Estalaktitak eta estalagmitak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Geología

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,79 KB

Modelatu karstikoa harri karbonatodunen ezaugarri izanda ere, harri disolbagarrietan gertatzen dena ere aipatu beharra dago, hala nola igeltsu eta gatzarrietan; adibidez, igeltsuen disoluzioa dela eta, galeria sistema handiak sor daitezke.

Sistema karstikoa

Harri baten ezaugarri bereziek, beste faktore naturalek baino garrantzi handiagoa izan dezakete erliebearen modelatzeari dagokionez. Adb: urak kareharrian eragiten duen modelatua: modelatu karstikoa.

Kareharria harri trinkoa da, baina oso zurruna denez, arrakala ugari izaten ditu. Horietatik ura sartzen da; horren ondoriozko disoluzioa dela medio, apurka-apurka, zabaldu egiten dira zartadurak, eta azaleko isurketa gero eta txikiagoa da. Horregatik, idortasun handia eta ibairik gabeko haranak eskualde karstikoen ezaugarriak dira.

Modelatu horren oinarri den prozesu kimikoari karbonatazio deritzo. Kareharriak berez ez dira uretan disolbatzen, baina erreakzio kimiko honen ondoren disolbagarri bihurtzen dira.

Erreakzio kimikoa itzulgarria da; beraz, bikarbonatoa duen urak CO2 galtzen badu, bikarbonatoa karbono bihurtzen da, eta prezipitatu ondoren estalaktitak eta estalagmitak eratzen dira.


Azaleko nahiz lurpeko urek eragiten dute aipaturiko modelatu karstikoa; Lehenengoak egitura exokarstikoak sortzen dituzte, eta bigarrenean, berriz, egitura endokarstikoak sortzen dira:

  1. Lenarrak edo lapiazak: harriaren azalean disoluzioz eraturiko kanal estu eta sakonak dira.

  2. Dolinak: inbutu formako sakonune zirkular edo eliptiko itxiak dira, kareharriak disolbatzean sortuak. Bi dolinek bat egiten dutenean, ubala bat eratzen da, hots, sakonune zabalagoa.

  3. Torkak: galeria baten sabaia hondoratzean sortzen den zirkulu formako sakonunea.

  4. Arroilak: oso hegal bertikalak dituzten haran estuak.

  5. Leizeak: gainazalera irteten diren galeria bertikalak.

  6. Galeriak(kobazuloak), edo lurpeko bide horizontalak.

  7. Putzuak, edo lurpeko bide bertikalak.

  8. Estalaktitak, estalagmitak eta zutabeak.


Entradas relacionadas: