrak eratzen ditu.

Gantz-ehuna

Bere zelulek, adipozitoek, lipidoak metatzen dituzte. Zenbait organo babestea eta lipido-erreserba izatea dira bere funtzioak.

Kartilago-ehuna

Bere zelulak kondrozitoak dira. Zuntz malgu asko ditu eta matrize solidoa eta malgua du. Kartilagoak eratzen ditu, besteak beste artikulazioetak.

Ehun konjuntiboa

Hainbat zelulaz osatuta dago, baina garrantzitsuenak fibroblastoak dira. Beste ehun batzuen eta organoen artean egoten da, bata bestearekin lotzeko. Adibidez, tendoiak eta lotailuak eratzen ditu.

Odol-ehuna

Ehun konjuntibo berezia da. Haren zelulak globulu gorriak eta zuriak dira; matrizea, plasma, likidoa da eta ez du zuntzik. Odol-ehunaren funtzioa substantziak organismoan zehar garraiatzea da.

Entradas relacionadas: