Espainiako Lehen Errepublika eta Berrezarkuntza

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,45 KB

Espainiako Lehen Errepublika: Proiektu Federala

1873an, Pi i Margall lehendakari zela, Konstituzio federalerako egitasmo bat aurkeztu zuen. Egitasmo horrek subiranotasuna herriak zuela zioen, botere banaketa arautzen zuen, eta eskubide guztiak eta federalismoa aitortzen zituen. Elizaren eta estatuaren arteko zatiketa ere adierazten zuen eta autonomia handia aitortzen zien probintziei. Herrialdea 15 estatu desberdinetan banatuko litzateke, gehi Kuba eta Puerto Rico.

Krisi Politikoa eta Iraultza Kantonala

Baina errepublikarren arteko zatiketa gero eta nabarmenagoa zen; hirietara zabaldu zuten iraultza kantonala, batez ere Valentzian eta Andaluzian. (Kantoiak errepublika independenteak ziren, ideologia anarkista zutenak). Bitartean, Katalunian eta Valentzian, greba orokorrak antolatzen ari ziren langile anarkistak. Euskal Herrian, Katalunian eta Castellónen gerra karlista zabaltzen ari zen.

Liskar horiek guztiak zirela medio, Pi i Margallek dimisioa eman behar izan zuen.

Errepublika Unitarioa edo Bateratua

Salmeron izendatu zuten lehendakari, fronte karlistari eta kantonalismoaren zabalkundeari aurre egiteko. Errepresio gogorra erabili zuen. Hala ere, kargua utzi behar izan zuen eta Castelarrek hartu zuen lekukoa.

Estatu Kolpea eta Berrezarkuntzaren Hasiera

Manuel Paviak estatu kolpea eman zuen 1874ko urtarrilean, eta Gorteak desegin zituen. Ondoren, Serrano jeneralak hartu zuen lehendakaritza.

Esperientzia errepublikar iraultzaileak zer ekarriko zuen ikusita, Alfontso XII.aren alde jarri ziren gizarteko eta politikako sektore asko. Egia esan, Errepublika bukatuta zegoen jada, baina, itxuraz, jarraitu egin zuen.

1874ko abenduan, Martinez Campos jenerala eta beste jeneral batzuk altxatu ziren eta amaiera eman zioten garai historiko garrantzitsu bati, Berrezarkuntza (Errestaurazioa) hasiz.

Isabel II.aren Erreinaldia eta Krisi Aurreko Testuingurua

Estatu kolpearen ondoren, boterea O'Donnellek eta bere Unión Liberal alderdiak eskuratu bazuten ere, berehala Narvaez (1857-1858) izan zen lehendakari berria, eta aurreko biurtekoan hartutako erabaki gehienak deuseztatu zituzten. 12 urtetan aritu ziren O'Donnell eta Narvaez txandaka, egonkortasun eta garapen ekonomikoko aldi batean. Garai honetan, hauteskunde-iruzurra zela eta, aurrerakoiak eta demokratak sistematik at geratu ziren.

Aurrerakoiak demokratengana hurbildu ziren eta demokratak, aldiz, monarkia edo errepublika ezartzearen egokitasuna eztabaidatzen hasi ziren. 1845eko konstituzioa aldarrikatu zuten berriro, eta Isabelen erreinaldi osoan iraun zuen.

Krisi Politikoa eta Pronuntziamenduak

Krisi politikoa oso nabaria zen. Karlistek ez zuten etsitzen eta koroa berreskuratu nahi zuten. Aurrerakoiek eta demokratek erregimenaren aldaketa nahi zuten. Unión Liberal alderdia guztiz desprestigiatuta zegoen eta progresistak erradikalago agertzen ziren. Pronuntziamenduek ez zuten gobernua aldatu nahi, monarkia isabelinoa baizik. Prim jeneralak (progresista) zazpi pronuntziamendu prestatu zituen eta, ondorioz, errepresio izugarria egon zen: 68 pertsona fusilatu zituzten.

1866ko Krisi Ekonomikoa eta Soziala

Bestalde, 1866an, Europan gertatu zen krisi ekonomikoak Espainiako ekonomia ere astindu zuen, arlo hauetan eragin handia izanda:

  • Finantzak eta Burtsaren erorketa.
  • Industria eta trenbideen krisia (gastu handiegiak, akzioen porrota).
  • Nekazaritza eta hornidura-krisia.

Prezioen igoerak, goseteek eta gaixotasunek gatazka politiko eta sozialaren areagotzea eragin zuten. Gobernuaren erantzuna errepresioa eta politika autoritarioa izan zen.

Ostendeko Ituna eta "La Gloriosa" Iraultza

Gauzak horrela, Ostendeko Ituna Belgikan egin zen 1866an; bilera hau progresisten eta demokraten artean ospatu zen. Helburua Narvaezen aurkako iraultza bat (Loriatsua edo La Gloriosa) prestatzea zen. Isabel II.aren agintea suntsitu eta konstituzio berri bat egin nahi zuten, behin-behineko gobernu baten pean. Iraultza Loriatsua aurrera eraman ahal izateko funtsak lortu beharko zituzten, eta Bruselan Prim jeneralak zuzenduko zuen ekintzen gune koordinatzaile bat eratu nahi zuten.

Entradas relacionadas: