Espainiako Liberalismoaren Eraikuntza (1833-1874)

Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 6,99 KB

Espainiako Liberalismoaren Eraikuntza (1833-1874)

Iraultza Liberal Burgesa

  1. Definizioa: Antzinako Erregimeneko nobleen gizarte feudalaren ordez, burgesia liberal eta kapitalista ezartzeko indarkeriazko prozesua izan zen.
  2. Aldaketa politikoak: Askatasun politikoan, berdintasun juridikoan, aginte banaketan eta nazioaren subiranotasunean oinarritutako estatu konstituzionala.
  3. Aldaketa ekonomikoak: Ekoizpen indarrak asko zabaldu ziren; hazkunde demografikoa gertatu zen, langileak askatasunez kontratatzean oinarritzen ziren, jabetza kontzeptu berria hedatu zen, kapitalaren zirkulazio askea zegoen, nazioko merkatuak sortu ziren.
  4. Ideologia berriak: Arrazionaltasuna eta zientifismoa aldarrikatu zituen.
  5. Gizarte klase nagusia: Burgesia.
  6. Sistema sozioekonomiko berria: Kapitalismoa.
  7. Iraultza liberal burgesaren ezaugarriak Espainian:
    1. Geldotasuna eta aldaketen hauskortasuna.
    2. Antzinako Erregimeneko talde pribilegiatuen erresistentzia.
    3. Gatazkak eta ezegonkortasuna.
    4. Aldaketen atzerapena Mendebaldeko Europako herrialdeekin alderatuta.

Gerra Zibila

Taldeak

Fernando VII.a hiltzean, gerra zibila piztu zen. Zazpi urtez luzatu zen, eta absolutistak eta liberalak aurrez aurre jarri ziren. (Absolutistak -> Karlistak; Liberalak -> Isabelinoak, Kristinoak)

Gerraren nondik norakoak

Operazioen erdigunea Euskal Herria eta Nafarroa izan ziren, baina gatazkak Kataluniako, Aragoiko eta Valentziako mendialdean ere piztu ziren.

Lehenengo uneko erreakzioak

Maria Kristina erregeordea liberalen babes bila joan zen, baina aldaketa politikoak onartzearen aurka zegoenez, akordioak zaildu egin ziren, eta matxinadaren aurreko erantzuna atzeratu egin zen. Horri esker, Zumalakarregi jeneralak benetako armada antolatu ahal izan zuen talde karlista urri eta sakabanatuekin.

Ideologia karlistaren oinarrizko elementuak

  1. Absolutismo monarkikoa.
  2. Foruen defentsa.
  3. Lurraren jabetza tradizionala.
  4. Erlijio integrismoa (tradiziozko edukiari tinko atxikitzen zaion jarrera).

Talde bakoitzak jasotako babesa

  1. Karlistak: Iparraldeko nekazari asko, behe noblezia, klero kontserbadorea eta hirietako eskulangileak.
  2. Liberalak: Klase ilustratuak, burgesia, hiriko proletario sortu berriak.

1. Lehenengo Gerra Karlista Euskal Herrian

Hain absolutista izatearen arrazoiak

  1. Erlijioaren defentsa gizarte-ordenean sartzea.
  2. Foruzaletasuna.
  3. Jaunen lurraren jabetzaren egitura ordena ekonomikoa.
  4. Absolutismoa atal politikoan.

Nazioarteko banaketa

Karlismoak Errusiaren, Austriaren eta Prusiaren laguntza izan zuen. Liberalismoak Ingalaterra, Frantzia, Portugal eta Espainiarena.

Zumalakarregi, “tradizioaren Napoleon”

Karlismoaren buruzagia Tomas Zumalakarregi izan zen.

Erabilitako taktika

Gerra sorpresen eta gerrillen borroka izan zen. Karlistek oso ondo ezagutzen zuten ingurua, eta hori mesedegarria izan zen. Euskal geografia zaila gotorlekua izan zen karlistentzat.

Eskuratu zituzten lurraldeak

Gaur egungo EAE eta Nafarroa, baina bertako hiriburuak (Donostia, Bilbo, Gasteiz eta Iruña) eta Arabako Errioxa ez zituzten eskuratu.

