Espainiaren Historia: Hirurteko Konstituzionala eta Absolutismoa

Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 5,17 KB

Hirurteko Konstituzionala (1820-1823)

Absolutismoaren zailtasunek eta espainiar herritarren haserreak eutsi ezineko egoera eratzen zuten. Egoerak leher egin zuen Rafael Diego komandantea 1812ko konstituzioaren alde altxatu zenean. Batzorde liberalak eratu zituzten hainbat hiritan, Gorteak bildu arte baina hiru urte baino ez zuen iraun Espainiako bigarren ahalegin iraultzaileak. Agintetik, liberalek Inkisizioa ezereztu, Cadizen onartutako zerga-sistema ezarri, jaurerriak deuseztatu, jesuitak kanporatu eta herritarren eskubideak eta askatasunak bermatzeko legeak onartu zituzten. Gobernuak fraideen ordenak ezereztea eta monasterioaren lurrak desamortizatzea erabaki zuen. Berrikuntzak aplikatzen hasi zirenean, multzo liberala talde bitan banatu zen: moderatuak eta gartsuak. Berrikuntzak ezartzean oso zurbil ziren arren, kabinete moderatuek nekez gobernatu zuten, absolutistak eta iraultzaren kontrakoak erasoka zituzten eta, boluntario errealisten hainbat talde armatu eratu ziren errege liberalen presotzat agertzeko asmotan. 1823an Frantziako armada bat Espainian sartu zen, horrela erregeak balio barik utzi zituen Hirurteko Konstituzionaleko lege guztiak eta amaiera eman zion iraultza liberalen bigarren ahaleginari.

Hamarkada Absolutista (1823-1833)

1823tik hil arte, Fernando VIII.ak monarkia absolutu eran gobernatu zuen. Agintea berreskuratu zuenean, lehenengo eta behin liberalen kontrako mendekua hartu zuen. Zapalkuntza lazgarria hasi zuen eta, batez ere, politikariak, funtzionarioak, letra gizonak eta armadako ofizialak jo zituen. Poliziaren bidez bete zuen Inkisizioaren zapalkuntza-lana. Milaka espainolek jo zuten erbestera. Fernando VIII.aren bigarren berrezarpen absolutistak, aurrekoak bezala, Erregimen Zaharra ia oso-osorik ezartzea ekarri zuen berriro ere, baina Hirurtekoaren eskarmentuaren ondoren, egoki ikusi zuten herrialdeko problemak beste era batera konpontzen saiatzea eta aldakuntza batzuk egitea, lehenengo ilustratuen eta liberalismo moderatuaren aldeko laguntza lortzeko. Ogasuna berrantolatu zen eta 1824tik aurrera, autarkia ekonomikoaren aldia hasi zen. Baina hobekuntza ekonomikoak eta hazkunde demografikoak ezin izan zuten aldatu behea jotzen zegoen estatuaren itxura, aintzinako gaitzak aldean zeramaten eta ez zen sinesgarria Estatuak zorra ordainduko zuenik, nekazaritza atzeratua zen, bidelapurrak zeuden, administrazioak hankaz gora, bideak eta errepideak txar-txarrak ziren etab. Ez zen egon ezer kaltegarriagorik zuzendaritza politikorik eza baino eta gobernua behin eta berriro aldatzeak agerian utzi zuen monarkiak ezin izan zituela gainditu absolutismo berrituaren joera guztiak agintera biltzeko zailtasunak. Erregearen bi aldeetatik zeuden: liberal gartsuak eta benetako edo muturreko errealistak.

Fernando VII.aren Itzulera. Seiurteko Absolutista (1814-1820)

Frantsesen aurkako operazio militarren amaierak ez zuen guztiz baketu estatua eta Fernando VII.ak gertatutakoa ahaztu zuen itzuli zenean. Armadak iraultzaren kontra zuzendutako ekintzak, gainera, Cadizeko legeak gaitzetsiz, Pertsiarren agiria sinatu zuten diputatu absolutisten babesa zuen. Fernando VII.ak legearen aurkakotzat jo zuen Cadizeko gorteen deialdia eta egindako lan legegile guztia ezereztu egin zuen. Fernandoren estatu kolpearen ostean, Espainia frantsesen erasoen aurreko egoerara itzuli zen eta honek zapalkuntza eta erbesteratzeak eragin zituen. Erregeak pentsa-askatasuna ezereztu eta Inkisizioa berpiztu zuen, horrela jesuitak Espainiara itzuli ziren eta elizak bere gurutzada hasi zuen. Fernando VII.a itzuli zenetik, frantsesen aurka borrokatu ziren militar asko, armada hartan, elkarren artean ondoan bizi ziren borboi erako profesionalak, aintzinako gerrilari mailaz jasoak, jeneral absolutistak eta ofizial zeharo liberalak. Cadizeko gorteek aurrekontu nazionala prestatu zuten baina Fernando VII.a aintzinako zerga sistemara itzuli zen. Industria geraldian zegoen baina nekazaritzak nolabaiteko aurrerakuntza izan zuen. Fernando VII.ak mestari pribilegioak itzuli zizkion.

Moderatuak

Printzipioak:

  • Eredu pragmatikoa, aintzinakoa eta berriaren arteko adostasuna bilatuz.
  • Lehentasuna ekonomiari.
  • Subiranotasun nazionala ez.
  • Sistema politikoaren oinarria: monarkia.
  • Sufragio zentsitarioa oso mugatua.
  • Jabe handiek kontrolatzea eta herritar klaseak baztertzea.

Helburuak:

  • Estatu bakarra, uniformea eta segurua.
  • Administraritza zentralizatua eta zentratzailea.

Giza laguntza:

  • Jabeak eta ilustratuak diren klaseak.

Aurrerakoiak

Printzipioak:

  • Eredu erreformista, gizartean aldaketak egiten saiatzen den.
  • Lehentasuna politikari.
  • Subiranotasun nazionala bai.
  • Sistema politikoaren oinarria: konstituzioa.
  • Sufragio zentsitarioa ez hain mugatua.
  • Klase ertainek parte hartze politikoa.

Helburuak:

  • Librekanbismoa.
  • Derrigorrezko zerbitzu militarra kentzea ejerzitu profesionala sortuz.

Giza laguntza:

  • Jabe ertainak, merkatariak, industria txikiak, unibertsitarioak.

Entradas relacionadas: