Espainiako Konstituzioa: Oinarrizko Eskubideak, Botere Banaketa eta Arauak
Espainiako Konstituzioak nola sailkatzen ditu Oinarrizko Eskubideak?
Espainiako Konstituzioak bermearen arabera sailkatzen ditu oinarrizko eskubideak. Lehen tituluaren barruan eskubideak taldetan banatu ditu eta, kokapen horren arabera, babes-maila ezberdina dute. Hiru sailkapen mota posible daude: bermearen arabera, izaeraren arabera eta edukiaren arabera.
Botere banaketa ulertzeko bi era nagusiak
Bi era nagusi daude botere banaketa ulertzeko: botere banaketa malgua eta botere banaketa sendoa.
- Botere banaketa osoa: Botereen eta estatu-organoen arteko banaketa nabarmena da (Parlamentua, Estatu Burua eta haren gobernua, eta Botere Judiziala). Ez da inon gauzatu botere-banaketa mota hau duen Estaturik.
- Botere banaketa malgua: Botereen eta organoen arteko lankidetza eta oreka bilatzen denean deitzen diogu malgua. Locke eta Montesquieu-ren asmoa ez zen botereen isolamendua bilatzea, baizik eta botere ezberdinak esku ezberdinetan egotea.
Zer da ganberabikotasuna?
Ganberabikotasuna Gorte Orokorren ezaugarririk funtsezkoena da. Honek esan nahi du Estatuko Gorte Orokorrak bai Diputatuen Kongresuak eta bai Senatuak osatzen dituztela. Espainiako Konstituzioan (EK) badago horrelako erakunderik, Gorte Orokorrak, hain zuzen ere.
Noiz da ganberabikotasuna asimetrikoa? Eta desberdina edo desigoala?
Asimetrikoa da ganbera bakoitzari bere funtzioak esleitzen zaizkionean. Funtzio askotan, beharrezkoa da bi ganberak batera erabiltzea, eta beste batzuetan, ganberak eskumen ezberdinak dituzte. Desberdina edo desigoala da, Kongresuaren eta Senatuaren funtzioak ezberdinak izateaz gain, balio ezberdinak ere badirenean.
Gobernuak egiten dituen erregelamenduak
Erreglamendua gobernuak ematen duen xedapen bat da. Bi erregelamendu mota bereizten dira:
- Exekutiboak: Zuzenean eta zehazki lege bati atxikitzen zaizkionak eta lege hori garatzea helburua dutenak.
- Independenteak: Lege baten betearazlea helburu zuzena ez denean.
Erreglamenduaren kontrola ez dagokio Konstituzio Auzitegiari. Konstituzio Auzitegiak erregelamendu bakan batzuk kontrolatzen ditu. Gobernuak egiten dituen erregelamenduen kontrola Epaitegi eta Auzitegi arruntei dagokie.
Erregelamendu motak
Gobernuaren ahalmen erregelamendugilea Ministroen Kontseiluari dagokio honako kasu honetan: lege-maila duten arauak garatzeko. Erregelamenduak errege-dekretu izena hartzen dute. Ministro-departamentu bakar baten eskumenei buruzko erregelamenduak egitea dagokion ministroen ardura da. Bide horretatik ematen diren erregelamenduei ministro-ordenak esaten zaie.
Arau motak Espainiako Konstituzioan
Legeak Gobernuaren, Administrazioaren eta Botere Judizialaren ekintzak lotesle ditu. Espainiako Konstituzioa, konstituzioaren eta Legeen mende dago, Administrazioaren ekintza guztiak bezala, eta legearen mende besterik ez daude. Arauen arteko hierarkia-printzipioa ordenamendu juridikoa egituratzen duen printzipioa da. Lege mota asko daude. Lege guztiak arau-maila bera dute.
- Lege organikoa: Lege mota berezia da. Lege hauek garatzen dituzte, besteak beste, funtsezko eskubideak eta askatasun publikoak, Autonomia Estatutuak onesten dituztenak.
- Lege arruntak: Lege-maila duten arauen artean hierarkiarik ez dago, hierarkikoki lege guztiak berdinak dira.
- Dekretu legegilea eta lege-dekretua: Dekretu-legegileak, Gobernuaren ekintza normatibo bat da eta gisa horretarako lege mota bi daude. Iraupen helburuz eta parlamentuaren kontrola. Lege-dekretuari dagokionez, Konstituzioak berak esaten du noiz erabili daitekeen gaitasun hau, denbora tarte jakin eta labur baterako dira eta kongresuan gainikusten dira beti.
- Erregelamenduak: Erreglamendu mota asko daude. Gobernuak Errege-dekretuak egiten ditu, Ministro soilak, berriz, Ministro-ordenak. Legeak garatzen dutenak, independenteak dira eta erregelamendu bat Konstituzioaren aurkakoa edo lege mailako arau baten aurkakoa balitz, haren kontrola auzitegi arruntei dagokie.
Auzitegi Konstituzionala
Konstituzioaren eraginkortasuna sendotzeko tresna da. Konstituzio auzitegia da legeen konstituzionaltasunik eza baieztatzeko eskumena duen bakarra. Benetako jurisdikzioa du. Gizarte baten sistema politikoaren oinarrizko arauak dira eta, beraz, sistemaren barruko beste edozein legeekiko lehentasuna dute. Lehenengo urratsa Amerikako Estatu Batuetan egin zen. Auzi hartan aplikagarria zen legea konstituzioaren aurkakoa zela adierazi zen. Baina hala ere, legea indarrean dirau, epaileek ezin dutelako betirako indargabetu konstituzioaren aurkako lege bat. XX. mendean konstituzionaltasun-kontrolaren beste eredu bat agertu zen. Kelsenen teoriaren arabera, ordenamendu juridikoa piramide batekin adieraz daiteke eta piramide horren gailurrean konstituzioa dago. Piramidearen egitura hierarkia printzipioak zuzentzen du eta konstituzioa arau guztien gainetik dagoenez, hark dioena bete behar dute beste arau guztiek.
Auzitegi Konstituzionalaren Eginkizunak
- Lege-indarra duten arauen konstituzionaltasun-kontrola egiten du.
- Babes-helegite konstituzionala.
- Estatuaren lurralde-antolamenduak araututako botere-banaketa babesten du.
- Estatuko Botereen arteko botere-banaketa edo banaketa horizontala babesten du.