Espaniako barne migrazioak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Geografía

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,91 KB

Gaur egungo barne migrazioaren ezaugarriak:

-Migrazioaren bolumena apaldu egin zen 1975etik 1985ra nekazarien exodoak behera egin zuelako. Ordutik suspertu egin da eta gaur egun oso handia da.

-Gaur egun migrazioaren zergaitiak desberdinak dira: ikasketak, familia, enplegua

-Emigratzen duten pertsonak ere askotarikoak dira: adinean, prestakuntzan, eta jatorrian.

-Migrazio korronteak noranzko anitzekoak dira

Gaur egungo barne migrazioko korronteak:

A)Motak: Gaur egun, era askotariko migrazio korronteak daude:

-Laneko migrazioak, enpleguarekin lotuta daudenak. Heldu gazteak izaten dira eta landagune atzeratuetatik edota gainbeheran dauden hiriguneetatik datoz.

-Etxebizitzarekin lotutako migrazioetan, etxebizitza merkeen bila dauden gazteak aurkitzen dira edota kalitate handiko alderdietan bizi nahi duten diruduneko heldu gazteak. Hauek hiri barneko migrazioak izaten dira

-Itzulerako migrazioak, biztanleria jatorrizko herrialdera itzultzean datza. 55urtetik gorako pertsonak izaten dira.

-Ohiko edo pendulu moduko mugimenduak lana, ikasketak edo aisiaren ondorioz egindako lekualdatzeak dira.

Gaur egungo barne migrazioen ondorioak:

Dena den, migrazio korronte berri hauen sorrerak zenbait aldaketa eragin ditu migrazio-fluxuetan. Lehenik, beste eskualde batzuetako probintzietarako migrazioek pisua galdu dute, eta horrek era askotako migrazio-saldoak eragin ditu: probintzia dinamikoenek saldo positiboak dituzte;
Historikoki emigratzaileak izan diren zenbait probintziek eta historikoki immigratzaileak izan diren baina, joera hori irauli duten probintziek saldo negatiboak dituzte: saldo aldizka positiboak eta negatiboak dituzte koiuntura ekonomikoan izaten diren aldaketek gehien erasandako probintziek. Horrez gain, hazi egin dira eskualde bereko probintzien edo probintzia bereko udalerrien arteko migrazioak. Azkenik, udalerrien arteko migrazioak aldatu dira: udalerri txiki eta ertainek saldo positiboak dituzte eta udalerri handiek eta hiriburuek aldiz, saldo positiboak murriztu dituzte edo negatiboak izatera heldu dira.

Gaur egungo barne-migrazioek zenbait ondorio dituzte. Laneko migrazioek desoreka ekonomiko eta demografikoak areagotzen dituzte. Hirian, etxebizitzarekin zenbait arazo sortu dira. Emigranteen itzulerako migrazioek, erretiratuak sorlekura bueltatzea eragiten dute eta gazte neolandatarrak ia husturik zeuden herrietan kokatzen hasi dira. Azkenez, pendulu mugimenduek zirkulazio arazoak sortzen dituzte hirietan, eta aisiarekin lotutako mugimenduek, aldiz, diru-sarrerak handitzea eragiten du.


Entradas relacionadas: