Esperientzi eremuak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Psicología y Sociología

Escrito el en vasco con un tamaño de 12,17 KB

Funtzioa Zentzu desberdinek jasotako sentipenak jaso, prozesatu eta erantzunak bidaltzea. Gure gorputzean dagoen sistema garrantzitsuenetakoa dela esan daiteke.
Osagaiak
· Entzefaloa (Burezurrez babestua)
· Bizkarrezur-muina (Ornoez babestua)
2.2.3.1. Entzefaloa

Zerda Nerbio Sistemaren organo gorena eta garrantzitsuena da eta garezurrak babestuta dago. Pertsona helduaren entzefaloak 1,4 Kg-ko masa eta 1.400 cm3 inguruko bolumena izan ohi du.

Funtzioak

·Bertan prozesatzen da 5 zentzumenek jasotako informazio guztia
·Giza jokaeran eragina duten hainbat faktorek entzefaloan dute erroa: adimena, oroimena, pentsamendua...
· Gorputzaren mugimendua kontrolatzen du...
Osagaiak
·Garuna
·Zerebeloa
·Bizkarrezur-erraboila
2.2.3.1.1. Garuna 
Zerda Nerbio sistema zentraleko entzefaloaren zatirik handiena eta garrantzitsuena da eta nerbio sistemaren agitura zuzendaria.

Funtzioak

·Giza portaera eta adimen-
funtzioak (oroimena, adimena, emozioak, ikaskuntza eta pertzepzioa) kontrolatu eta koordinatzen ditu.

· Integrazio sentsorialeko eta jarduera motorreko gune nagusietako egoitza da.
· Ikusmenarekin lotuta dauden funtzioak lobulu okzipitalean.
· Entzumenarekin zerikusia dutenak lobulu tenporalean.

·Adimen, nortasun eta mintzamenarekin lotuta dauden zereginek lobulu frontalean dute kokapena. Lobulu horren alde motorrean, bestalde, berariazko mugimenduak kontrolatzen dituzten neuronak daude.
·Ukimenaren nerbio-zuntzak lobulu parietalarekin lotzen dira.

·  Garuneko bi hemisferioen arteko ezberdintasun funtzionalak txikiak dira. Antza denez, ezkerreko hemisferioan mintzamenarekin eta pentsamendu logikoarekin zerikusia duten gaitasunak sortzen dira. Eskuineko hemisferioan, aldiz, prozesu analitikoen eta orientazio espazialaren gaitasunak garatzen dira.
Osagaiak

·Arteka Sagitala edo hemisferio artekoak bi hemisferiotan banatzen du.
·Gorputz kailukarak bi hemisferio horiek lotzen ditu azpialdetik. Lotura etengo balitz, agenesia legoke eta ez litzateke bi hemisferioen artean egongo. Gainera,estua eta zeharkakoa da, diadema baten antzekoa.

- Zerebroaren azalean zentzumenei dagozkien eremuen araberako gorputzaren mapa marraztuko bagenu, pertsona deformatu baten irudia agertuko litzaiguke.
-Azterketa neurologikoei esker, badakigu kortexean zentzumen eremutik at, zentzumenen mezuak jasotzen dituzten beste une batzuk ere badirela. Adibidez, lobulu okzipitalek ikusmenaren informazioa jasotzen dute eta lobulu tenporalek entzumenaren informazioa.

·Mugimendu-eremua eta funtzio motorrak: Mugimenduaren eremua kortexean zentzumen eremuaren parean dago. Proportzioa zentzumen eremuaren antzekoa da; eremu motorrean atzamar lodiari dagokion gunea beste atzamarrena baino handiagoa da, baina ez fisikoki handiagoa delako, trebeagoa eta indartsuagoa delako baizik. Aurpegiaren gunea ere handiagoa da eremu motorrean zentzumen eremuan baino, batez ere ahoarena, hizkuntza hain garrantzitsua izanik, ahoarekin egin behar diren mugimenduek zehaztasun handia eskatzen baitute.

·Elkartze-eremuak eta funtzio psikikoak

-Aurreko bi eremuek, zentzumenezko informazioa jasotzen dutenek eta muskuluen erreakzioak zuzentzen dituztenek, kortexaren laurden bat baino ez dute betetzen.

-Oraingoz ezin daiteke esan zehatz mehaz zein diren beste hiru laurdenen eginkizunak, baina badakigu gizakiarentzat oso garrantzitsuak direla. Esan genezake zerebroaren eremu horiek direla gizaki bilakatzen gaituztenak, bertan burutzen baititugu goi mailako jarduerak: planifikatu, hitz egin, idatzi, gogoratu, baloratu…

-Lobulu frontalak dira gizakia gehien identifikatzen dutenak. Lobulu frontaleko zauri batek gizakiaren nortasuna alda dezake.

-Hainbat gauza gogoratzeko arazoak izaten dituzten pertsonek, askotan, lobulu

tenporaletan okerren bat izan ohi dute. ...

Bi zerebro ote? Nahiz eta gaitasun batzuk zerebroko gune jakin batzuetan dauden, zerebroaren jarduerak osotasuna dakar, hau da, jarduera gehienetan zerebro osoa aritzen da eta ez bakarrik zati bat. Hori, gehienbat, goi mailako eginkizunetan gertatzen da, hots: hitz egitean, ikastean, maitasunean…

Funtzionamendua Zerebroak antzeko tamainako bi hemisferio ditu eta hemisferiook kontrolatzen dituzten gorputzaren atalen arteko komunikazioa gurutzatua da. Hau da, eskuineko hemisferioak gorputzaren ezkerreko aldea kontrolatzen du, eta ezkerrekoak, berriz, eskuineko aldea. Horrela, eskuineko besoa mugitzen dugunean, ezkerreko aldeko hemisferioak bidalitako aginduari erantzuten diogu. Gehienetan, hemisferioetako bat izaten da nagusi. Horrela, eskumatiak direnengan, hau da, eskuineko aldean indar eta zehaztasun handiago dutenengan, ezkerreko hemisferioa gailentzen da eta ezkertiengan, ordea, eskuineko hemisferioa.                                 Afasia eta nahasteak        ·Hitz egiteko gaitasunaren nahastea da. Ezkerreko hemisferioaren zaurien ondorio izan ohi da.    ·Eskuineko hemisferioa zauritzen denean, berriz, hitz egiteko gaitasuna oso gutxitan nahasten da. Trebetasun espazialak eta arteari eta musikari dagozkion jardueren alderdi batzuk eskumako hemisferioak menderatzen ditu.
·Hala ere, hitz egiteko gaitasuna ez du beti ezkerreko hemisferioak kontrolatzen.
·Pertsona batzuen zerebroan eskuinekoa da hitz egiteko gaitasuna kontrolatzen duen hemisferioa.·Beste batzuen zerebroan hemisferio biek kontrolatzen dute gaitasun hori.

Entradas relacionadas: