Espainiako XIX. mendeko gertaera politikoak
Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia
Escrito el en
vasco con un tamaño de 1,67 KB
Biurteko Progresista (1854-1856)
O'Donnell eta Espartero gobernuan zeudela, erreforma liberal sakonak bultzatu zituzten:
- Desamortizazio berria eta 1855eko Burdinbide Lege Nagusia.
- 1856ko konstituzio-proiektua (arrakastarik gabea).
- Jesuiten kanporatzea.
- Espainiako lehen bankuaren sorrera (1856).
O'Donnellek estatu-kolpea eman, Espartero kanporatu eta Isabel II.aren krisia areagotu zen.
Seiurteko Demokratikoa (1868-1874)
1868ko La Gloriosa iraultzarekin, Topete, Prim eta Serranok Isabel II.a erbesteratu zuten. 1869ko konstituzio demokratikoa aldarrikatu zen, eskubideak bermatuz, baina monarkiaren tronua hutsik geratu zen.
Errepublika Federala (1873)
Pi i Margall lehendakari zela, konstituzio federala proposatu zuen: subiranotasun herrikoia, Eliza eta Estatuaren banaketa eta 15 estatu federal (Kuba eta Puerto Rico barne). Hala ere, iraultza kantonala, grebak eta gerra karlistak zirela eta, Pi i Margallek dimititu egin zuen.
Seiurteko Absolutista eta Fernando VII.a
Fernando VII.a itzultzean, bi talde nagusitu ziren: erregezaleak (tradizionalistak) eta liberalak (moderatuak eta erradikalak). Pertsiarren Manifestuak absolutismoa defendatu zuen. 1820an, Espoz eta Minak Riegoren pronuntziamendua bultzatu zuten.
Lege Salikoa eta Dinastia Auzia
Filipe V.ak ezarritako Lege Salikoak gizonezkoen oinordetza soilik onartzen zuen. Fernando VII.ak Pragmatica Sancion (1830) aldarrikatu zuen bere alaba Isabel oinordeko izendatzeko, Karlos Maria Isidro baztertuz. Honek 1833an I. Karlistaldia piztu zuen.