Hartutako erabakiak

  1. Foruak zin egin ziren.
  2. Legeak eman ziren.
  3. Zigor Kodea aldarrikatu zuten.
  4. Igoerak eman ziren (militarretan, adibidez, komandantea -> general).
  5. Oñatiko unibertsitatea planeatu zuten.

Buruzagien helburua

Buruzagien helburua Bilbo konkistatzea zen; nazioarteko aitorpena lortzeko.

Zumalakarregi hil ondoren, gerrak izan zuen bilakaera

Ekintza horretan (Bilbo konkistatzean), Zumalakarregi karlista buruzagia hil egin zen, eta handik gutxira, Espartero liberalak hiriburuaren inguruko hesia apurtzea lortu zuen. Gerrak aurrera egin zuen, eta karlistak egoera mesedegarria sortzen ahalegindu ziren arren, batailoietan moralak behera egin zuen nabarmen. Azkenean, Morotorek eta Esparterok egindako negozioan nahi zen emaitza lortu zuten: bakea. Errege karlistak, nafarrak eta arabarrak kontra egon arren.

Bergarako Hitzarmena

Protagonistak: Moroto general karlista eta Espartero, general liberala.

Konpromisoak: Isabel II.a erregina aitortzearen truke, gobernu liberalak hitzarmena onartu zuen.

  1. Bizkaiko eta Gipuzkoako militar karlisten kategoria eta soldata mantentzea onartu zuen.
  2. Euskal probintzietako foru erregimena errespetatu zuen.

Karlismoa irautearen arrazoia

Karlismoak indar politiko modura iraun zuen, foru erregimenak babestutako bizimodu tradizionalarekin identifikatu zelako. Nekazariek, eskulangileek eta jabe txikiek pentsatu zuten karlistekin kapitalismotik hobeto biziko zirela.

2. Errege Estatutua

1834tik aurrera, koroaren papera prozesu politikoan

Koroa prozesu politikoaren faktore erabilgarria bihurtu zen.

Sortzailea

Errege Estatutuaren sortzailea Martínez de la Rosa izan zen. Lehenengo emaitza Errege Estatutua izan zen.

Helburua

Antzinako Erregimenaren eta Erregimen Berriaren artean traumatikoa ez zen trantsizioa lortzea.

Ezaugarriak

  1. Emandako agiria: Gorteek esku hartu gabe, estatuko beste aginte batzuk bere alboan onartzea mugatzen zen.
  2. Konstituzio osatugabea zen: ez zituen erregearen eta gobernuaren aginteak arautzen, eta ez zuen adierazpenik gizabanakoen eskubideen inguruan.

Liberal gehienen iritzia

Estatutuak ez zituen arazo larriak konpontzen; gainera, eskatutako eraldaketak egiteko oztopoa zen.

3. Erradikalizazio Liberala [1837ko Konstituzioa]

1836ko egoera

Gerra karlistaren bilakaera zalantzagarria eta ogasunaren egoera txarraren eraginez, gizartean eta politikan urduritasuna zen nagusi. 1836an, lurralde askotan matxinadak egin ziren, eta sarjentuek pronuntziamendua egin zuten La Granjan.

  1. Gorte konstituziogileek konstituzio berria erabaki zuten.
  2. Erregeordeak 1812ko Konstituzioa berrezarri zuen.
  3. Gobernua aurrerakoien esku utzi zuen.

Aldarrikatu zuten uneko giroa

Konstituzio berriaren ezarpena isabeldarrentzat une berezian eman zen.

Ondorioa

Bi talde liberalek adostasuna lortu zuten, eta konstituzio berriarekin biek gobernatzea lortu nahi izan zuten, 1837-1840an gertatu bezala.

Testuan jasotzen diren puntu nagusiak: Konstituzioa liberala, bi ganbarakoa zen, eta printzipio hauetan oinarritzen zen:

  1. Subiranotasun nazionala.
  2. Botere banaketa.
  3. Oinarrizko eskubideen aitorpena.

Aurrerakoiek lortutakoak

  1. Prentsa askatasuna eta udalei emandako autonomia politikoa eta kudeaketa autonomia.
  2. Udalak auzokideek hautatzen zituzten, eta ez gobernuak.
  3. Milizia Nazionala.

Entradas relacionadas: