Espainiako Sistema Politikoa eta Administrazio Publikoa

Enviado por Chuletator online y clasificado en Francés

Escrito el en vasco con un tamaño de 5,58 KB

1. Botere banaketa eta sistema politikoa

Botere banaketa lehen aldiz Frantziako Iraultzan planteatu zen. Montesquieu filosofoak planteatu zuen sistema berri hau, sistema absolutistaren aurrean. Sistema absolutistan, botere guztia pertsona bakar baten esku dago (erregeak dena egiten du).

Boterearen hiru zatiketak

  • Botere legegilea: Espainian, Gorte Orokorrek dute (Kongresua eta Senatua).
  • Botere exekutiboa: Gobernua da botere hau gauzatzen duen organoa.
  • Botere judiziala: Auzitegiek eta epaitegiek dute boterea (epaitu, judizioak egin...).

Badira inolako boteretan barneratuta ez dauden bi erakunde: Auzitegi Konstituzionala eta Koroa.

2. Espainiako Gobernua: karguak eta prozesuak

Espainiako Gobernuan kargu ezberdinak daude, honela banatuta:

  • Organo unipertsonalak: Pertsona bakarrez osatutakoak (adibidez, presidentea).
  • Organo kolegiatuak: Pertsona bat baino gehiago behar da sortzeko.

Gobernu-kide izateko baldintzak

  1. Espainiar nazionalitatea izatea.
  2. Adin nagusitasuna.
  3. Sufragio aktiboa eta pasiboa izatea.
  4. Kargu publikoetarako ezgaituta ez egotea.

Hauteskunde motak eta prozesua

Hauteskunde hauek bete behar dira: lokalak, erkidegokoak, estatu mailakoak eta EBko Parlamentukoak.

  • Bateraezintasuna: Presidenteak edo ministroek ezin dute beste lanik izan karguan dauden bitartean.
  • Foru berezia: Karguan daudela delituren bat eginez gero, Auzitegi Gorenak epaituko ditu.
  • Gobernuaren amaiera (zesioa): Presidentea hiltzean, ezgaitasun baten ondorioz, edo Kongresuaren konfiantza galtzean.

3. Botere legegilea: Gorte Orokorrak

Gorte Orokorrak bi ganbarak osatzen dituzte: Senatua eta Kongresua. Gorteen ezaugarri nagusiak gobernu-autonomia, autonomia ekonomikoa eta bortxaezintasuna dira.

Gorteen osaketa

Senatua

Lurraldeen ordezkaritza-ganbara da:

  • Probintzia bakoitzak 4 senadore ditu.
  • Ceutak eta Melillak 2 senadore bakoitzak.
  • Erkidego autonomo bakoitzak gutxienez senadore 1, eta biztanle milioi bakoitzeko beste bat gehitzen da.

Kongresua

Eserlekuak (300-400 artean) hauteskundeetako emaitzen arabera banatzen dira D’Hondt legearen bidez. Sistema hau kritikatu izan da, ez duelako beti botoen berdintasun osoa bermatzen.

Kontrol-tresnak

  • Zentsura-mozioa: Presidentearen lana zalantzan jartzeko. Kongresuko kideen %10aren babesa eta hautagai alternatibo bat behar dira.
  • Konfiantza-galdera: Gobernuak bultzatutako ekimena da, Kongresuaren babesa duela frogatzeko. Gehiengo sinplearekin nahikoa da.

4. Administrazio Publikoa

Administrazioa gizartean interes publikoa lortzeko erakunde-sarea da. Interes orokorra babestu behar du, betiere ordenamendu juridikoari eta legeari lotuta.

Ezaugarri konstituzionalak eta printzipioak

  • Objektibotasuna: Interes orokorraren alde jardun behar du.
  • Eraginkortasuna: Azkar eta ongi erantzun behar die hiritarrei.
  • Legezkotasuna: Jarduera guztia legea errespetatuz egin behar du.
  • Hierarkia: Modu hierarkikoan antolatuta dago.

Administrazioa bi lege nagusitan arautzen da: 39/2015 Legea eta 40/2015 Legea.

5. Arau juridikoen ezaugarriak eta hierarkia

Arau juridikoek honako ezaugarri hauek dituzte: koakzioa, abstrakzioa, orokortasuna, publizitatea, hierarkia, iraupena eta atzeraezintasuna.

Ordenamendu juridikoaren piramidea

  1. Konstituzioa: Arau gorena. Oinarrizko eskubideak (14-29 art.) jasotzen ditu.
  2. Nazioarteko hitzarmenak: Estatuen arteko akordioak.
  3. Legeak: Organikoak (gehiengo absolutua) eta arruntak (gehiengo sinplea).
  4. Erreglamenduak: Botere exekutiboak legeak garatzeko egiten dituen arauak.
  5. Printzipio orokorrak eta ohitura: Hutsuneak betetzeko oinarriak.

6. Botere Judiziala eta Auzitegi Konstituzionala

Botere Judizialak legaltasun, independentzia eta batasun printzipioak jarraitzen ditu. Auzitegi Konstituzionala (AK) organo berezia da, eta 12 kidek osatzen dute (Kongresuak, Senatuak, Gobernuak eta BJCOk proposatuta).

AK-ren eskumenak

  • Oinarrizko eskubideen babesa (Amparo errekurtsoa).
  • Legeen konstituzionaltasun-kontrola (Errekurtsoak eta kuestioak).
  • Estatuaren organoen arteko gatazkak konpontzea.

7. Administrazio-egintzak eta prozedura

Administrazio-egintzak hainbat modutan sailka daitezke:

  • Erabakitzaileak vs. Ez-erabakitzaileak: Prozedura amaitzen duten edo informazioa soilik ematen duten.
  • Aldekoak vs. Karga-egintzak: Onurak ematen dituzten edo betebeharrak/zigorrak ezartzen dituzten.
  • Irmoak: Jada errekurritu ezin direnak.

Administrazio-isiltasuna

Epea igaro eta erantzunik ez badago:

  • Arau orokorra: Isiltasun positiboa (aldekoa) da.
  • Salbuespenak (Negatiboa): Legeak hala dioenean, ingurumenari eragiten dionean, edo zerbitzu publikoen eskumenen kasuan.

Entradas relacionadas: